www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 16.an
S. Eufemia Birjin ta Martir
Kalzedoniakoa

 

        S. Eufemia Kalzedoniakoa, senadore Jaun andi baten alaba, izan ze donzella bat guzis juiziosoa, birtuosa, modesta, ederra, ta garbia. Egun batez zelebratzen ze festa andi bat Kalzedonian Jangoiko falsu Marte deitzen zutenari, eta Prisko Prokonsularen manamendus bear zute akuditu guzi guziek biziaren penan: Eufemiak etzue nai izan du asistitu festa indigno gartan: eta nola baize persona ain prinzipala, kontu eman ziote Prokonsulari, zeñek preso inarazirik nai zue ones eta gaitzes ekarrarazi adoratzera aien Jangoikoak. Ajola guti mostratzen zuelaik, meatxatu zio pasaraziko zitiola tormentu pensa zeizken guziak. Sarrarazi zue karzelean, ta iduki zue an zenbait egunes; ondorean presentaturik tribunalean, ta aurkiturik firme konstante Kristoren fedean, atormentarazi zue kruelkiro Tirano moldegaitz aberetzarrak: lenik azotatu burriñasko azoteeki: gero deskoiuntatu potroan: gero lotu zute errueda bati, txitxikatzeko ezurrak, ta zatikatzeko bera guzia: zeñatu ze, ta eskatu zio Jesus onari, sokorri zezon: sokorritu zio, ta libratu zue erruedatik, sendatus llaga ta gaitz guziak, paratus ederrago ta luzituago len baño, ta lotsatus berdugo guziak. Itxeki zute labe bat betea pikes, azufres, istupas, ta zarmendus: eta nai zutelaik bota artan bi ministro prinzipaleek, ikusi zuzte bi Aingiru sandaren bi aldetaik zeudela anparatzeko; ta etzire atrebitu. Eta manaturik berze biei, ebek in zute, baña berak erre zire, ta sanda gelditu ze mellarik gabe, bilo bat ere erre gabe. Etze ase Tiranoa tormentatus, eztare desengañatu Jangoiko andiaren asistenzia iten zionas. Manatu zue paratzeko dilindan, eta oñetaik arri andi pizu batzuk: etzekio baliatu on ere: gero inarazirik lurrean zulo andi bat, nola butzu barna bat, ta au beterik arrai, ta animalees, botatzeko an sanda jan zezaten ta konsumitu: baña guziek gaizkirik ez, baizik atenzio izan ziote ta erres peto. Guziau uste zue itsuak zela zorginderias: baña etze aspertzen. Manatu zue zerratzeko mienbros mienbro, ta fritatzeko zartegietan. Ekarri zuzte zerrak, baña burriña beraztu ze nola argizaria, sua itzali, ta sanda oso beti triunfatzen suaganik, burriña, tormentu, tirano, ta Demonioaganik. Azkenean manatu zue botatzeko sana laur leonei, ta irur artzei. Sandak ia joan naiak gozatzera bere esposo dibinoa zeruan, eskatu zio izan zezan plazer eramateas beragana. Aditua izan ze: ta ala atrarik zazpi baseizia gaiek, aietaik artz batek ozka bat eginik, utzi zue ilik: eta entenda zeien on izan zela onnaies, ura ta berze artzak eta leonak zegozkio inguruan erreberente geldi lamikatzen oñak.

        Iltzen orduan agitu ze terremoto, edo lurraren ikaradura lotsagarri bat; eta infielak lotsaturik joan zire iges; orreki sandaren buratsoek izan zute eskaida ona, ortzitzeko gorputz sandua an urbil, negar egines, tristuras ez, baizik gozos alako martirio, alako arimo, alako milagro, ta Jaunaren amoresko demostrazioengatik. Anitz miragarri egin zue gerostik ere Jaunak bere esposa maite gonen atenzios. Ukitus esponja bateki gorputz sandu gura, atratzen zute beterik odoles, baize abasto errepartitzeko anitz lekutan errelikiatako, ta mantenitzen zire odol-tantak oso bere kolore ta forma berean. Enperadore Mauriziok ez sinetsi naiez milagro gau, nai izan zue progatu bere eskus, ta atra zitue beterik odoles admiratus milagroa. Ortas landara atratzen ze urnatik atxon bat ain gozoa, ezpaita lurrean konpara daikenik.

        Baña guzien gañetik kontatzeko da milagroa agitu zena fede katolikoaren progu, ta konfirmaziotako. Sanda gonen tenploan zelebraturik konzilio jenerale Kalzedonense deitua S. Leon andiaren, ta Marziano enperadorearen denboran, kondenatus hereje Dioskoro ta Eutikes. Eben aldekoek dote etzela obratu egietafedearen konforme, baizik enperadorearen errespetos. Konzertatu zire ontan, eskribitzeko papel batean katolikoek beren konfesioa, ta herejeek berea berze batean: ta biak paratzeko sandaren gorputza zegon urnan: eta zein mostratzen zuen sandak bere gustokoa, ura zeiela egiaskoa. Ala egin zute, ta ertxirik urna, paratu zire orazioan, Jangoikoak egia atra zezan. Andik irur egunen buruan, presente zegolaik enperadorea, ta obispoak, ta jendeketa herejeen ta katolikoen, idiki ondoan urna, ikusi zute guziek, nola katolikoena zeukan eskuan petxoaren kontra, ta herejeena oinpetara botarik. Orreki ezaundu zute egietafedea. Kontatzen dute Glikas, Nizeforok, Zonaras, Metafrastek. Martirioa agitu ze Dioklezianoren inperioan &. &.

 

aurrekoa hurrengoa