www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 9.an
S. Leokadia Birjin ta Martir

 

        S. Leokadia izan ze Toledon jaioa jendaki nobletik, ta kristio andia. Orgatik preso inarazirik Daziano Presidenteak, ta akar eginik nola, izanik ain noblea, segitzen zuen kristioen sekta txar billaua ziona arrek, errespondatu zio ausarki defendatus ta laudatus errelijione kristioa. Arrek utziarazi nai zio loxentxus eta meatxus, ones eta gaitzes: Etzukelaik logra, sarrarazi zue karzel ilun ertxi lotsagarrian penarazteko an, eta on aski ezpaze, iiarazteko tormentus. Kontent zoeie presondegira esker milla emanes Jangoikoai, eta negarres akonpañatzen zutenei erran ziote, ea Kristoren soldadoak, ez nigarrik egin ene penagatik, bai eman zori onak, zeren Jaunak in nauen digna pasatzeko zerbait bere fede ta amoreagatik. Denbora luzean iduki zute leku zikin ilun penasko gartan, alik eta kontaturik norbaitek arakintza kruela kristioetan iten zuena Dazianok, eta tormentu lotsagarriak, zeñeki akabarazten zituen, lastimaturik biotzes orazio egin zio Bure Jaunari, konbeni baze, ta plazer barin bazue, erman zezala mundugontaik, ez ikusteagatik errelijione kristioa ain persegitua, ta ala akabarazten sanduak. Jaunak aditu zue ta agindu zio eskatua; eta zegolarik orazioan, entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan, 305 urtean. Ortzi zute orduan kristioek al zuketen gisan: baña orai tu irur tenplo Toledon, bat non iduki zuten presa karzelean: berze bat jaio zen etxean; ta irugarrena ortzi zuten lekuan: eta sanda gonen debozios ortziarazi zire onen tenploan S. Eujenio, ta S. Julian Arzobispoak, ta S. Ildefonso. Eta an zelebratu zire zenbait Konzilio Españako obispoen. Tenplo ontan agitu ze prodijio mira arri bat. Da xakiteko, ezi S. Ildefonsok defendatu zuela herejeen kontra Ama Birjinaren Birjinidade betirokoa, au da, mantenitu zela birjin erdi baño len, erditzean, ta erdias geros beti birjinik: eta zerbitzu on gau zenbat estimatu zuen mostratzeko, S. Leokadiaren festa egunean zeudelaik an presente errege Rezesbinto, korte guzia, infinizio bat jende; ta Arzobispoa sandaren obia alzinean orazio egiten, bat batean goratu ze gañeko ar-lauza bere kabo, nekez goratuko zutena ogeitamar gizonek; atra ze obiatik sanda, iru eun ta iago urtes ortzirik egona, eta edatus eskua S. Ildefonsori, erran zio, o Ildefonso, zuregatik bizi da ene Señora zerukoaren gloria. Au erran ta erretiratzen ze bere lekura: eta sanduak, geldi zeiengatik prodijioaren memoria, arturik erregeren puñale edo kanibeta bat, ebaki zio beloaren zatitto bat, zein armareki bateo guardatu diren eliza gartako sagrarioan &. Ab anno 646 ad 672.

 

aurrekoa hurrengoa