www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren seigarrenean
S. Andres Korsino Karmelita Obispo

 

        1. Florenzian zire bi ezkondu noble, birtuoso, ta Jangoikoaren beldurdunak, Nikolas ta Pelegrina deituak, matrimonioaren fruitu nai ta etzutenak. Artu zute Ama Birjina bitarteko ta Abogada, ofrezitus, ematen baziote, konsagratuko ziotela. Eman ziote Jangoikoak seme bat jaio zena S. Andresen egunean, orgatik deitu zute Andres. Amak libratu bear zen bezperan in zue amets, jaio zenzela beraganik otso bat, zein gero Elizara joanik gutibana itzuli zen axuri. Etzue entendatu adiarazten zena ortan, baña guardatu zue sekretoan. Azi zute kuidado al guziareki: baña desgrazias geienak bekala larritus bekala zoeie lazatus, ta gaixtatus, lagun gaixtoen gaitz kutsusko abasto denareki munduan. Aitak eta Amak egiten zute eginala zuzenarazteko, baña protxurik gabe: Amak espezialki baizue maite, mintzatus amolsu konsejatzen, ta erreprehenditzen zue: baña guzia ze alfer: ark errespondatzen zio desobediente suber. Egun batez itzuli zekiolaik beñere baño suberrago, Ama gaizoak aflijiturik erran zio, egiaz baizara zu otso gura, flik ametsetan ikusi nuena jaiotzen zela eneganik: baña oraño eztaukat esperanza galdurik, itzuliko zaituela ene Ama Birjina andre onak zu axuri beretako. Itz gebeki mutila baratu ze suspenso, asi ze akorrizen, eta ia humil erran zue, zer otso, ta zer axuri da dion goi, Ama, erran bezada. Amak erran zio, nola Ama Birjinaren medios logratu zuten hume izatea, nola ofratu zuten Jangoikoaren ta bere Amaren zerbitzuko; nola jaiotzearen bezperan amets in zuen, atratzen zela beraganik otso bat, zein sarturik gero Elizan itzultzen zen axuri. Orgatik erran dizut, baña esperanza dut onduko zarela Ama Birjinaren amores. O Jangoikoaren graziaren indarra! O eskojitu denaren fortuna! Istante gartan berean aldatu zekio biotza; ta negarra zeriola belaurikaturik eskatu zio barkazio: eta biramonean Karmesko Elizan Ama Birjinaren alzinean orazio eginik eskatu zue habitua negarres ta belauriko. Eman ziote gogotik Errelijiosoek, ta berak errezibitu zue gozoso, Aitaren ta Amaren asistenzia ta gusto onareki.

        2. Ezaun ze berladanik Birjin Amaren lana zela au, ta artu zuela beretako Andres, zeren ezi berladanik asi ze sandutzen. Humil autsa bekala guzien manura, aplikatu ansioso lanera, orazio, penitenzia, ta on den guzira. Etorri zekio bere alde kaballero bat egun batez anitz laguneki, ta bakarrik opaturik predikatu ziote uzteko bizimodu gura: baña ia biotza amorosturik Jangoikoas egon ze Sandua mutu itzik atra gabe; ta Satanasen ministro gaiek joan zire etsiturik. Estudiatzen zue libruan ta orazioan, atratzeko sandu ta jakintsu, on baize bere pretensio guzia, irabazteagatik bere ta berzeren arimak Jangoikoaren gloriatan. Laster asi ze apegatzen bere ona. Zue kaballero bat alde zegona gaitz luze bateki kuratzeko esperanzarik gabe: ta konsolatzeko, ah munduaren engañua! bildus bere etxean buru arinak, guzia ze an joku, dibersio, musika, danza. Joan zekio Andres, eta erre zetatu zio kuratzekos, utzi banidade gaiek, ta baru zeiela zorzi egunes Ama Birjinaren honratan orazio egines bateo. Etzekio goxo erre zeta, baña osasunaren amores kunplitu zue, ta baliatu zekio, ezi bereala aurkitu ze sano kontatus guziei agitua, ta emanes graziak Ama Birjinai ta Sanduai. Au obedienzias ordenatu ze sazerdote: ta xakinik nola bere aideek nai zuten egin anitz festa, gastu, ta burrunba lenbiziko mezarako, erretiratu ze konbentu soil batera, ta an ofratu zitue bere ordenaren primiziak konsolazio andiareki: ta meza-bitartean agertu zekio Ama Birjina gloriosa ta amorosa erraten ziola, zu zara ene zerbitzari eskojitua, zurebaitan nik izanen dut gloria ta sendagalla. Pensa nola gelditu bidezen Sandua kontentus!

        3. Asi ze Jangoikoa agertzen munduari, zein kuadrable zen bere begietan Sandu gau, obratus onen medios asko milagro, argitus itsuak, sendatus heriak, adibinatus gauza sekretoak ta gerokoak, sollik Jangoikoak zuzkenak xakin. Bein bere adiskide batek eskatu zio porfiaz, nai bazio bataiatu aur bat jaio zekiona. Bataiatu zio, baña bataiatzerakoan ta ondorean zego Sandua negar ta negar. Galdegin zio arrek zer atik ala. Etzio erran nai Sanduak, baña porfiaren utses azkenean erraten dio, negar iten dut, zeren aur goi jaio baita bere perdiziora ta etxearen kaltetako. Ala izan ze: ezi anditu zelaik gaixtaturik iltze berdugoaren eskus. Sandua eginik Superiore egin ze guzia guziendako guzien Aita edo Ama balitz bekala. Guziak kontent, iago Jangoikoa: baitirudi zerua ta lurra konzertatu zirela goratzeko Sandu gau. Iltze Fiesoliko Obispoa; ta bildurik nonbratu bear zutenak berria, guziek nai zute au: baña aitu zuelaik joan ze iges, ta altxatu ze kartujoen konbentuan. Ezin nion aurkitus, naiz billa ta billa zebilzan, ia bazoezi nonbratzera berze bat: baña entenda zeien Jangoikoak nai zuela au, ta ez berzerik, aurtto bat mintzarazi zue guzien aurrean ziola klaro, Andres nai du Jangoikoak bere Sazerdotetako, eta Kartujan dago altxaturik orazioan; an aurkituko dute. Admiraturik guziek bereala biali zuzte beren mandatariak ekar zezaten: ta Sanduak izan zue zerutik errebelazio, au zela Jangoikoaren borondatea, ar zezala kargua, ta lagunduko ziola eramaten. Oneki atra ze konbentu gartaik, ta bidean aurkitu zitue eldu zirenak eske. Guziak alegratu zire izateas alako Arzaia, zein ofizio gartan, len bekala, beretako ze gogor, berzeendako beratx amoltsu. Konsultatzen zue Jangoikoareki orazioan azertatzeko guzietan. Lastimatzen ze beartsues, ta desegiten ze sokorritu naiez, ta etzelaik berze erremediorik, negarres logratzen zue Jangoikoaganik erremedio milagros ere. Zuenak ainberze kuidado gorputzen bearres, zenbat bide zue arimenes? Orgatik Aita Sandu Urbano V.a biali zue Boloniara erremediatzera an ziren diskordia mortalak. Guzia paratu zue bake onean miragarriro. Azkenean ia iru ogei ta ameka urtetan zegolaik meza erraten Eguerri gauean, berriz agertu zekio Ama Birjina; eman zitio bazkoa onak, ta seguratu zio Errege egunean sartuko zela triunfante Zeruan. Ala agitu ze: egun gartan iltze inguraturik erresplandores, 1373 urtean. Ilas geros faboratu du Ziudade gura miragarriro. Pensa Jangoikoaren miragarriak bere eskojitueki: nola admititzen, ta goratzentuen penitenteak &.

 

aurrekoa hurrengoa