www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 20.an
S. Bernardino de Sena

 

        S. Bernardino, Italia guziaren onerako, jaio ze Senan jendaki nobletik. Ama iltzekio irur urtetakoa zelarik, Aita berriz seigarren urtean: Ala gelditu ze emazurtz goizik, ta bere kontura artu zue bere izeba batek bere Amaren aizpak Diana deituak, ta maite zue ta azitzen zue ain nola balitz Ama propia; eta aurra ze txoil amablea, agitz eder agraziatua alde bat, berze alde agitz ongi inklinatua, humila, modestoa, alketia, obedientea; bere dibersioa mezak laguntzea, konpontzea aldareak, imitatzea predikariak predikatus aien gisara mutiko lagunei, ta mostratus ia gero izan bear zena. Estudioetan izan ze estudiante guzien exenplu, eta bere Maestruak zio, sekulan etzuela izan diszipulo obeagorik jenios ta injenios: ain honesto neurritua mintzatzean ere, ezi sekulan etzue uzten atratzera bere agotik itz bat bear etzena, eta beraren alzinean noribaiti eskapatzen bazekio itzen bat deshonesto-iduria, alketzen ze Bernardino, kolorea gorriturik, ederrago ala. Orgatik bera etzegolaik al bazire alako jardukietan, agertzen baze, ola ziote: ixil, ezi eldu da Bernardino. Jai andi batez prediku zen Eliza batean ezin kabitus jendea, gelditu ze anitz ataritik kanpoan; eta mutil sandua Jangoikoaren amores suturik igan ze an leku goraxagoan, ta zeñaturik asi ze predikatzen, ta predikatu zue ainberze grazia, xakintasun, ta modu onareki, ezi guziak utzi zitue admiraturik bedeikatzen Jangoikoa. Denbora gaietan bide ze, noiz S. Bizente Ferrer zegolaik predikatzen Italian, gelditurik predikuan erran zuen, berri andi bat ematen dizet, dagola Eliza gontan mutil bat, Elizak kanonizatuko duena Sandu, ni baño len, ta ni joan ondoan utziko dut ene lekuan. Ta mutil gau ze S. Bernardino, ta testigo ona S. Bizente, ta guzia egiatan atra ze. Zue lengusu bat errelijiosa agitz sanda, zeñi erraten zion maiz Bernardinok, zegola amorosturik donzella bates eder ederras, bisitatu bear zuenas egunoro. Beldurtu ze Sanda gura, ote zion mundukoren bates. Goart eginik ikusi zue nola joaten zen egunoro bisitatzera portale gañean zegon Ama Birjinaren imajina bat txoil propia. Galdegin zio ia ura zen donzella ain maite zuena? Errespondatu zio baietz, ta maiteago ezi bere bizia; ta eskatzen ziona zela, nola baize gastea ta iduri onekoa, guarda zezan kastidadearen peligroetaik. Eta kastidadearen amazale bekala beti izan ze Ama Birjinaren deboto: barutzen ze beraren jai bezperaetan ta larunbatetan: ta gero errelijioso zelarik, beraren festaetan predikatzen zue iago ferbore ta alegriareki: eta bein erran zue, ni jaio nitza Ama Birjinaren jaitegunean; egun berean jaio nitza errelijionera, ta in nue profesioa, baitare lenbiziko predikua: ta esperanza dut beraren merejimentus jaiotzea Zerura. Edozein gisas baliatu zekio zion debozio fiña, guardatzeko kastidade birjinala munduko sirena banaen, ta bere iduri ederraren bortxaz.

        Peste-denboran gelditurik Senan Hospitale Eskalakoa beterik heris, ta nior etzela trebe sartzera asistitzeko, mogitu zio Jangoikoak espiritua egitera karidade andi gura, ta bere itz ta modu oneki bildu zitue zenbait adiskide obenetaik laguntzeko. Laur ilabetes an askoeri bizia eman ziote, ta berea guardatu zio Jangoikoak. Aterturik gaitz gura, enpleatu ze asistitzen bere Izeba lauretan ogeitamar urtetako errelijiosari, baizue bearra, bizitu zen bitarteo: ta uste da izeba gonek apegatu ziola Jesusen izen dulzeari izan zuen debozio fiñ iña. Baña ia zego atra naiak munduko Babiloniagontaik, despreziatus emengo elze, ta tipulak, ta farraskeriak. Jangoikoaren inspirazios sartu ze S. Franziskoren errelijionean: ta egin zue profesioa Ama Birjinaren jaitegunean, eta andik urtemugan erran zue lenbiziko meza, ta lenbiziko predikua ain miragarriro, ezi manatu ziote obedienziaren pean izateko Predikari errelijioneko: Baña zeren senti zuen bere txintxurrian zerbait estorbu, eskatu zio Jangoikoai paratus bitarteko bere Ama Santisima, libra zezan ortaik, barin baze bere borondatea predika zezan: eta libratu zue milagrosoki. Ala amasei urtes predikatu zue egunoro bein edo bi aldis, zelarik nork aditu: Florenzian, Senan, Toskanan, Lonbardian: Iduri zue Apostolu berri bat, ta ala aditzen zute: Predikua-bitarteo egoten zire ertxirik dendak, botigak, tribunaleak, estudioak, zeren guziek nai zute aditu. Fruitua ze bere ariora: baketu zitue bando aspaldirik gerran zeudenak elkarren kontra: Infinizio bat bekatari konbertitu zitue de manera ezi gizon jokariek ekartzen zitiote barajak, tableroak, ta jokuko instrumentuak, emastekiek beren banidadeko gala, hispillu & baitare sorginderien sorteak, zedulak, eta gauzak: ta hogera andi bat egin, ta guziak an erretzen zitue. Eramaten zue bereki ol bat, non zegon urresko letraeki Jesus izen dulzea: ta erakusten zue jendeari predikatzerakoan.

        Karidadea, baita Jangoikoaren ta proximoen amorea ze ala nola arima bizi ta igiarazten zuena obratzera, trabajatzera, ta padeziaraztera, plazer iteagatik Jangoikoai, ta arimei probetxu. Orgatik etzue ajolarik gañarakoas, ta zego munduaren gañean, ta oin petan zeuka mundua. Zimendu on guziaren zue humildadea ta fedea. Ain humila ze, ezi beñere etzue nai izan du munduko dignidaderik. Errehusatu zitue irur Obispado, Ferrarakoa, Senakoa, ta Urbinokoa: eta bein Aita Sanduak bere eskus paratu ziolaik mitra, baita Obispoaren insignia burukoa, kendu zue eskatus humilki utzi zezala bere estado pobre errelijionekoan, alegatus ala iago zerbitzatuko ziola Elizari; eta Aita Sanduak ezaundurik, zeukala arrazio, utzi zue. Pazienzia zue nola muralla edo peto fuertea, sufritzeko ez solamente bere trabajuak, baitare berzeren persekuzioneak, ezi goratu ziote asko testimonio falsu, ta akusatu ere zute Aita Sanduaren presenzian: doktrina etzela ona, ta zela Predikari ausart tentu gabea. Baña deiturik bera beregana Aita Sanduak, ta aiturik beraren arrazioak, ta fundamentuak, entendatu zue egia; ta gelditu ze Sandua kredita iagoreki, argitzeko munduari.

        Nai zuelaik pasatu Napolesa, bidean adiarazi zekio ordena, pasatzeko berze mundura. Aparezitu zekio S. Pedro Zelestino, ta suabe amoltsu animatu zue sufritzeko eriotzea ia urbil zegona. Oneki agitz alegratu ze, baizire bere antsiak ikustea Jangoikoaren aurpegia. Exortaturik errelijiosoak guardatzera beren erre la, ta errezibiturik Elizako sakramentuak debozio guziareki, utziarazi ze lurrean; an goraturik begiak ta eskuak Zerurat asi ze alegratzen ta irris gozoro, nola ikusten zituela idikirik Zeruko atariak: eta irri gozo goneki despeitu ze arima eder gura erreinatzeko Jangoikoareki, Juande Salbatore-bezperan, 1444 urtean. Eta andik sei urte kanonizatu zue Aita Sandu Nikolas V.ak 1450 urtean, borz urte lenago ezi S. Bizente; beronek erran bekala. Bizitu ze S. Bernardino 63 urte ta gexago; ta il ondoan honratu zue Jangoikoak anitz milagroeki, nola bizian ere bai. Kanonizatu ta urbilen urtean in ziote Akilan tenplo bat, non paratu zuten 1472 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa