www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 10.an
S. Franzisko Borja

 

        S. Franzisko Borja, Gandiako Duke izana, Lonbaiko Markes, Katalluñako Bisorrai, ta Españako Jaundia, izan ze andia alde guzietara Jangoikoaren ta munduaren alzineko, solamente txipia bere begietan. Bere Amak ezin libratus zegolarik, eskaturik S. Franzisko Asiskoari fabore, ofrezitu zio jaiotzen baze seme, deituko zuela Franzisko. Orreki ta paratzeareki sanduaren kordon bat, eman zue argira seme gau deitu zena Franzisko, ta izan zena sandu garren imitazale propia, espezialki humiltasunean. Azi ze txoil ongi ala birtuteetan, nola letraetan, izanik berez ere txoil ongi inklinatua, sosegatua, bakeskoa ta oneroa deitzen dutena. Il zekio Ama, zelarik amar urtetakoa: eta Aitak emanik Maestru onak, ikasiarazi zio bear zen guzia, izateko kaballero ta Kristio ona: gero biali zue Karlos V. enperadorearen palaziora, non izan zen guzien exenplu bekala, agitz estimatua: orgatik satisfakzio arturik onen juizioas, prudenzias, ta birtuteas, ezkondu zue bere gisako señora bateki, eta biali zue eramatera Isabel enperatrizaren gorputz ila ortzitzera Granadan. Entrega iterakoan, ikusi ze ilaren aurpegia ain aldatua lenekotik, ain itsusi lotsagarri, ezi arritu ze Dukea, ta desengañaturik munduko banidadeas erresolbitu ze uztera emengo guzia zukuenean, ta ematera Jangoikoai. Itzulirik lortera, nai lucjuelaik erretiratu, obligatu zue enperadoreak joatera Kataluñara Bisorrai. An gobernatzen zue Aita on baten gisara, egines al guzia ongi guziei, ta erremediatus gaizkiak onen amores. Lenbiziko in zuena garbitzea lurra ladronetaik, baizire anitz bandaka zebiltzanak. Eben atzean atratzen ze bera, ta bein arrapatu zitue berrogeitabortz fuerte in zirenak dorre batean; eta ala garbitu zue guzia bere dilijenzia onareki; ta erraten zue, egun daño etzuela segitu ain gustorako eiziarik, nola au, iduri baizekio eizian zebilala Jangoikoaren justiziaren konpañian, seguratzeko onak, kastigatus gaixtoak; zuelarik bateo eben konpasione andia, ezpaizue ixurtzen odol tanta bat etzekiona kostatzen anitz negar: eta justiziatzen zen bakotxaren sufrajiotan ogeitamar meza erranarazten zitue bere kostus. Kuidatzen zue Juezes ta justizies, eskribabo, ta alakoes, ibiltzeko zuzenbideas guziak: baitare soldadeskako jendees: baitare berze estado guzies, prinzipalki pobreen erremedioas. Erremediatu zue goseketa erru bat hein ekarrarazis kanpotik gari abasto, eta beti emanes beretik liberal. Baña guzien gañetik zue kuidado erremediatzeas bekatu publikoak, eta aditzen zuelaik agitu zela alakorik an edo emen, aflijitzen ze Jaun andiaren ofensagatik, ta beldurrak izan ote zen beraren faltas: zeren ezi erran daike Prinzipe errelijioso bat zela au, ta ala deitzen zute Prinzipeen milagroa. Bere palazioa zeuka ain ongi ordenaturik, nola konbentu obserbante bat: guziak an bear zire ibili zuzen sanduki, eta bera zoeie lenean konfesa komekatus maiz, barutus anitz, errezatus errosarioa ta berze debozioak, egones orazio mentalean egunoro.

        Iltze denbora gortan bere Aita: orren kasos logratu zue erretiratzea bere Gandiara, non egin zuen asko gauza on Jangoikoaren zerbitzutan. Gero Jangoikoak erregalatu zue Dukesa heritasun luze bateki. Zego Dukea otoi ta otoi eske Jangoikoai senda zezan: eta bein bere Majestadeak adiarazi zio itz gau, Nai baduzu uz dezaten iago denboras, zure eskura usten dut; baña erraten dizut etzai zula konbeni zuri. Aditurik ori arritu ze sandua, ta agradeziturik ta zoraturik amores errespondatu zio, Jauna, ta Jangoiko nerea, nondik niri alako sobrania, nola uztea orren Majestadeak ene eskura berorren eskuan dagona, ta egon bear dena? Nor da berori? ta nor naiz ni? Bada nik diot orai danik betikos, ezi nola ezpainaiz neurea, baizik berorrena, eztutela nai in daien ene borondatea, baizik orrena, eta orrek nai duena nautela nik, ta ofratzen diotela ez solamente aren bizia, baita nerea ere, ta nere humeena, ta duten guzia berorrek emana: berorrek egin ta desegin bez guzietas nola duen plazer. Segitu ze iltzea bizikidea, zeñi asistitu zion sanduki entregatzeko arima Jangoikoaren eskuan, nola in baizue, gelditurik bera alargun adinaren ogeita amasei urtetan.

        Ia ezaundurik nai zuela Jangoikoak beretako, asi ze tratatzen sartzeas errelijioneren batean. Plantatu berria ze Jesusen Konpañia S. Ignazioganik; zeñen exerzizioak in zitue; ta logratu zue Aita sandu Paulo III.ganik aproba zezan ta konfirmatu exerzizio gaien librua, nola in baizue Garillaren azken egunean, 1548 urtean. Azertatzeko zein errelijionetan sartu, egin zue anitz baru, ta orazio, ta limosna: ondorean entendatu zue Jangoikoaren borondatea zela sar zeien Jesusen Konpañian. Komunikaturik S. Ignazioreki, baizego Roman, ta ia zerutik abisaturik ortas, determinatu zue alistatzea konpañian. Sartu ze, ta profesatu ze, ta estudiatu zue manatu bekala: ondorean ia ordenaturik humeen, etxearen ta gañarako itekoak, joan ze Romara, non esperatzen zion atarian S. Ignaziok: eta naiz konbidaturik asko Jaun andiek, eta Aita sanduak berak bere palaziora, Sandua joan ze bere Aita onaren billa. Ellegaturik urtiki zekio oñetara, baña S. Ignaziok besarka arturik goratu zue; ta negarres biak alegratu zire Jangoikoan. Bisitatu zue Aita sandua Julio III.a ta gañarakoak: eta guzia ze admiratzea guziak, ta guziek honratzea bera, nai etzuela Mtxa. Eta entendaturik nai zutela egin Kardenale, eskapatzeagatik, S. Ignazioren konsejus etorri ze Oñatera, baita Gipuzkoan. Emen ordenaturik sazerdote lenbiziko meza erran zue Loiolan S. Ignazioren sortuetxeko oratorioan. Bigarrena erran zue Bergaran publikoan logratzeko Jubileo Aita sanduak emana aditzen zutenendako; baña ainberze jendeketa bildu ze, ezi bear izan ze erratea kanpo agerrian, eta predikatu zue, eta aditzen zute arriturik bekala; eta naiz ezin entenda, izanes euskaldunak, zeude negar ta negar debozios ala gizonkiak, nola emastekiak, eta galdeginik zergatik zeuden negarres, ziote ezi ikusteas Jaundi bat sandua. O zenbat balio duen exenplu onak! Eman ziote Oñatekoek limosnas S. Magdalenaren hermita bat, zeintan inarazi zitue zeldatto batzuk txipiak desluzituak pobre gisa: ta ikusteko ze ikustea bere eskus lan egiten artan, ta sukaldean lagun iten kozinariari ur karraio, su egiten ta onziak, ta eskobatzen ain kontent, baitare alforjareki soñean limosna eske ataris atari: eta gero aurrei doktrina erakusten ain amoltsu, llano humil, nola menosena. Ibilis erri gaiek barna txintxa bateki deitus doktrinara. Kontent zego bere humiltasuna zoko gartan, baña etzego atzendurik artas Karlos V. enperadorea. Onek eskatu zio Aita sanduai, in zezala Kardenale: Aita sandua zego naiak. Baña S. Ignaziok eskatu zio etzezola manatu, baizik proponitu, nai bazue. Aditu zuelaik pasatu zena Roman, lotsatu ze izan zuen peligroas, ta esker milla eman zio S. Ignaziori. Baña zoko gartaik edatu ze fama mundua barna egines mella ta admirazio andia, eta exenplu andi goneki anitz desengañatu zire munduko banidadeas: anitz eldu zire ikustera: anitz mogitu zire uztera mundua.

        Ordu zela ia iduriturik, S. Ignaziok atrarazi zue zoko gartaik probetxatzeko munduan. Atra ze, ibili ze predikatus Iruñean, Burgosen, ta berze anitz Españako ta Portugaleko ziudadeetan: zenbat probetxu egin zuen Kristioetan, nork erran? aski zelarik beiratzea pulpitoan, konbertitzeko anitz. Aprobatu zue ta alzinatu S. Teresaren espiritua ere. S. Ignaziok ikusirik Jangoikoaren eskua zegola sandu goneki guzietan, egin zue bere Komisario jenerale. Zenbat aumentatu, ta oberatu zuen Jesusen Konpañia, eztaike aski pondera. Gero il ondoan S. Ignazio, ta bere urbilen ondorengo Jenerala Diego Lainez, in zute S. Franzisko Borja guziek gogotik ere: bera sollik zegola penas beterik eta negarres. Etzuelaik berze erremediorik, guzia ze eskatzea lagun zezoten konsejatus, abisatus, korrejitus, orazio egines: eta ikusten zutelaik etzezakela jasi karga, ken zezotela, nola iten baita asto bateki, ez dezakelaik eraman. Len lenbiziko manatu zuena zeudela geldi, ta banaka guziei belauriko apatu zizkiote oñak. Gero in zuen probetxua Konpañian ta Eliza guzian, non da mirik erran dezakenik? Karga ezin eramanes zegola zio, ta alaere karga kargaren gañean añaditu zio Aita sanduak S. Pio V.ak bialis erregeengana Elizaren ta guzien onagatik. Obeditu zue, naiz azkeneko iltzen.

        Baña guri dagokiguna, baitire birtuteak imitatzeko, erragun zenbait; ta lenbizikoa humiltasuna, baita iago admiratzeko ain gizon andian. Ze sinez ta egiaz humila berze S. Franzisko Asiskoaren gisara. Ez solamente etzue presumitzen bere buruas, baizik bai pensatzen zela mutila onerako; ta munduan den gaixtoena: ta nai zue mespreziatua izan, ta ortas etzue artzen punturik, baizik plazer. Bein karrikan joaten zoeie pensatzen nola mereji zuen infernura kondenatzea, ta zoeie uzkur uzkurra, nola gora baleitez guziak kontra ematera, ziotela, infernukoai infernukoai. Berze bein pensaturik nola Jesus ona paratu zen judas traidorearen oñetan garbitzeko, zego sandua negarres, kendu ziola berai zegokion lekua, etzuela ia lekurik munduan. Berze bein, Komisario Jenerale zelarik aurkitu ze porterian, ekarri zutela limosnas hazienda beltz bat: artu zue soñean, ta eraman zue goiti: ta ortas admiratzen zirenei erraten ziote, zer milagro da hazienda belz batek berze bat eramatea? Berze bein lanoan ai zirelaik idis, il zekiote idi bata; bakarrareki ezin egin lana, ta ain sinez nai ze bustarrian paratu, ta zio bustar zezatela. Honra iten ziotelaik, pesadunbre artzen zue; dignidadeetan pensatzeas ere aflijitzen ze: baña naiz aflijiturik errenditzen ze obedienziara. Baña nori obeditzen zio? edo obeki errateko, nori etzio obeditzen? Manatzen zuelaik ere, iten zue ain amoltsu humil errogatus bekala, ta exenplu emanes, ezi guziak uzten zitue kontent in naiak; eta preziso zelarik ematea zerbait penitenzia, berak lagun iten zio egiten. Sukaldean maiz zerbitzatzen zue, ta obeditzen zio kozinariari, aur batek bekala. Bein alako batean zegolaik, ellegatu ze beraren galdes Prinzesa D.a Juana: etze atra eskatu gabe lizenzia kozinariari, zeñek erran zio bazeikela joan, baña itzuli zeiela fite, falta inen zuela detenitzen baze. Atra ze, ta aiturik Prinzesa, bereala despeitu zue, bear zuela kunplitu manatua. Obedienzia zio zela itsasonzi bat bekala, zeintan doaien bat seguro gau ta egun seguro ta alzina irabazis naiz lo dagon. Penitenzia zio zela zerurako bide erreala bekatariaren, ta ala zebatu ze artan, ezi etzekio goxo alimentua egun batez ere, ezpazue iten penitenzia eta azkeneko egin zue eskrupulo geiegias. Ta etzeien akaba sobra fite, manatu ziote gorputzaren tratamentuan obedi zezola Markos deitzen zen lego bati: eta ze admiratzeko zein humil eskatzen zion lizenzia edozein gauzatako legoari. Notagarri da ziona bere Jesusen Konpañias, uste zuela aren konserbazioa ta aumentua irur gauza direla medio, lenbizikoa orazioaren ta sakramentuen usoa: bigarrena persekuzione sufritzea: ta irugarrena obedienziaren perfekzioa. Guzietan zerama abantalla: baña orazio mentalean, ta sakramentuaren debozioan, den adiña eztaike explika, ta konzienzia examinatzean ta konfesatzean. Lan gau egunoro bi aldis egiten zue: orazioan noiz nai borz sei ordu pasatzen zue, kuarto ordu bat etzekiola iduri: ta sua zeriola zebatzen ze ainberze, ezi beldurrak konsumi zeien sobra egones, lego garrek deitzen, ta erraten zio, aski zela, utzezala ia: sanduak errespondatzen zio, gexago, ene anaia Markos, uz nazazu guti bat gexago. Ainberze ordus idukis agoa pegaturik lurrain kontra bere orazioan erreberenziaren utses, galdu zekizkio aginak eta ortzak, ta ustelzen asi agoa, maneraz ezi ezpaziote goart eman, laster bukatuko ze. Baña beti ta leku guzietan orazioan zegola daike erran, ezi guzietan presente zeuka bere Jauna ezin atzen; eta konbersazioetan, bentzait etzirenetan espiritualeak, etzego atento, gorputza presente, baña gogoa jan eta ala abisaturik errespondatzen zue makur, ta adbertiturik falta, errespondatzen zue, naiago zuela tonto iduritu, ezi denbora galdu platika inpertinenteetan. Egunas zezaken guzietan eskapatzen ze bisitatzera sakramentua, ta biajeetan sartzen ze aurkitzen ziren tenploetan adoratzera Jaun sakramentatua; ta iago dena, usmatzen zue non zen sakramentua, non ez. Bada zer diogu komekatzeas? Ezta nior ain goseti goloso denik emengo janarien, nola zen sandu gau zeruko janari bizi erregalatu gonen. Etzue uzten pasatzera egunik komekatu gabe, zegola sano, zegola heri. Zego bein heri letargo-iduri bateki; nekez zukete idatzarrarazi artzeko zerbait; baña komunioneko orduan etzue lorik, ta ez deskuidorik. Alakoa zue amorea aun dibinoagana! Ez bizi bat, ezi milla bizi eman lezazke, balitu, bere Majestadearen zerbitzutan. Ortan bukatu zue bere zuena. Okasio izanas geros zerbait zerbitzu egiteko, etzue erreparatzen heri zegon edo sano, zar edo malder: eutxi lanai. Amoregontaik eldu ze ziotena proximoei: zeñeki ze agitz biotz-bera. Etze koleratzen, ez enfadatzen, eztare erresentitzen, edozein gauza erran, edo eginik. Ezta Amarik, ain amoltsu tratatzentuenik bere humeak, nola sandu gonek bere menekoak. Aien faltaetan erreprehensiorik andiena ze erratea, Jangoikoak in zaizala sandu: nola in duzu, edo erran duzu gauza ura? Baña nori zioten kariño espeziala, ze bere kontrarioei. Ebek deitzen zitue bere ongiegilleak, laguntzen baitigute salbatzen, sufrimentua dela medio. Beñere etzio niork ere aditu itzik bere kontrarioen kontra; ta etzue zer erran niork beraren alzinean; defendatzen zitue ta diskulpatzen ederki; ta gauza klaroki gaixtoan intenzioa exkusatzen zue. Alakoa zue pazienzia ere ta konformidadea trabajuetan, baitare desapegoa bere aide ta proprioetaik. Izan zue alaba bat agitz onetsia, ta mereji zuena: iltze au gasterik kondesa Lermakoa: berri goi izan zue zoeielaik erregeren palaziora karrikan: baratu ze Kredo bat bekala begiak ertxirik: berla segitu zue sereno: tratatu zitue zemazkien itekoak Prinzesareki: ondorean erran zio, enkomenda bez D.a Isabelen arima joan baita kasi derepente. Turbatu ze Prinzesa, ta erran zio, ta on da berri ematekoa ain deus bekala? ta ezta Aita baitan iago pena iltzeas alako alaba? Errespondatu zue, nola baikindue prestatua, ta Jabea etorri es ke, zer in bear dugu, baizik eman esker milleki? Sandu gau iltze sanduki Roman 1572 urtean, zituelaik 62. S. Teresak sandua zio: Kanonizatu Klemente X.ak.

 

aurrekoa hurrengoa