www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 20.an
S. Bernardo Abadea

 

        S. Bernardo santidadearen, ta xakintasunaren hispillu ederra, sendo eta gozoa, jaio ze Franziako Borgoñan erri txipi batean Fontana deituan. Teselino Aita kaballero soldado ta Kristio ona: Ama Aleta birtuosa, oneki sei seme izan zituena, ta alaba bat. Seme on gau zeramalaik sabelean ikusi zue ametsetan zeramala txakurtto bat txuri ederra ta aunka iten zuena: konsultaturik deklaratu ziote, izanen zela Predikari andia guardatzeko Jangoikoaren etxea gaixtoen kontra. Jaiorik azi zue Amak kuidado iagoreki, eta mugonez paratu zue estudioetan maestru oneki. Eta etzue anitz bear, ezi ze berez argia, ta onera emana. Izan zue burukomiñ andi bat: ekarri ziote emasteki enbustera kurazale famatuetaik bat: mutikoak ezaundurik etzela arte onekoa, bota zue ordu gaixtoan asarre oius bereala: eta Jangoikoak nai ta orreki sendatu ze istantean. Il zekio Ama, ta gelditu ze Bernardo gasterik emazurz: baña zelaik berez alketi honestoa miragarriro, berze alde galant gallardoa, lagun armen ertean, bear Izan zue bere birtutea, ta dilijenzia, libratzekos erretzetik Babilonia gontako suan. Bein deskuidaturik beiratzean sentitu zue tentazioaren sua, baña Jangoikoaren inspirazios sartu ze an urbil zen estanke edo balsa izoztu batean, nondik atra zuten otzak pasaturik: baña orreki logratu zue grazia, garaitzeko tira ta berze tentazio izanak. Ostatus ellegaturik bein, gauas etzinik zegon lekura sentitu zue eldu zela tentazalea: gaste honestoa asi ze oiu egiten, ladronak ladronak: orreki erretiratu ze berzea, guziak jaikitzeareki. Bi aldis agitu ze gisa berean. Biramonean bidean lagunek galdeginik zer ladronen ametsketan egon zen, errespondatu zue, etze amets, baizik egia, nai zidatela errobatu kastidadearen tesoro preziosoa, estimatzen dudana nik Jangoikoareki iago ezi lurrean diren urre zillarren tesoroak.

        Libratzeko peligro ta peste gisa gebetaik, ta gozatzeko Jangoikoas gaiken diña munduan, determinatu ze sartzera errelijionean. Baña nola baize mutil ain guapo jakintsua ta esperanza anditakoa, bereala eutxi zekizkio aide ta aiskideak, kendu naiez burutik: baña kontra agitu ze, ezi garaitu zitue guziak, ta bere espiritu ta mintzaera onareki bereganatu zitue osaba bat, anaiak, ta adiskideak ogeitamartaraño erretiratzeko Zistelgo konbentura, non guti baize oraño ango bizimodu penitentearen beldurrez: baña S. Bernardok gogorrago ta naiago, baize arima animosoa. Gelditzen ze Aita zarraren anparotako anaia txipiena Nebardo, zeñi despeidan erran ziote, Adios Nebardo, or uztentizugu etxe ta haziendak. Errespondatu zue mutikoak zar-aintzu, Zer partizio da ori? zuek arrapatu zerua, ta niri utzi lurra? Eta gero ark ere segitu zue bide bera. Nork explika, nola eman zen sandua Jangoikoai? Bere orazioa, mortifikazioa, penitenzia, humildadea, obedienzia, karidadea, ta santidade zen guzia? Animatzeko bere burua, zeuzkie maiz agoan ta biotzean itzkebek, Bernardo, Bernardo, zertara etorri zara? Guzien azkena kontatzen ze, ta guzien zerbitzuko: eta zerbait dispensa ematen baze, ori, zio, ar dezakete berzeek, baitire sanduak, ez nik, bainaiz bekataria gogorki tratatu bearra Jatekos bear zute igitatu Monjeek; uzten zute sandua etxean etzekiela igitan. Eskatu zio negarres Jangoikoai grazia, igitatzeko ark ere; ta logratu zue ain oso, ezi gero pasatzen zitue guziak igitatus milagros bekala diestro eder. Obedienziaren pean bizi naia ze beti, zion bekala berak ederki, naiago lukela bere guardian amar Artzai, ezi ez bera izan nioren Artzai, zeren iago beldur zen otsoaren ortzes, ezi Arzaiaren makilas: baña eginik monasterio bat Klarabalen, ango Abade in zute S. Bernardo nai etzuela bortxa: Burua apaldurik, ofrezitu ze trabajura arimen onagatik. Miragarriro jende bildu zegio bizitzeko beraren konpañian ta obedienzian, guzietaik bat bere Aita proprioa, bizitu ta il baize sanduki seme sanduaren konpañian. Arreba bakarra gelditu ze munduan ezkondurik abrats bateki. Joan ze ura bein ikustera bere anaiak, baña bere munduko gala ta ponpareki. S. Bernardok manatu ziote nior etzeiela atra ikustera bana: aurkitu ze au porterian deskonsolaturik etziotela kasorik anaiek: gero ere atra zekio S. Bernardo, ta bere itz leun fuerte gaieki aldatu zue de manera, ezi gerostik a bere kuidado guzia ze nola inen zen sanda, ta bi urteren buruan senarraganik logratu zue lizenzia bizitzeko errelijiosa.

        Eman zio Jangoikoak sandu goni bere espiritu suabea ta fuertea; gero entendamentu ta jakinde bat admiragarria; oneki bateo mintzaera ain ezti gozoa, ezi errenditzen zitue biotzak gustoso: Baña obeki errana da diona ebanjelioan, etzela sandua mintzatzen zena, bai Jangoikoaren espiritua berebaitan. Prinzipioan nola bera baize ain sandu, ala nai berzeak ere, ze gogorkara, sufritzeko ta emendatzeko falta dunak, ta etze ain ongi akomodatzen guzieki, alik eta gau bates agerturik aurtto batek inguraturik ar uis manatu zion, etzezala utzi errateko bereei humeei bekala iduri zekiona; ia ez bera, baizik beraren agos Espiritu Sandua mintzatuko zela. Manamendu goneki bateo eman zekio manso amoltsuaren grazia ta dono admirable bat, tratatzeko ongi guziak, iduri baize ia gizon bat berria, edo Ama bat amorosa humeeki, baitare Aita oso zuzena bear orduan. Beretako gogor, berzeendako beratx, baña beti zuzen-bideas. Itzak ere diktatzen zitio Espirituak noiz ta nola bear ziren. Bein ze golaik predikatzen, gogoratu zekio gauza on bat: pensatu zue obe zela guardatzea berze aldi bateko: baña erran zio Espirituak gogora, on erran arteo, etzaizu emanen berzerik: ta ala erran zue bereala. Berze bein gogoratu zekio, zein ongi doaien! Baratu ze; ezaundu zue zela Deabruaren tentazioa: errespondatu zio, eztiat asi iregatik, ta eztiat ere utziko iregatik. Berze bein bisionean eraman zute Jangoikoaren tribunalera: akusatu zue Demonioak: errespondatu zue sanduak, konfesatzen dut eztutela mereji gloria eternoa nik: baña ene Jaun Jesu Kristok bere du bi titulos, lenbizikoa zeren baita Jang oiko, bigarrena zeren irabazi duen bere odolaren kostus: bera dago kontent lenbizikoareki, ta bigarrenas iten dida niri grazia: onengatik eskatzen dut. Konfuso joan ze etsaia. Zer izanen da gutas?

        Baña zertan agertu zen sandu gonen andia, izan ze ongi egitean Kristoren eliza edo familiari, zeren ezi bere denboran eskojiturik Aita sandu, eta Kristoren Bikario lurrean Inozenzio II.a, goratu ze Zisma nonbratus Pier Leon bat ere Aita sandu; ta bazitue onek ere segizaleak, erregeak ere. Asko lekutan iten zire konzilioak deklaratzeko egia. Franzian ere egin ze, ta erregeren ta guzien ordez deitu ze artara S. Bernardo: eta nola baizekite zela Jangoikoaren gizona Jangoikoareki komunikatzen zena, guziek utzi zute beraren eskuan azertua. Deklaratu zue Inozenzio Aita sandu lejitimo proprio: ta ala ezaundu ta obeditu zute Franzian. Solamente Gaskuñan ta Akitanian Gillermo Dukearen, ta obispo bano baten kasos etze obeditzen. Orgatik sanduak mintzaturik Dukeari, ta ezin errendiarazirik, azkenean eliza-atarira atrarik Sakramentuareki eskuetan, an lotsarritu ta eroriarazi zue lurrean, ta konbertitu zue, nola erran zen aren bizian, ta gero Jangoikoak in zue sandu. Obispoa gelditu ze bere teman, baña goiz batez aurkitu ze ilik bere goatzean sakramenturik gabe. Pasatu ze sandua Inglaterrara ere, ta ango errege ta erreinua ere itzuli zue Inozenzioren obedienziara. Italian ere sosegatu zitue, ta Milanen, leku guzietan beiratus guziek sandua nola berze munduko gizona. Itzulirik bere konbentura, nola bere kafiara txoria, uste zue errepausatu: baña Rojerio Siziliako erregek defendatzeareki Pierleon Anakleto deitu zena, zego Aita sandua trabajus inguraturik: etzue alibiatzeko aurkitzen mundu Kristioan alakorik, nola S. Bernardo: eta ala deiturik joan ze berriz Romara, gero errege gura ta Abogatu famatuak desengañatu zitue egias: eta sanduaren orazios Aita sandu falsua emendatu naietzena heriturik akabatu ze irur egunes. Aren lekuan bere aldekoek in zute berze bat: baña au gauas etorri ze S. Bernardogana, ta utzirik insigniak sanduareki joan ta bota ze Inozenzioren oñetara. Orreki akabatu ze Zisma gura sei urtes trabajarazi zuena S. Bernardo, baña lagundus ederki Jangoikoaren eskuak milagroketareki.

        Berze zerbitzu on eder bat egin zue Kristoren Elizari, baize tapatzea agoak otsoeri, diot, herejeeri. Pedro Abailardo banoa konfunditu ta konbenzitu zue konzilio batean; ezpaizio utzi itzik zer erran. Jilberto Porretano obispoa obligatu zue deserratera erran zuena. Henrike Monje galdu bat zebilana eraikitzen zizaña Elizako sakramentu, sazerdote, ta gauza guzien kontra, ikusiarazi zue zela otso galgarria galarazten zituena jendeak, ta ala berek arrapaturik entregatu zute preso. Sanduak sinestarazteko bere egietafedea predikatzen ziotena, berze infinizio bat milagroen ertean, aldi batez ekarri ziotelarik ogi-kantidade bedeikatzeko, erran zue pulpitotik, ogi gontaik jaten duten guziak sendatuko dire. Bere lagun zen obispo batek, iduriturik sobraxko errana, explikatu zue, entenda, jaten baute fede onareki, sendatuko direla. S. Bernardok, ez, Jauna, eztut nik ala erran, baizik ontaik jaten duten guziak federeki edo fede gabe, guziak sendatuko direla, entenda daien Jangoikoaren aldetik garela gu. Ala izan ze: guzi guziak, heri txipi andi guziak sendatu zire; ta alako milagroeki zer milagro da desengañatzea ta konbertitzea jendeak? Sandua bera zego admiraturik iten zuenas Jangoikoak beraren eskus, ta zio iten zuela berzeren onagatik. Obispo batek Jangoikoas eskatzen zio zoeiela baketzera aren feligresak baizeude gerran elkarren kontra. Goatzean heri zego orduan sandua; ta alaere karidadeak igiturik jaiki ta joan ze obispoareki, Jangoikoak emanes indar. Ellegatu zelaik ia zeude elkarren aurkasean peleatzeko: paratu ze erdian sandua, nola bakearen Aingirua: eta berala utzirik armak errenditu zire berak nai zuenera. Guziareki izan zue bein progaldi bat ona sandu gonek. Aita sanduak predikarazi zio gurutzada, joateko Infielen kontra, erreskatatzera Jerusalengo leku sandu gaiek. Predikatu zue milagro franko egines: Joan zire enperadorea, ta Franziako erregea, ta jendeketa andia; baña Jangoikoaren permisios gaizki atra zire; galdu ze anitz jende; ta itzuli zire sanduaren kontra, deitus Profeta falsua, enbusteroa, engañazalea. Sanduak apaldurik burua adoratu zitue Jangoikoaren juizio sekretoak, eta non ta etzezaten eman bere Majestadearen kontra, alegratzen ze errezibitzeas berak golpeak Jangoikoaren partez: eta berriro Jangoikoak inarazi zio berze asko milagro. Maria Santisima izan zue beti bere fabore nola Ama amantea, zeñen imajina salutatzen zue beti pasatzean ziola Abe Maria: ta bein errespondatu zio Agur ene hume maitea Bernardo. Azken gaitzak artu zue sandua estomagoko mines sobra barutus; eraman zue sandu bekala konformidade, sosegu, ta alegriareki; ta errezibiturik sakramentu guziak iltze sanduki adinaren 64 urtean, ta Kristoren 1153enean: eta Alexandro III.ak kanonizatu zue 1165enean.

 

aurrekoa hurrengoa