www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 4.an
S. Barbara Birjin ta Martir

 

        S. Barbara jaio ze Nikomedia deitzen den ziudadean: Aita zue kaballero bat deitua Dioskoro abrats poderoso gogor kruela, ta Infiel, Jangoiko falsuen apasionatua. Etzuelarik baizik alaba gau, ta au agitz eder agraziatua, beldurrak engañazezan norbaitek etzegokionak ongi, paratu zue erretiraturik dorre batean ertxirik ederki, baña ganbara, konbenienzia, ta bear zuen guziareki. Alegre zego an Barbara, baize berez modesta erretiratua, ta apart munduko banidadeetaik egon naia, non egoten zen kontenplatzen Jangoikoan ta Jangoikoaren gauzetan. Ala ezaundu zue errelijione kristioaren ona bakar egiaskoa, ta sekulako bizitzaren inportazioa, eta emengoaren labur bano deus guti balio duena, ta peligros, okasio gaixtos, ta zebos betea, maneraz, ezi determinatu zue mantenitzea birjin gorputz ta arima bizi guzian. Bere denboran nai zue Aitak ezkonarazi bere iduri zekion bateki: errespondatu zio sandak, ezta arrazio ezkontzea nioreki lurrean, daukana ia zeruan esposo nai bekalakoa, bere parerik eztuena. Etzue Aitak entendatzen Teologia goi: eta gogoratus joateareki bera urrun, beraxtuko zela alaba, artzeko es osoren bat ark nai zituenetaik, joan ze, in ondoan bañu, leio, ta konbenienzia iago, egoteko gustora bere alaba. Gelditu ze au kontent bere erretiroan: eta ikusirik bañuan bi leio, inarazi zue irugarren bat Trintate sanduaren izenean, ta señalatu zue an erias gurutze sandua, zein gelditu ze arrian inpreso klaro, nola argizari beratxean, ikusten zutela guziek admiraturik milagroas: gero Jangoikoak an obratzen zue asko milagro, sendatus heriak. Aita urrun zegon bitartean, aren idolo ta Jangoiko falsuak lixtukatu zitue Barbarak, lastimatus Aitaren ta berze Infielen itsutasunas adoratzeas alako hitxurak.

        Itzuli ze Aita etxera, ta ikusirik irur leio gaiek, ta guruzearen señalea, xakinik nola in zuen alabak, galdegin zio berari kausa. Alabak turditu gabe deklaratu zio, zergatik in zuen; eta nola den sollik Jangoiko bat irur personetan: nola Jesu Kristo Jangoiko gizona gure amores iltzen gurutze batean, salbatzeagatik gu. Entendaturik arrek bere alaba kristio zela, ta orgatik nai etzela ezkondu, suturik koleras artu zue ezpata, uzteko an ilik alaba. Baña au orduan eskapatu ze oian bat barna; Aitak segitu zue atzetik: batak laster, berzeak laster: peña andi bat ze bidean; ia ezin pasa alzina: ia ia urbildurik Aita ezpatareki; peña gura idiki ze bi aldetara, pasatzeko sanda: ta ala libratu ze orduan. Baña Aita indignoa, peña baño gogorrago, ez eta milagro goneki ere etze beraxtu: baizik gero ere joan ze billa; eta noizbait aurkiturik arrapatu zue biloetaik leon baten gisara, eskus oñes golpatu, ostikatu, ta arrastatu zue arriak eta larrak barna: gero utzi zue preso ertxirik etxe batean, paraturik guardiak: eta bera joan ze kontu ematera Marziano Presidenteari, nola in zekion kristio alaba, ta in zezala enperadoreen legeen konforme, ta etzezola barkatu; ta inarazi zio juramentu, kastigatuko zuela gogorki ilarazi arteo tormentus. Noraño daiken ellega gizonaren gaixtakeria! Presidenteak ekarrarazi zue bere alzinera Barbara: asi zekio amoltsu karizias ta modu ones, utzi zezala kristioen seta banoa, ta bere tema gura: Baña aurkiturik konstante firme iago, ezi peña, aldatu zue modua krueltasunean, azotarazis erru ta moldegaizki; ta zauris bete ondoan, igortziarazis zilizio latz bateki guzia paratus idikirik odola zeriola guzitik. Alako estado ta itxuran eramanik karzelera, niondik etzuelaik anparorik, etorri zekio zerutik Jesu Kristo; konsolatu zuena ta animatu amore andiareki: nik, dio, anparatuko zaitut: presente egonen naiz zure aldean: ez lotsa: guziak garaitukotuzu nereki. Gelditu ze sanda, alegre biotza, ta sano guzis gorputza.

        Presentaturik berze egunean ikusi zuelaik ain osoki sana eder Presidenteak, arriturik zio, aien Jangoikoek in ziotela piedade: adora zezkiela. Sandak dio, oien Jangoikoek, nola baitire Demonioak ta gaixtoak, eztakite gi egiten. Ene Jangoiko ona, ene Jesu hristo da sendatu nauena: au amatu, estimatu, ta adoratu nai dut, ta bear dut betiro. Asarraturik arrek manatu ziote bi gizatzar moldegaitz indartsuei, txarrantxa zezotela gorputz guzia orraxa, edo txarrantxa burriñasko tzorrotzes; gero eman sugarres alde guzietaik; eta anitz golpe buruan mallues. Zego sanda bitartean klamatzen biotz barnean bere esposo dibinoai; ta senti zue faborea bear adiña. Iagotara pasatu ze krueltasun inhumano arrigarria: ebaki zizkiote bi bularrak kanibeta tzorrotzeki: oñaze bizi errua senti zue sandak, baña inbokatus bere Jesus ona, onen auxilio ta amoreareki pasatzen zue konforme, animosa, ta alegre. Berze pena bat iago sentitzen zuena oraño pasarazi ziote, baize pasaraztea karrikak barna biluxirik azotatus bidanabar, alketzeko bera, ta lotsarazteko berze donzella kristioak. Emen sandak goraturik begiak biotzareki zerura eskatu zio, o, ene Jaun soberanoa, guzis poderosoa, estaltzentuena lañues zeruak, ta lurra gauaren ilunas, in bezada grazia estaltzeas ene gorputza, nola dezaken. Aditu zue Jaun onak, ta estali zue argitasun admirable bateki, nola manto eder bateki, oñetalk bururaño, maneraz, ezi begiek ezin ikusi zute. Itzuli ondoan, ia etsiturik sandaren konstanzias Presidenteak manatu zue ebakitzeko burua. Presente egon ze beti Aita kruel inhumanoa, ta aiturik sentenzia, eskatu zue utzi zezatela bera izatera bere alabaren borrero, ebakitzeko bere eskus oni burua. Oh Aita endemoniatua! Agindu zekio eskatu zuena: eta eramanik oian batera, an paratu ze belauriko sanda: egin zue orazio, graziak emanes iltzeas Martir, ta eskatus in zezotela ongi aren izenean eskatzen ziotenei. Aditu ze boza bat zerutik deitus errezibitzera korona, ta ofrezitus eskatu zuena. Orduan inklinatu zue burua Aitaren oñetan; ta onek goraturik ezpata ebaki zio. Sandareki bateo iltzute Andre on bat, zein ikusteareki sandaren konstanzia ta milagroak, animatu ze deklaratzera kristio zela, ta il nai zuela fedeagatik: au ere bularrak ebaki ta tormentatu ondoan degollatu zute. Baña Aita Borreroa, bano in zuen hazañas itzultzerakoan, iltzue ausnarri batek: eta oroat Presidentea. Bi sanda gaien gorputzak ortzi zitue gizon piadoso batek, non ere agitu zire asgo milagro. Agitu ze martirio gau Maximino enperadorearen denboran. Zerdote batek, Teodoriko deituak, kontatzen du S. Barbararen milagro andi bat, bere eskuetaik pasatua Holandan 1448 urtean. Ze sanda gonen deboto bat, sinetsirik zegona, nior onen deboto denik eztela iltzen sakramenturik gabe. Deitzen ze gizonoi Henriko; agitu zekio gau batez lo zegolaik itxekitzea su etxeari, ta idatzarri zelarik bera aurkitzea inguraturik sugarres alde guzietaik, niora ezin eskapa: ta erretzen zegolaik, pena iago zue iltzeas sakramenturik gabe, ezi errerik iltzeas. Oroiturik S. Barbaras eskatu zio ansioso, ez libratzea iltzetik, baizik grazia iltzeko sakramentueki. Agertu zekio sanda bereala, ta mantoas apartatus sugarrak atra zue kanpora, erraten ziola, bere debozio garrengatik ematen ziola Jangoikoak denbora biramoneraño kofesa ta komekatzeko ta oliatzeko, etzeiela deskuida. Ala egin zue, zegolarik pobrea errepispildurik, eta guziak beira arriturik. Kontatu zue grazia logratu ziona sandak, ta exhortatu zitue izatera debozio; ta gero despeitu zue arima: ta sazerdote konfesatu zuena bera da kontatzen duena.

        Abenduaren 6.an S. Nikolas Obispoa.

 

aurrekoa hurrengoa