www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 12.an
S. Domingo Calzadakoa ta
S. Gregorio Sorladakoa

 

        S. Gregorio, deitzen dutena Sorladakoa, zeren Sorladan diren beraren errelikiak, izan ze Romako Kardenale, ta Ostiako Obispo sandua, etorri zena Nafarrora Jangoikoaren karidades egitera ongi arimen eta gorputzen. Agitu ze Nafarroan denbora batez zebatzea langostak ardantze ta alorretan, galdus eraizioak urte batean ta berzean; eta naiz eginik dilijenziak, orazioak, prozesioak, sakrifizioak erremediatzeko, etze erremediorik. Akuditu zute Nafartarrek Aita Sanduagana kontatus beren trabajua, plaga, ta kalamidadea, ta eskatus erremedio. Aita Sanduak ongi xakinik, bekatuak direla gaitz guzien kausa; eta kontra berriz gizon sanduak Jangoikoaren adiskideak, aurkitu dutenak grazia beraren begietan direla erremedio eman dezaketenak; ezaundurik bere Kardenale ta Obispo garren santidadea, biali zue onat konsolatzera erreinu gau. Ibili ze ziudades ziudade, ta erris erri predikatzen penitenzia, ta konbertitzen jendea gaixtotik onera; ta konfesatus bekala, ta kendus bekatuak, zoezi desterratus, desegines, akabatus langostak de manera, ezi paratu zitue kanpoak libre plaga gartaik, eta jendeak erremediaturik gorputz ta arimetan. Sandu goni juntatu zekio S. Domingo Billorian jaioa, bizi zena erretiraturik eremuan, ta egon ze asko denboras beraren konpañian ikasten santidadea, ta biek a porfia zerbitzatzen Jangoikoa, alik eta iltzen arteo S. Gregorio, itzuli baize eremura S. Domingo: baratu ze orai dagon lekuan ez urruti Santiagorako zen bidetik, baizego orduan soil beterik sasis ta arboledies, ladronen estalkume peligrosko, ta askotan ugaldearen kasos ezin zeikena pasa: eta denbora gartan ze anitz debozio joateko Santiagora peregrinazioan. Konpasionaturik gizon sandua ainberze peregrinoen trabajues, kaltees, eta peligroes erresolbitu ze Jangoikoareki bateo paratzera erremedio: erre sasidiak, botatu arbolak, eta garbitu zue guzia ederki: egin zue bide erreala, ta kalzada bear zen guzian; baitare zubi bat ederra, pasatzeko ugaldea; baitare hospitale bat, non akojitu peregrinoak, eta Kristo Salbadorearen tenplo bat, zeñi gero aumentatus etxeak, karrikak, ta gañarakoak, egin ze Ziudade bat deitzen dena Sto. Domingo de la Calzada Sanduaren izenetik, honratu dena Obispoaren katedrareki. Beira zenbat dezaken gizon pobre batek, baña sanduak, Jangoikoareki! Zenbat milagro obratu zituen len ta gero nork konta? Bizitu ze laurogei tamar urte baño iago, eta iltze Jaunaren besotan suabekiro, ta zazpi urtes lendanik egin zuen obian ortzi ze 1109 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa