www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 9.an
S. Apolonia Birjina ta Martira

 

        S. Apolona jaio zena Alexandrian bizi ze bizi guzian birjinidadearen estadoan, modestia, erretiro, ta honestidade, baize denbora gaietan estado agitz honratua ez solamente Jangoikoaren begietan, baitare Kristioendearen estimazioan, iago ezi gure denbora zar zakar gebetan, naiz beti prezisoki bear den izan honestidadea honoragarri honratua, izenaren konforme, ala nola deshonestidadea deshonratua, naiz munduak erran nai duena. Ze Alexandrian Mago edo Sorgin bat Kristioen etsai endemoniatua, nola Demonioaren adiskide ta esklabo madarikatua: aren instigazios asi ze inzitatzen jendea, defenda zezaten antiguasko errelijionea, ta Jangoiko banoen adorazioa, kentzeko mundutik Kristioak ekarri zutenak errelijione berri bat ta irrigarria, predikatus dela Jangoiko gizon bat iltzena guruze baten paloan. Alako itzak izan zire nola sutxindiak itxeki zuztenak iraren suan jentilen biotzak: Eta ala asi zire persegitzen Kristioak, ta sartus eben etxeetan errobatzen on zen guzia, erretzen gañarakoa, arrapatzen zuzketenak, ta ilarazten tormentaturik anitz maneras: Alakoetaik bat izan ze S. Apolonia ia alzinatua adinean, agitz errespetatua izana Ziudadean. Arrapatu Infielek, ta nai ziote ukarazi Kristoren fedea: baña zegolaik konstante firme bere fede gartan, eman ziote anitz golpe ta zaflada aurpegian, autxi matelezurrak, ta atra zizkiote kruelkiro ortzak eta aginak guziak: Eta eginik hogera andi bat, meatxatzen zute erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristos. Etzego artako, zio bai, edozein eriotze-genero pasatuko zuela Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Ala zeukatelaik suaren aurrean, goraturik biotza Jangoikoagana, itxekirik barnetik bere amore dibinoaren sua, beraren inspirazios igiturik, ezapaize zillegi berze gisas, eskapatu ze aien eskuetaik ta bera bota ze su gartan, non konsumiturik gorputza, egatu zen arima Zerura, gelditus arriturik Infielak ikusias, lasterrago zela bera artzeko eriotzea, aiek emateko baño. Agitu omen ze Martirio gau Enperadore Filiporen, ta S. Fabian Aita Sanduaren denboran 252 urtean. Martirio pasatu zuenaren kasos agian sartu da debozioa, enkomendatzeko Sanda goni ortz ta aginetako minan.

 

aurrekoa hurrengoa