www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 22.an
S. Katalina Sueziakoa Birjina

 

        Sueziako erreinuan izan zire S. Brijida Ama, ta alaba S. Katalina, biak Sandak, zein iago Jangoikoak daki. Alaba gau Sanda izanen zela ta Birjin garbia, ezaundu ze aurzututik, zeren esnea artzen zue gogotik bere Amaganik, ta andre honestaenganik, baña eman nai bazio deshonestaren batek, etzue artu nai niolatere. Esnetik kenduas geros Ama Sandak entregatu zue errelijiosa bati azi zezan: eta bein au koruan zegolaik, Deabruak zezenaren figuran nai zue ilarazi aurttoa, bere adarreki atra zue kunatik, ta bota zue lurrean, eta la aurkiturik Errelijiosak artu zuelaik eskuetan, zio Deabruak, Oh! zein gogotik ilen nuen, izan banu lizenzia Jangoikoaganik! Zazpi urtetako zelarik, zeren berze aurreki egon zen dibertitzen popiña iduri batzueki, Jangoikoak Sanda anditako zeukanak etzue utzi kastigorik gabe, ta ala beraren permisios urbilen gauean Deabruak popiñ idurian azotatu zute. Estado artzeko adinera ellegaturik, manatu zio Aitak ezkontzeiela; eta naiz proponiturik zeukan bizitzea betiro Birjin, obeditu zue fiaturik Jangoikoan ta Ama Birjinan konserbatuko zuela Birjinidadea matrimonioan: ta ala izan ze, zeren ezkondurik Kaballero agitz noble sandu bateki Eghardo deituareki mintzatu zio alako maneran, ezi biek in zute boto kastidadearen, ta guardatu zute bizi guzian, iago plazer iteagatik Jangoikoak enpleatzen zire anitz orazioan, penitenzian, ta karidadesko obra onetan; Kaballero gisa munduaren alzineko, baña Jangoikoaren begietan zire sandu egiasko. Sandaren anaia Karlos deituak bano mundukoiak erreprehenditzen zitue biak, zeren ziren ain erretiratu debotoak, ta iago bere arreba, zeren bestitzen zen ain llana. Baña Sandak ez solamente etzue aldatu galas, baizik ere aren Andrea erreduzitu zue uztera galak ta banidadeak, ta joatera bera bekala, txukun bai, baña modesta humil llana.

        Iltze bere Aita Ulfon Neriziako Prinzipe zena, eta Jangoikoaren inspirazios bere bizikidearen lizenziareki joan ze Romara bere Amagana, egitera konpañia: bitarteo ilik bere bizikide ona, izateareki bera gaste ta agitz ederra, izan zue asko trabaju, nai ezkonarazi anitzek, ta berak eznai. Ones etzuketena, gaitzes nai zute logratu. Ortako altxatu zire leku batean, nondik pasatzen zen berze Matronaeki Elizara, beñerez bakarrik: eta pasatzerakoan, atra zireneko agertu zekiote alzinera oreiñ bat, zeñen atzean eman zuten, bitarteo pasatu ze Sanda. Berze bein Ama Sandareki zoeielaik alaba Sanda, Kaballero barronde zegona beira atra ze joateko beragana, baña istante berean gelditu ze itsu bi begiataik: baña belauriko eskaturik barkazio, biek otoitz egiteareki Jangoikoak, itzuli zekio bista. Berze bein zoezilaik Asisa Porziunkulara, ezin ellegatu zire, ta bear izan zute erretiratu gauasko etxola pobre batean. Geroxago sartu zire an ladron batzuk, eta mintzatus itz torpe itsusiak gaixtakeriara bereala. Sandak klama Jangoikoak: momentuan sentitu ze kanpotik arroitu jende armatuaren, oius ziola arrapatzeko gaixto gaiek. Lotsaturik aiek joan zire iges. Baña biramonean itzulirik bidean zoezi ia arrapatzera, ta gelditu zire itsuturik ezin ikusi. Ala Jaun onak daki guardatzen bereak bere aldetik guardatzen zirenak berarendako. Nork pintatu Jaun dibinoari zion amore fiñ firmea Sanda gonek? Eta beraren atenzios, pobreei ziotena? Ogeitabortz urtes egon ze Amaren konpañian, akonpañatu zue Jerusalengo peregrinazioan, ta asistitu zio iltzerakoan, ta erman zitue beraren errelikiak Sueziara. Gero ertxi ze konbentu batean, baña preziso izanik atrarazten zute, ta Jaunaren birtutes obratzen zue anitz ongi miragarri arimen protxutan espezialki. Señora bat gaizki bizitu zena heritu ze, eta ez Sandak, ta ez berze niork etzukete konfesarazi. Paratu ze Sanda orazioan, eta bereala goratu ze ugaldetik kee ilun beltz bat, ta jarri ze heri garren etxe-gañean, ta ilundu zue guzia de manera ezi etzeizke ikusi elkar, egunas ori, ta alako arroituareki, ezi lotsarriturik heri tristeak deitu zue Sanda, ta negarres ofrezitu zio obeditzea, ta konfesatu ze, ta biramonean iltze salbazioaren esperanzareki. Ugalde Erromakoa atra ze ametaik, ta zoeie arrapatus Ziudadea; eskatzen ziote guziek Sandari para zeiela uren bistan, libra zezan Jangoikoak orreki Ziudadea. Exkusatzen ze humiltasunes: baña artu ta erman zute bortxas bekala, eta ukitu orduko oñes ura, erretiratu ze atzerat guzia. Zenbat dezaken arima on batek! Napolesen andre bat tratatzen zuena Deabruak torpeki, Sandak konfesarazi zue osoki,zeren asko alako malhur agitzen den konfesio gaixtoen kasos, zio, eta berak ofrezitus bere orazioak zorzigarren eguneko utzi zue libre. Konfesioko sakramentuaren debota zela espezialki sanda gau da klaro ageri, zeren ezi kostunbratzen zue konfesatzea egunoro, ta zenbait eguntan bi edo irur aldis: ala egiten zue azken heritasunean, ta etzukelaik errezibitu sakramentu aldarekoa estomagoko gaitzes, adoratzen zue biotzas, humiltasun ta amore guziareki. Azkenean goratus begiak Zerurat, enkomendatus arima Jaunaren eskuetan entregatu zue 1381 urtean. Konbentu garren gañean agertu ze, ta zenbaitek ikusi zute izar bat gau ta egun egon zena ortzi artaño gorputz sandua. Eta gure Jaunak arren atenzios obratzen du asko milagro. Ellega gaitzala ikustera &

 

aurrekoa hurrengoa