www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 21.an
S. Mateo Apostolu ta Ebanjelaria

 

        S. Mateo Apostolu ta Ebanjelari, len deitzen ere zena Lebi, jaio ze Kana Galileakoan, non Jesu Kristok egin zuen lenbiziko milagroa konbertitus ura ardotan. Ofizios ze Publikano trebutuen kobrazale ta tratante, baize ofizio bat opinione ta fama gaixtotakoa: eta zegolaik jarririk bere alkian, Jaun dibinoak andik pasatzean beiratu zio, ta deitu zue erraten ziola, jaiki zaite, atoz, segi nazazu. Istantean guzia utzirik segitu zue: orra publikano zena eginik Apostolu, eztaien nior deskonfia; baña bateo, erakusten digu nola bear den aditu Jangoikoaren boza edo inspirazioa, ta obeditu bereala berandu gabe. Agradeziturik Jaunari ta afizionaturik disponitu zue konbita bat, non akuditu zuten berze asko publikanoek Jesu Kristoreki, orgatik murmuratzen baizute eskriba ta Fariseo hipokritek, bazkalzen zuela bekatarieki: eta Jaun dibinoak erres pondatu baizue itz bat agitz konsolagarria bekatarien, ez naiz etorri, dio, deitzera justoak, baizik bekatariak, ezi eztute Mediku-bearrik ongi daudenek, baizik gaizki daudenek. Ikasirik Kristoren eskolan doktrina zerukoa, zerura iganas geros Kristo, errezibiturik Espiritu Sandu biali ziotena, munduaren partizioan nork non predikatzeko, S. Mateori surtitu zekio Etiopiako Probinzia. Arara baño len eskribitu zue bere ebanjelioa ebanjelarien lenbizikoa, Hebreoen orduko itzkuntzan. Ellegaturik Etiopian predikatu zue Jangoikoaren gizon, ta enbajadore bekala sandu milagrosko prodijioeki, konbertitus jendeak zuzen-bidera. Garaitu zitue an bi sorgin beren Deabruaren arte gaixtos anitz gaixtakeria iten zutenak; eta jendea konsolatu ze, ta konfirmatu fede Kristioan, eta geiago ikusteareki biztu zuela erregeren seme ila, deitzen zena Ejipo. Orreki konbertitu zire errege ta erregina, ta beren humeak, eta jendearen geiena. Eta erregeren alaba Ifijenia deitzen zenak aditus Apostolua laudatzen birjinidadearen estadoa determinatu zue mantenitzea birjin bizi guzian; ta konsagratzea Jangoikoai erretiratus konbentu batean berreun donzella nai zuteneki akonpañatu. Iltze gero errege gura, ta arren ondorengoak Hirtako deituak nai zue ezkondu aren alaba Ifijeniareki, baize guzis ederra gorputz ta ariman. Mintzatu zio sanduari, onek ortara ekar zezan: baña kontra egin zue, zeren ezi prediku batean presente zegolaik Ifijenia bere errelijiosaeki, baitare errege berria bere prinzipaleeki explikatu zue matrimonioaren estadoa Jangoikoak paratu duela, ta nezesario dela matenitzeko mundua: bereala deklaratu zue zein gorago ta perfektoago den birjinen estadoa, zeñen kasos iten diren Kristoren esposa bekala; eta ala zelarik ia Ifijenia gloriako erregeren esposa, kendu nai liokena erori leikela Jaun andiaren indignazioan. Errege Hirtako aditurik on joan ze asarre meatxatus Apostoluari, eta berze egun batez meza erran ondoan traspasatu zute lanzadaka beraren ministroek odolestatus aldarea, ta botatus ila gorputza aldare-alzinean. Gero Hirtakok nai zue obligarazi Ifijenia ezkontzera berareki, baña etzukelaik logratu, manatu zue emateko su konbentuai: baña ikusi ze airean S. Mateo itzaltzen zebilala eta Hirtako Jangoikoaren permisios bete ze lepra ain gaixto doloreskoas ezi bere eskus edeki ze bizia. Apostolu sandu gonen gorputza egon ze il zuten ziudadean Nadaber deituan; gero pasatu zute Salerno deitzen den ziudadera Napolesen, non baitago egungo egunean ongi estimaturik, arrazio den bekala. Bere martirioa agitu omen ze Kristoren 90 urtean, Domiziano enperadorearen denboran. Hipolitok deitzen du birjinidadearen biktima &.

 

aurrekoa hurrengoa