www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 25.an
San Tiago Apostolua
Españako Patronoa

 

        San Tiago, andiena deitua, distingitzeko berze Santiagoganik, S. Juan ebanjelariaren anaia zarrena, izan ze Galileatarra, Jesu Kristoren aide, ta Apostolu estimatua, Jangoikoaren grazias Españako Patrono andia. Zeudelaik bi anaiak arranzuko sareak konpontzen beren Aitareki, deitu zitue Jesu Kristok beregana; eta Aita utzirik sareeki bereala segitu zute Jaun dibinoa. Eta aldatu zitiote edo añaditu izen gañekoak Boanerges, nai baitu erran, Ortotsaren humeak. Ebek S. Pedroreki artu zitue berex, agertu zuelaik bere gloria Taborko oianean; biziarazi zuelaik Prinzipe garren alaba iltzena; eta baratzean oraziora apartatu zelaik pasio-alzinean. Baña erreprehenditu ere zitue biak bein amoltsuki. Luc 9. Joan zire Diszipulo batzuk Samariako ziudadera, prebenitzeko sustentua; eta jende gaiek etzuzte errezibitu. Orgatik zelos beterik biak, ortotsaren humeak proprioki, autsi daiela su Zerutik erautsteko aiek? Zauzte, erran zue Jaun onegiak, eztakize espiritu segitzen duzena. Birjinaren Semea ezta etorri galtzera arimak, bazik salbatzera. Alaber bi anaia gebek beren Amareki bein Dresentatuzekizkio Jesus onari; eta Amak humeen amorez erran zio, Jauna, mana bez jarri daitzen ene bi seme gebek orren erreinuan berorren bi aldetatik, bata eskuietik, berzea ezkerretik. Jaun onak errespondatu ziote, eztakizie zer eskatzen duzien. Dezakeze pasa tragoa nik pasatu beautena? Aiek erran zute, Dezakegu. Jaunak orduan, bada pasatuko duze flik pasatuko dutena; baña jarritzea ene eskuieko ta ezkerreko aldetaik da norendako disponitu duen nere Aitak, au da, Jangoikoak. Biek asistitu zute azken afarian, ta ikusi zute erresuzitatu ondoan Jaun dibinoa, ta errezibitu zute berrogeitamargarren egunean Espiritu Sandua.

        Guziau atra da Ebanjeliotik; gañarakoa Autore grabeetaik atra bear da. Santiago, pasasaturik denbora-zati bat Jerusalenen, Samarian, ta alde gaietan, pasatu ze Españara: Emen trabajatu zue zenbait urtes predikatzen Ebanjelioa, ta konbertitzen fede Kristiora Jangoikoas zeudenak: eta Zaragozan gau batez zegolaik bere Diszipuloeki orazioan Ebro ugaldearen basterrean, Maria Santisima, bere izeba, bizi zena oraño Jerusalenen etorri zekio, airean Aingiruek ekarririk, bisitatzera ta konsolatzera bere presenzia ta itz sandueki: eta urtiki ze lurrean Apostolua gozos beterik adoratzeko bere Jangoikoaren Ama; zeñek erran omen zio amoltsu, ona leku gontan berean inen didazu Eliza bat nere izenean, baitakit España-alde gau izanen dela ene deboto, eta nik oraidanik artzen dut nere anparoan. Utzi zio an pilare bat nabarris edo jaspes, ta gañean bere imajina bat. Egin zue S. Tiagok tenploa, nola zuken, txipia orduan, baña gero aumentatu, ta adornatu dena, ta guziek arrazioreki beneratzen dutena, nola Maria Santisimaren lenbiziko tenploa, edo lenbizikoetaik. Denborain buruan itzuli ze S. Tiago Jerusalena, non predikatzen zuelaik Jesu Kristo koraje andiareki, Juduen iras ta odios arrapaturik preso kondenatu zue eriotzera Herodes Agripak. Eraman zuenak preso ikusirik ain animoso alegre Sandua joaten iltzera, ezaundurik zela on Jangoikoaren gauza, konbertiturik ta kristiaturik eman ze bera ere preso, ta zemazkitelaik iltzeko, ark eskatu zio barkazio, ta Sanduak amoroso besarkatu zue ziola, bakea biz zureki: lentxago sendatu zue perlesiatu bat. Bereala ebaki ziote burua ezpatas, an bazkoaren inguruan, naiz zelebratzen den garillan, noiz aldatu zen gorputz sandua. Da Santiagoren gloria gloriosoa, amabi Apostoluetaik izan baize len lenbizikoa pasatu zuena trago gura Jesu Kristok brindatu ziona, ta firmatu zuena bere odolareki fede Kristioa. Bere gorputz sandua bere Diszipuloek arturik gero ekarri zute Españara Jangoikoaren probidenzias pasatus ainberze itsaso; ta depositaturik Konpostelan, zein deitzen den orgatik San Tiago, nora joanik mundu guzitik peregrinazioan honratzen du Kristiojende guziak, prinzipalkiro Españakoak, zor baitio anitz abore andi milagroskoak eginak bear orduetan, espezialki Moroen kontra, ikusi delaik ez solamente bein, bai anitz aldis armaturik bekala bere zaldi gañean Kapitan jenerale bekala Españolen lenean, urratzen, ta desegiten Moroen tropak.

        Guzien ertean da kontatzeko Riojan Klabijo deitzen den oian-aldean egin zigun faborea Errege D. Ramiroren denboran, zeñen alzineko Erregeak D. Alonso asi baize ukatzen Moroei trebutu infame bat pagarazten ziotena len, baize presentatzea urteoro eun donzella. (Eta onen denboran agitu ze agertzea milagrosoki Santiagoren gorputza, zazpi eun urtes altxaturik egon zena, mostratus Zeruak Aingiruen ta argi miragarrien medios, non ze on tesoro andi gura, 800 urtearen inguruan). Errege izan batek zorzi edo amar urte lenago Alfonso baño, deitzen zenak Mauregato, agian zeren Mora zuen Ama, logratu zue utzi zezaten geldi, obligazio in zuenareki, emateko urteoro petxa gisa eun donzella. Sartu ze Errege D. Alonso Kasto deitua 791 urtean: eta ez solamente etzue nai izan du pagatu petxa infame gura, baizik ere bi aldis il zitiote iago ezi eun milla Moro: Aren ondorean sartu ze D. Ramiro I.a Errege Leongo. Abderraman Cordoban Moroen Errege ia poderoso eginak manatzen zio suberki presenta zezkiola eun donzellak. Arritu ze Ramiro alako enbajadareki; eta erresolbiturik sufritzera lenago eriotzea, ezi alako deshonrea ta infamia, prestatu ze emateko gerra; zeintara segitu zuten anitz Obispoek ta Sazerdoteek. Abderraman suberbo bere indarreki, ta suturik trebutua ukatzeareki, jende infinizio bat bildurik, atra ze Kristioen kontra. Riojan Albelda deitzen den erriaren aldean eman ze batalla iraundu zuena egunaren geienean, etzela ezaun nioren alde abantalla: alik eta arratsalde apalean ia ezauntzen asirik Moroen alde, Ramirok erretiratu zitue bere tropa nekatuak, eta gutituak balienteenen iltzeareki aldapa batera, deitzen baita Klabijio. An gau gartan nola azken extremoan guzia ze klamatzea Zerura otoi eta otoi. Erre la, lotan agertu zekio S. Tiago, erraten ziola, ni naiz Españako Patrono, ez lotsa: biar asistituko dizet, eta eneki bateo logratuko duze biktoria. Idatzarri ze alegre, ta animaturik guziak bisione garreki paratu zitue orden onean joateko Moroen kontra inbokatus Santiago, zein bereala alzinean ikusi zute zaldi txuri eder batean, bandera bateki ta ezpata bateki sua zeriola, lurreratzen Moroak, ixtikatzen, urratzen, segitzen ziotela atzetik españolek, ta egiten nai zutena Moroes, zeñetaik gelditu zire ilik iruogei ta amar milla, gañarakoak barraturik; eta trebutu infame gura sekulakos kendurik. Eta biktoria gau zelebratzen du arrazioreki Españako Elizak Santiagoren aparizioaren nonbrean Maiatzaren 23. An gelditu ze inbokatzea Santiago españolek batallaen asterakoan; eta progatu dute Sanduaren patrozinioa patente askotan, erremedio humanorik niondik etzenean: berze askotan ezparin bada logratu, da zeren etzen konbeni, edo etzen mereji, ezi askotan bekatuak gaintzen dire sobra ta ainberze, ezi estorbatzen dute Sanduen patrozinioa. &. &. &.

 

aurrekoa hurrengoa