www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 4.an
Santo Domingo Guzman

 

        S. Domingo Españaren gloria, elizaren pilarea, munduaren argia, errelijioso Predikarien fundazalea jaio ze Kalaruegan Osmako Obispadoan jendaki nobletik. Irur anaia izan zire, ta irurak txoil birtuosoak, bata Sazerdote sekulare milagroegillea: berzea errelijioso Predikari: irugarrena gasteena ta sanduena S. Domingo. Au zeukalaik sabelean Amak, aparezitu zekio S. Domingo de Silos, ta seguratu zio izanen zuela seme bat agitz ona, jakintsua, ta sandua. Erdi baño len izan zue berze bisione bat, iduri zekiola zeramala sabelean txakurtto bat agoan zeukana tortxa edo zuzi bat sutan, zeñeki erretzen ta argitzen zuen mundua. Bataiatu zeneko ikusi zue Amabitxiak kopetan izar bat argitzen zuena guzia. Señale gebeki mostratzen zue Jangoikoak bere sierbo gonen ona. Txipizutuan ongi azirik, ona zena berez, ze ezaun izanen zena geroago. Estudiaturik Palencian ederki, bateo estudiatzen zue birtute guzia, espezialki miserikordia beartsueki: eta gose-denbora batez saldu zitue bere gauza guziak, eta bera nai ze eman truk erreskatatzeko pobre bat moroek kautibo zeukatena. Kastidadea guardatzean zue bere kuidado espeziala, ta sendagalla: ortako beñere etzue nai egon alfer, ez konbersatu emastekieki, ta ez an edan geiegi. Ze orduan Obispo sandu bat Osman, zeñek prokuratu zue ekartzea S. Domingo Palenciatik, ta egin zue Kalonje ta Arzediano. Ogeitamar urtetan asi ze predikatzen, ta egin zue bi urtes ofizio goi fruitu andiareki; alik eta Obispoak preziso izanik joatea Franziara eraman zue bereki sandua. Lentxago Españako Erregeren alaba D.a Blanka ezkondu ze Franziako Prinzipe herederoareki: ellegaturik aurkitu zue kuidadotan; ez izanes humerik. Sanduak eman zio erremedio errosarioa errezatzea debozioreki, ta errepartitzea errosarioak nai zutenei: Artu zue erremedioa, ta logratu zue fruitu ona lenbizikoa S. Luis, nola bere aizpa D.a Berengelak S. Fernando. Aizpa onak, Ama ditxosak!

        Baña aratakoan Tolosa-aldean aurkitu zue Albi deitzen den erri batetik atra zela hereje Albijense deituen kasta gaixtoa, kentzen ziotena bere maiteenari duen gloria, gala, ta sendagalla, txoil estimatzen duena. Nor da sanduaren maiteena? Ama Birjina. Zein da gloria ta gala geienik estimatzen duena? Birjin gelditua erdi baño len, erditzean, ta erdias geros beti Birjinik. Ori ukatzen zute urde gaiek. Ortas suturik santua zego defendatu naiak egia goi, ta desengañatu naiak errore gartaik jende gaiek. Prinzipiontako lenbiziko arratsean konbenzitu zue ta konbertitu ostatuko Nausia errore gartan zegona. Akonpañaturik bere Obispoa Romara, ta andik itzulirik Franziara, enpeñatu ze bere indar guzieki, orazio ta penitenzia andieki, argitzeko jende itsu gaien ilundura. Herejeek ezin erresisti sanduaren orazio ta arrazioei, eta onetsi bearrean beren mediku ta ongiegillea bekala, aborrezitzen zute etsai bekala. Eskribitu zute beren sektaren argumentuen libru, edo paper bat; eta sanduak berze bat egietafedearen: eta apostus bekala botarik biak hogera batean, herejeena bereala erre ta errautstu ze: sanduarena berez atra ze mellarik abe, ta baratu ze goiti zegon zur batean: eta diote zur garrek dirauela oraño testimoniotako. Irur aldis bota zute sura, ta irur aldis atra ze libre: orgatik konbertitu baizire zenbait. Baña berze frankok segi beren tema. Alaere sanduak porfia egin ta sufri Ama Birjinaren amores, ta milagro asko bitartean: gero ere emanes emanes logratu zue konbertitzea eun milla urbil. Armaetara ellegaturik herejeak ta katolikoak elkarreki, ta Konde Simon de Monforte katolikoen Jenerale inguraturik herejeenganik atra ze milla oñesko, ta zorzitan eun zaldiskoeki, lenik konfesa-komekaturik; ta eman zute animoso herejeen kontra, baizire iago ezi eun milla, zegon bitarteo S. Domingo orazioan, eta il zuzte armas iago ezi ogei milla, berze franko ito zire ugaldean eskapatu naies; eta katolikoetaik solamente sei edo zazpi faltatu zire. Milagro alakoeki famatu ze sandua, ta bera atzendurik bereas guzia ze trabajatzea prokuratzen Jangoikoaren ta bere Amaren gloria.

        Ortako ezaundurik bear zuela laguntza, bildu zekizkio zenbait lagun: eta Tolosako Obispoa joateareki Roman iten zen Konzilio andi gartara, non bildu ziren Aita Sanduareki 1285 Artzai espirituale, joan ze arreki Sandua ere, fundatu naiez Predikarien errelijionea. Inozenzio III.a ze Aita Sandu: erreparo zue admititzean errelijione berririk: eta S. Franziskok ere nai zue plantatu berea denbora gartan. Aita Sanduak lotan izan zue bisione bat, bere Letrango eliza arrallaturik erortzera zoeiela; ta bi gaiek arrimaturik soñak firme zeukatela etzeien erori. Ezaundu zue oneki zirela Jangoikoaren gizonak, ta Eliza Katolikoaren kolumnak; eta ongi arturik biali zitue disponitzera erregla bizimodu nai zutenaren. Itzuli ze lagunengana S. Domingo, eta disponiturik erregla segitu bear zutena, itzuli ze berriz Aita Sanduagana 1216 urtean: ilik orduko Inozenzio III.a, konfirmatu zio Honorio III.ak. Orreki sandua kontent agitz asi ze tratatzen erremediatzeas mundua bere aleginas. Onen prenda bat bekala ze lentxago S. Pedroren elizan izan zuen bisionea: Ikusi zue Jesu Kristo Juez bekala majestade andian jarririk trono batean, zeuzkiela irur lanza eskuan, galtzeko mundua. Ikusi zue Ama Birjina presentatzen zekiola humilki eskatus miserikordia bekatariendako: paratu zitiola alzinean bi gizon, baizire S. Franzisko, ta S. Domingo bera, ta erraten ziola, bi geben, ta eben humeen predikazioareki erremediatuko zela mundua. Ala aplakaturik bere majestadea, Sandua itzuli ze berebaitan konfianza onareki, bere fabore zuela Ama Birjina: eta iago berriz, noiz ta atra zeneko elizatik, opatu zuen karrikan S. Franzisko; eta beñere len ikusi gabe, ezaundu zire elkar, ta besarkatu zire ziotela, anaiak gara; Aita berbera, Nausi berbera dugu biek: goazen bateo unione onean, eta ezkaitzala infernuak aparta elkarren amoretik. Ala biak konzertaturik despeitu zire zein bere aldera. S. Domingo itzuli ze Tolosara bere lagunengana, errepartitzeko mundua barna Predikari Apostolikoak bekala. Españara biali zitue laur: etze bera etorri orduan, zeren joan nai zuen moro-errietara, martiriza zezaten an. Baña Jangoikoak estimaturik aren deseoa, etzio nai izan du permititu kunplitzea: eta beti Jangoikoak nai duena in bear da. Romara itzulirik milagro andien podores logratu zue fabrikatzea an konbentu bat, ta paratu ziote bereei habitua Maria Santisimak mostratu ziona fr. Rejinaldori: Barraturik lagunak berze lekuetara, etorri ze bera Españara, ta egin zue zenbait konbentu. Emendik pasatu ze bere Tolosara; andik berriz Boloniara, ta zelebraturik kapitulo jenerala bein ta bi aldis, heritu ze, ta ezaundu zue zela despeitzeko mundugontaik. Orren señale eman zio lentxago Jangoikoak, erran ziolaik orazioan, atoz, adiskidea, atoz deskansatzera, ta gozatzera gozo egiaskoak. Egin zue konfesio jenerala, ta ondorean despeitu ze bereenganik, ene humeak eta anaiak, ene biotzean ermako zaiztet guziok: ez penatu joateas ni zuenganik, ezi Jangoikoagatik munduaren utziak len dakar on gau, baita joatea nola noaien ni. Zenbatenas gutiago apegatzen zaigun mundutik, da obeago; ta seguratzekos angoa, bear da utzi emengoa. Nai diziet orai azkenean agertu sekreto batzuen probetxu, ta Jaunaren gloriatako; eta da, ezi beraren grazias konserbatu dutela beti birjinidadea garbi. Eta Jaunaren eskua ezpada izan eskas nereki, ezta zueki ere izanen txur. Baña beira ezi anitz balio duena anitz kostatu bear da. Preziso da erne bizitzea ta orazio egitea; ta aparta aparta emastekien komunika ziotik. Ez fia okasioetan: gaixtoena da deskuidatzea ta seguratzea zeuren edo berzeen birtutean. Kastidadearen izen benerablea ta sandua da nola bizitza, ezpataike errekobra. Naiz au erran zuen intenzio ones; etorri zekio eskrupulo erranas, eta konfesatu ze ortas. Ain delikatua zue konzienzia. Gero emanik konseju onak, ta manaturik leitzeko elizako orazioak, azken itzetan despeitu zue arima, igan zutena Aingiruek zerura. Iltze Agustuaren 6.an, 1221 urtean, zituelaik solamente 51 urte. Bereala eman zue zeruak asko testimonio beraren gloria ta santidadearen asko milagroeki. Eta 1234 urtean kanonizatu zue Gregorio IX.ak.

        Español glorioso gonen birtuteak eztire explikatzeko gure mias. Jangoikoarenganako amore fuerte andi gura, nork explika? Beti trabajatu naiak Jangoikoagatik! Beti orazio ta negar egiten berzeren bekatuengatik! Beti padezitu ta il naiak fedeagatik! Hereje batek il nai zuenak, ta ez fortunatu, erran zio bein, pasatu baiitza orai egunean alako bideas, ez itza egonen ia bizirik. Errespondatu zio Sanduak, nik badakit eztutela mereji alako fortuna: baña eman balezada Jaunak autara, zein eriotze nauten pasatu beragatik, ene gustoa litzake ebaki zindezkidan eskuak ta oñak; ta atra zañetaik mia; gero bi begiok; gero utzirik gorputza bere odolean bañatzen guti bat, burua ebaki zindezan. Apez batek galdegin zio zein librutan estudiatzen zituen ain gauza on erraten zituenak: errespondatu zio, ezi karidadearen libruan, ezpaita obeagorik. Zimendua zue humildadea ain barna, ezi bere kulpengatik uste zue estorbatzen zela herejeen konbertitzea: eta ala sartzerakoan edozein erritan, eskatzen zio Jangoikoai, ezdezala kastiga jende gau ene bekatuengatik. Irur Obispado ofrezitu ziote, baña ezin arrarazi. Tolosan baño gogotikago predikatzen zue aldamenetan, zeren Tolosan honratzen zute, baña ebetan lixtukatzen ta maltratatzen. Beti oiñ-urtuxian ainberze bideetan; eta sartzean erriren batean disimulatzeko penitenzia, paratzen zitue oñetakoak. Bere habitu pobrearen pean zerama silizioa, ta katea bat burdiñaskoa sarturik aragiak barna. Beñere etzue izan zelda xakinik, ta ez goatzerik: komunki bere goatzea aldareko peaña, edo eskañuren bat, edo lur utsa. Irur disziplina egunoro ixuris odola franko: bat bere Eekatuengatik: berze bat berzerenengatik: ta irugarrena purgatoriokoengatik. Zer milagro da alako tratamentuareki laburtzea bizia? Ain zena gogor bereki, agitz ze beratx amoltsu gañarako guzieki, baita bekatarieki ere: agitz neurritua mintzatzean, agitz atento espezialki errelijioso ta sazerdoteeki. Bada kastidade Aingiruen gura; koraje ta konstanzia gura onean; fede ta konfianza gura Jangoikoan, ta gañarakoak, nork erran? Orazioan egin ze ain Jangoikoaren gizona: An apegatu zekio Jaunaren ona! Meza erraten zue egunoro ainberze negarreki, inposible iduri baizue ainberze izatea ixurtzeko. Askotan atratzen ze sentidoetaik, sua zeriola: askotan goratzen ze airean gorputza.

        Baña zertan distingitu zen berex da Ama Birjinaren debozioan. Sandu gau da pregonatu ta barratu zuena munduan errosarioaren debozioa, estimatus, laudatus, ta enkargatus Ama Santisimak berak. Kontatzen duenez Aita Garzes benerableak, (cart. fav. vis. 6.) Asistitu zio Erregina Santisimak lenbiziko mezan: eta pulpitoan bere aldakan. Dio erran ziola itz gau, ain maite zaitut, Domingo, ezi lurrean bizi banitz, ez nindegoke kontent, ezpanego zure konpañia amablean. Aparezitu zekio milla ta eun aldis, ikusirik zion amore fiña sanduak ere. Baitare txastarazi zio bere bularretako esnea, erregalatzeko manera guzies arima garbi sanda gura. Ekart zen ere zitio zerutik ango erregaloak, ta bere eskus ematen. Azkenean asistitu zio iltzerakoan; eta bere Semeareki bateo eraman zute arima gura kolokatzeko zeruan Serafinen tronoan, ta Apostoluen koroan, Patrono ongi iltzeko debotoak &.

 

aurrekoa hurrengoa