www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 27.an
San Isazio Konfesorea

 

        Jangoiko Jaunak askotan permititzen du izan daien persegitua bere familia munduan, baita Kristiogendea purgatzeko, progatzeko, ta errefinatzeko, baña bateo beti mostratzen du berea dela. Anitz mostra ta señale bada ezauntzeko au, bida dire Kristioen martirio borondateskoak, ta milagro klaro egiaskoak. Balente Enperadore ereje arrianoa izan ze bat persegitu zuena, baña azkeneko bera galdu ze, ta Eliza gelditu ze. Ertxi zitue Elizak, bota zitue Obispoak, martirizatu Kristioak; eta non da orai bera? Baña Kristiogendea Zeruan ta lurrean dago. Inziote Jangoikoaren permisios gerra Barbaroek, etzezan arrek egin Katolikoei. Atra ze aien kontra bere jendeeki: Bitarteo Jangoiko onak inspiratu zio erretiraturik bizi zen Monje sandu bati, deitzen zenai Isazio, atra zekiola bidera. Atra ze bada, ta alzinean paraturik erran zio koraje andiareki, Enperadore Jauna, mana bez idikitzeko Elizak, ta Jangoikoak emanen dio fortuna ona. Aitu, ta ez aitu in zue Enperadoreak; itzik erran gabe utzi erotako, ta segitu zue bere bidea. Berze egun bates oroat erdetxi, ta erran zio, Enperadore Jauna, idiki Elizak, ta itzuliko da biktorioso triunfante. Dudatzen asi ze bi aldis ala errate garreki; baña kendu ziote burutik aialdeko lagotero gaixtoak. Irugarren aldian gero atra zekio berriz, ta arturik zaldia frenotik erran zio, Enperadore Jauna, adi benaza bere onerako: idiki Elizak, ezperen, galduko da. Mintzatu zion leku gartan zire lar ta aranzesko sasidi andiak. Enperadoreak asarraturik manatu zue bota zezatela aietara ero gura, eta bota zute leze barna batean, nondik etzeiken atra. Baña atra zute mellarik gabe irur Jaun txuris bestiturik an berla agertu zirenek: ta berla desagertu zire. Ta ezaundurik Aingeruak bide zirela, eman zio Jangoikoai esker milla.

        Eta berriro lasterka joanik lasterbide batetik erdetxi, ta oius erran zio, Enperadore Jauna, uste bidezue il nitzala: baña ez, zeren Jangoikoak guardatu nau, errateko idiki dezkiela Elizak, ala garaitukotuela etsaiak, ezperen... Oh! nola diren herejeak! Ezta mellarik ere. Manatu ziote bi Senadore Saturnino ta Biktor deituei, guarda zezatela, itzuli arteo bera. Sanduak, baldin on itzultzen bada ongi, ezta mintzatu Jangoikoa ene agos. Baña orrek eman batalla, ta garaituko dute, ta iges joanik erreko dute bizirik. Guzia agitu ze erran bekala. Balente garaiturik, eskapatu ta altxaturik etxola batean, su eman, ta erre zute an: Sandua bi Senadore gaiek ikusirik Jangoikoaren gizona zela, ta egia erran zuela, faboratu ta honratu zute agitz; eta etxetto bat inik aien kostus, artan bizitu ze ez gizon, bai Aingiru bekala orazio kontinoan, ta eginas asko limosna bi gaiek ematen ziotenetik, ta konbertitus Jangoikoagana tratatzen zutenak. Azkenean iltze sanduki Martxoaren 27.an laurgarren jendemendean erditik gora &...

 

aurrekoa hurrengoa