www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 4.an
S. Rosa de Viterbo

 

        Noizean noiz Jangoikoak bere familia munduan dela Kristiogendea mostratu du milagroeki ere, bear denean. Federiko II.enperadoreak persegitzen zuelaik Eliza ta bere Aita sandua, ellegaturik Viterbon ura bere soldado herejeeki, jaioarazi zue an Jangoikoak S. Rosa milagrosko sanda. Jaio ta fite mostratzen zue bazuela ezaumentu, ta mintzatzen asi ze goiz eder, ta lenbiziko itzak Jesus ta Maria. Bigarren urtean mostratzen zue anitz debozio Jangoikoaren gauzetan, espezialki aditzean Jangoikoaren itza. Txoriak ta usoak etorririk zebiltza txostaketan bekala aurttoareki: eta ia adin gortan bazekie orazio egiten belauriko Jangoikoaren aurrean: ta Jangoikoa ere bai agertzen bere eskojitua zela. Bi urte bete zituelaik, iltzekio bere izeba bat, ta pasaturik egun bat ososoa, ikusirik sandattoak ila atautean eramateko ortzitzera, ellegatu ze, ukitu zue eskuttoas, ta deitu zue bere izenas; eta istantean biztu ze ila, ta bizitu ze gero asko urte. Milagro goneki animatu zire katolikoak emateko herejeen kontra, bota zuzte ziudadetik, ta libratu zuzte anitz kardenale ta katoliko preso zeuzkitenak. Jangoikoaren amores eta zelos erretzen ze aurttoa; egoten ze sakramentuaren presenzian ain debota, ezi guziei kausatzen ziote admirazio ta debozio: bada predikuak aditzen zitue ain atenta, ezi errepetitzen zitue osoki ta grazia andiareki. Pobreen humea ze, ta pobre zaren amante: irur urtetan ibiltzen ze oiñ urtuxian, ta jaintsirik sergas, ta burua beti agerrian, otz edo bero zen, ateri edo erauntsi: ta kostunbre gau guardatu zue bizi guzian. Ederra ze idurian ere, baña ain modesta humila, ezi beiratzen zutenak sentitzen zire inklinaturik laudatzera Jangoikoa. Etzekie goratzen begiak, ezpaze zerurat. Berze alde ain penitenziara emana ze, ezi arrizioa baize nola bizi zen ain guti alimentaturik, ta ainberze mortifikaturik. Bere etxettoan billatu zue zokorik erretiratuena, non egoten zen Jangoikoarena bekala bere Jangoikoareki zeiken guzian orazioan. Nork erran izan zituen erregalo zerukoak, Jesu Kristoren, Ama Birjinaren, ta Aingiruen bisitak? Nork milagro obratzen zituenak? iduri baitu bere eskura zeukala Jangoikoaren esuka!

        Bere aldetik ere disponitzen ze al guzia: Jangoikoarenganako amorea aipatu dugu, baña proximoen amorean ta pazienzian ageri ze. Iduri zue egin zuela Jangoikoak bere limosnera, ezi bearrean ziren guziak, triste, aflijiturik, neke penatan, guziak eldu zire Rosagana, ta guziak itzultzen zire konsolaturik, ta zeikenaz erremediaturik. Debekatu zio Aitak ematea etxetik deus ere: baña zer egin zue sandattoak? edo obeki errateko, Jangoikoak? Berai ematen ziotenetik guardatzen zue geiena, ta zoeie emanes artaik, ta bere eskuetan aumentatus eman ala eskastu gabe. Aurkitu zue Aitak, zeramala bein altzoan bulto bat; pensatu zue ogi bide zela: errejistratu ta aurkitu zue arrosak zirela. Ezaundu zue Jangoikoaren milagroa. Bere Amari ebatsi ziote ollo bat nabarra: orgatik ta pobre zenagatik estimatzen zuena; inkietatu ze Ama anixko; eta Rosak jakinik nor zen eraman zuena, joan ta ixil ixila ta humil humila eskatu zio emastekiari, itzuli zezola: emastekiak ez itzuli, bai oius asarre tratatu zue gaizki sanda: baña Jangoikoaren permisios istantean lumastatu zekio aurpegia miragarriro, zeudelaik beira arren oiuetara bildu zirenak, arriturik ta irris: orduan bere alkaizunareki humildu ze ta konfesatu zue, ta agertu zue olloa, ta itzuli zue. Rosak lastimaturik in zue orazio, ta bereala itzuli zekio aurpegia lengo estadora. Zazpi urtetakoa zelarik bialirik Amak iturrira ur eske onzi bateki; berze lagun bati autxi zekio berea, ta asi ze negarres, ta erraten autxi ziola Rosak. Aren Amak etorririk, ta sinestaturik bere alabak ziona, oius kulpatzen zue Rosaren Ama konsentitzen zitiola ebek ta berze alako gaixtakeriak sanda-itxuran; ta biak ala Ama nola alaba zirela hipokrita enbustera batzuk. Rosak sosegu onean nai zue palakatu emasteki iratua itz oneki, baña etzukelaik ta biltzen zelaik jendea ogetara, artu zue mediorik obena, baize itzultzea oso bere onzia: ta ala bildurik zatiak eskuetan zeuzkiela, goraturik begiak zerura in zue orazio, ta momentuan agertu ze onzia oso, ta itzuli zio emastekiari, admiratus guziek sandattoaren ona, pazienzia ta grazia.

        Nai zue izan errelijiosa, baña aur izanes edo berze kausas etzute admititu an zen Monjaen konbentu bakarrean; baña sandak bere etxettoa in zue konbentu: emen zerama bizimodu bat erretiratua, penitentea sandua miragarriro. Guzien ganetik progatu zue Janoikoak heritasun luze bateki iago ezi urte atez; ta uste zute il zela ere; baña eriotze uste zutena izan ze extasis edo elebazio sobrenaturale bat irur egunes iraundu zuena, zeintan ikusiarazi zio Jangoikoak gloria zerukoa, baitare infernuko pena lotsagarriak. Eta itzulirik berebaitan asi ze exortatzen guziak egitera penitenzia, kontatus ikusi zuena. Sendatu zue osoki Ama Birjinak, ta beronen manamenduz biramonean presentatu ze tenploan, ta ebakirik biloa bestitu ze S. Franziskoren habitua ekarri ziona Ama Santisimak: ta oiñ urtuxian guruze bateki eskuan predikatzen zue penitenzia, arritus guziak, prinzipalki herejeak. Eta etzitue oraño baizik bedratzi urte: baña Jangoikoak nai zue mostratu bere graziaren podorea aurtto gontan. Berak prebenitu, berak errebestitu ta armatu zue bere Espirituas. Agertu zekio bein guruzean josirik, llagas beterik, odola zeriola, uzia lastima bat eginik. Lastimaturik Rosa desmaiatu ze penareki; ta akorritu zelarik galdegin zio, Jauna, Nork paratu du gisa ortan? Errespondatu zio, Amoreak. Rosak: nork josi du ala guruze gortan? esus onak; bekatuak ta gizonen esker gaixtoak. Klamatu zue orduan Rosak, Jauna, miserikordia, miserikordia. Erori ze berriz lurrean ila bekala: eta gero ere akorriturik, ta odolestaturik eman zen golpeeki negarra zeriola atra ze guruze bateki eskuan karrikas karrika oius predikatzen penitenzia, ta beraxten ez solamente biotzak, baita arriak ere. Erruki mortifikatzen ta martirizatzen zue bere gorputz inozentea Rosak; baitare bera erregalatzen miragarriro Jesus onak bear orduan. Agertu zekio glorioso, alegratzeko bere Esposa bekala, ta bete zue argis ta xakintasunes bere misionaria bekala. Orgatik egunoro atratzen ze karrikak barna bere kruzifixoareki eskuetan, ta iganik pulpitoetara elizaetan, eta karrikaetan silla ta alkien gañean predika zenzue fedearen ta legearen guardatzea, Aita sanduaren obedienzia, ta bekatuen penitenzia, ainberze testimonio sagratueki, Aita sanduen sentenzia ta arrazioeki, ezi baize klaro, Jangoikoa mintzatzen zela aren agos. Milagros konfirmatzen zue egietafedea maiz egunoro; eta etzeikelaik ikusi lurretik, airean goratzen zue Jangoikoaren birtuteak, ta ala airean goraturik milagros konfirmatzen zue eliza sandaren egietafedea, ta konfunditzen herejeak. Ebek iras akusatu zute sorgin bekala, enbustera, ta jendearen alborotazale, eta eraman zute maltratatus arrastaka biloetaik, ta paratu zute karzelean amar urtetako neskattoa zelarik, atra gabe itzik agotik, baizik au, Bizi bedi orren fedea, Jauna, ta guarda bere Kristio fielak. Bortxatunai zute Jueza, emateko sentenzia eriotzearen, ta Juezak aldatu zue desterruaren sentenzian atra zeizen ziudadetik bera ta bere buratsoak. Atra zuzte golpatus moldegaizki, ta utzi zuzte kanpoan Abenduaren otzenean elur izotzketan. Gau gartan guardatu zitue bizirik Jangoikoak, ta biramonean joan zire Sorianora: ziudade gau guziau konbertitu zue, ta konsolatu seguratus ilen zela enperadorea andik guti, nola il baize. Erri guzietan egin zitue prodijioak, espezialki Bitorkianon: Emen konbertitu zue sorgin bat zeukana engañaturik jendea, obligatu zelaik sanda sartzera hogera batean egietafedearen progutan. Egin ze hogera andia plazan; deitu ze jendea soñatus ezkilak; eta sanda oiñ urtuxian ta buru agerrian sartu ze formatus guruzearen señalea: sugarrak goratu zue airean gora; gero jautsi ze, ta zebila paseatzen suan, nola loredi batean, alik eta anitz denborain buruan atra zen mellarik gabe. Oius klamatzen zue jendeak miserikordia; ta berze miserable gura lotsarriturik animatu zue ta konbertitu sandak, zein iges laudarioetaik joan ze andik berze lekutara misionatzera.

        Aita sandu Inozenzio IV.ak aditurik santidade ta prodijio Rosarenak, 1252 urtean eman zio potestade predikatzeko Kristoren ebanjelioa nonnai, zituelarik orduan amabi urte. Segitu zue nola len obratus infinizio bat milagro, ta logratus fruitu infinito: gero ikusirik Eliza libre Tiranoaren persekuziotik, fedea triunfante, herejia oinperaturik, erretiratu ze bere adinaren amaborzgarren urtean. Enzerratu ze bere zoko gartan prebenitzeko iltzera: irur egunetaik batean sollik artzen zue sustentu eskas bat: asteak pasatzen zekizkio lorik in gabe, ta iten zuen pixka ze ol batzuen gañean. Eztaike erran penitenzia ikaragarria iten zuena. Eta nola orazio kontino gura? Bi urte pasaturik ala ertxirik, ia uste zute Amak ta bere lagunek iltzen zela, ta zeude negarres. Sandak desengañatu zitue etzela oraño bete plazoa. Segitu zue bere penitenzian, ta azkenerat izan zue bisita andi bat zerutik; eta sandak belauriko zio, o ene Jangoikoa ta ene Jesus ona, lauda bezate gauza guziek. Ori enegatik? etze aski orren borondatea? Ea, Jauna, emen nauka obediente, kunpli bedi bere borondatea. Eskatu zitue bereala Elizako sakramentuak, ta errezibitu zitue agitz debotoki: gero arturik kruzifixoa eskuetan, egines milla afekto amoriosko, agradezimentu, konformidade, ta berze birtuteen; ondorean erreklinaturik olgaietan, apegaturik agoa Kristoren oñetan lokartu ze sanduen loan; ta ikusi ze arima uso baten idurian igaten zerura Martxoaren 6.an 1258 urtean, ta bere adinaren 17 urte, ta 10 ilabetetan. Gelditu ze bere gorputza ain eder galanta, iduri baizue proprioki lo zegola: aurpegia gorri flamante, mostratzen zuela zela, izenas bekala, izanas ere Arrosa, barratzen zuena atxon bat admiragarria. Ziudade guzia alborotatu ze, ikusirik argi-erresplandore andi bat bere etxetto pobre garren gañean, ta aditus ezkila guziak soñatzen zirela milagrosoki, niork ukitu gabe. Ortzi zute ixilkias bereala, estorbatzeagatik tropelia ta arroitu izan zeizkenak, ta kendu naies errelikiak. Bi urte ta erdiren buruan zegolaik Viterbon Aita sandua Alexandro IV.a, irur gaues agertu zekio eta deklaratu zue ta adoratu zue sanda, eta pasarazi zue beraren gorputza Sta. Maria Arrosaen konbentuko elizara, non baitago egungo egunean oso fresko sano eder beratx, nola lo balego: de manera ezi ango errelijiosaek, beragatik orai deitzen direnek Santa Rosarenak, ta bestitzen beraren habitua baita S. Franziskorena, aldatzentiote sandari bereak, nola bizi balitz. Milagro egin, ta egiten tuenak omen dire ezin konta ala: baña zer milagro andiago, beraren bizia baño? Zer progu obeago Jangoiko andiaren podore ta ontasunaren, nola aurtto baten medios sei, zazpi urtetan ere probatzea bere elizaren egietafedea, bere Bikario den Aita sanduari zor zaion obedienzia, eta konfunditzea herejeak ain klaro, ezpaizukete itzik atra kontra &? Ala da Jangoikoa admiragarri bere sanduetan.

 

aurrekoa hurrengoa