www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 12.an
S. Eulalia Birjina ta Martira
Barzelonakoa

 

        Garelaik guziok naturaleza berekoak dugunak gorputz aragiskoa ta arima razionala, Gzuk alaere berzeenganik ain diferente kondizioan ta bizimoduan, txikizututik ere, izatea, zertan ote dago? Batzuk ta geienak ematen direla munduari, Demonioari, ta aragiari goiz eder, atzendus, ta utzis Jangoikoa atzerat! Bakotx batzuk berriz ain emanak Jangoikoai, ezi baitaude beti plazer in naiak bere Majestadeai, ontan pensatzen, ontas kuidatzen, beldurrak in desplazer, lenago guzia galdu nai! Batzuek ajolarik gabe iresten bekatu mortalak nola ur tragoak: baña bakotx batzuk utziko direla iltzera lenago ezi konsentitzera bekatu den gauzan! Zertan ote dago au? Dagoke naturale onean au: baña naturale onekoak asko galtzen dire. Dagoke ongi azitzean: baña ongi aziak ere asko galtzen dire. Dagoke entendamentu ona izatean, ezi nola Jangoikoa ezpaita ikusten begis, entendamentuas ezauntzen da fedeareki: bada fede ta ezaumentu duten asko ere galtzen da. Dagoke artzean amore Jesu Kristori, zein nola baita Jangoiko ta gizon, gure naturaleza berekoa, afizionatus gizon dibino goni, berla ematen da Jangoikoai, eta orgatik bide da iago emasteki on, ezi gizonki on: baña asko gaixtatzen ere bai. Dagoke Jangoikoaren grazian: baña au niori ezta ukatzen. Dagoke, on guzioi izatean, naturale ona; azitze ona; entendamentu ona: fede bizia: Kristoren amorea, ta Jangoikoaren grazia. Baña aur txipiek, neskatto gasteek sufritzea alegreki anitz tormentu ta eriotze lotsagarria da dudarik gabe Jangoikoaren grazia espeziala, ta fede kristioaren onaren progu bat andia. Exenplu miragarria izan ze S. Eulalia Barzelonakoa, noblea, naturale onekoa, ongi azia, ezaumentu ta fede anditakoa, ta Kristoren amazale apasionatua, adinaren amirur amalaur urtetan despreziatus mundua, honrak, gustoak, ondasunak, ta bizia bera, sakrifikatu baize Kristoren, ta Jangoikoaren amores, Diokleziano ta Maximiano Enperadoreen denboran.

        Aiek biali zuten Presidente Daziano zebilalaik, otso gosetia bekala, España barna erris erri tormentatzen, zatikatzen, erretzen, akabatzen Kristio arrapatzen zituenak, zeudelaik kasi guziak lotsarriturik. Ellegatu zelaik Barzelonara, zeukate buratsoek Eulalia, andik lekoa bat bide, erretiraturik kanpoko etxe batean, zegon bitarteo Daziano Kristioen martirizatzen Barzelonan. Sanda zego suturik zelos ta amores joanaiak Presidenteagana erreprehenditzeko aren krueldadea, ta emateko bere bizia fedeagatik: baña etzute utzi nai beren konpañiatik buratsoek. Injeniatu zue donzellattoak; deskuidarte bates ixil ixila eskapatu ze, ta presentatu ze Barzelonan justiziako salan; eta txutirik ausart tiesa guzien presenzian boza gora mintzatu ze, O Daziano, nola atrebitzen da ixurtzera Kristioen odola injustoki, ta adoraraztera Jangoiko falsuak? Bat sollik da Jangoiko bakar egiaskoa, zein Enperadoreek, orrek, eta guziek bear duten adoratu. Nola bada gizon delarik ezta beldur ofenditzeas Jangoiko bakar guzis poderosoa? Eta nola naitu galarazi Kristioak, utzi dezaten Jangoiko egiaskoa, ta adora dezkiten Demonioen imajina goiek gizonen eskus eginak? Turbaturik ustekabe gartas Dazianok erran zio, eta nor zara zu, atrebitu baizara Enperadoreen Majestadeai ta beren ministroei zor zaioten errespetoaren kontra erratera itz goiek emen guzien alzinean? Ni naiz Eulalia, erran zue, Jesu Kristoren esklaba, zein baita Jangoiko Aitaren, ta Birjin Amaren Seme bakarra, Jaunen Jaun, ta Erregeen Errege, ta zeñi zor zaion justizias Jangoikoaren honra ta adorazioa, ez ordea Demonioei. Oneki itsuturik iras arrek manatu zue lotzeko bereala Eulalia, erman karzelera, ta zatikatzeko azotees. Arimo andiareki ta begitarte alegreareki sufritu zue tormentu gau kruelki exekutatu zena: Rabioso Dazianok dio, pena-genero guzies bear dela penarazi Eulalia Kristioa. Nork konta tormentu eman zitionak? Lenik edaturik potroan, edo tormentuko goatzean deskoiuntatzen ta zatikatzen dute bortizkiro: gero txarrantxatzen burriñasko aztaparreki, ta erretzen sugarrak aplikatus saietsetan ta bularretan: gero guzia olios untaturik inguraka dabilate kalzina biziaren errautsean: gero botatzen diote gañetik plomua urturik irakiten, ta arraskatzen tella puskas: sudurretaik ere ematen diote hozpiñ mostazareki ta begiak erretzentiote kandela itxekieki. Zer eztu injeniatzen malizia kruelak, apartarazteko bere Jangoikoaganik Eulalia! Baña zenbatenas iago aumentatzen den krueltasuna kontra, iago da ageri Kristoren esposan konstanzia, indartea, eta grazia. Nekaturik berdugoak: Sanda garbosa ausart alegre!

        Etsiturik Dazianok, etzukela errendiarazi neskatto gura tormentus, pensatu zue progatzea ote zuken lotsatu alkeas. Bada manatu zue erman zezatela biluxirik, zauris ta odoles beterik, zegon bekala, Ziudadea barna karrikas karrika. Baña Jaun dibinoak adornatu zue bere Esposa Sanda manto prezioso bateki, zeren ezi estali zue elurres istantean. Zein gloriosa zoeien Sanda erregalaturik Zerutik gala! triunfante biktoriosa! Marroas zego Daziano ezin garaitus aur gura: ta manatu zue jositzeko gurutze batean. Baña guruzean Sanda zego kantatzen Jesu Kristoren laudarioak ederki konsolaturik. Azkenean berzerik etzukelaik, ilarazi zue ezpatas. Oneki atra ze arima eder gura, ta uso baten idurian ikusi zute anitzek igaten Zerura, utzirik lurrean gorputz sandua honratzeko Kristioek, arrazio den bekala, ta bere memoria, fama, ta exenplu andia, admiratzeko jendamendes jendamende &. &.

 

aurrekoa hurrengoa