www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 29.an
S. Pedro Apostolua

 

        S. Pedro, Jesu Kristoren Bikario lenbizikoa, ta Apostoluen Prinzipe sumoa, Kristiogendearen Artzai burua, zeñi eman zition Zeruko erreinuaren giltzak, izan ze Galileatarra Betsaidakoa, ezkondua, ta S. Andresen anaia, deitzen zena len Simon, gero Jesu Kristok aldatu zio izena, erraten ziola, zu zara Simon Juanen Semea; zu deituko zara Cephas, au da Pedro, edo arri firmea; adiarazis ala, ezi delarik Kristo Elizaren zimendu ta arri prinzipala, urbilena dela S. Pedro: zeñen abantalla guziak ezin daizkelaik explika, zenbait bakotx aipatzea da konbeni, usma daien Sandu gonen ditxa ta dignidadea. Etze bada munduko andi abratsetaik: bizi ze arranzutik, bere anaia bekala: Biak ikusi zitue botatzen sareak itsasoan, ta erraten diote Jaun dibinoak, zatozte ene atzetik; inen zaiztet arranzari arimen. Math. 4. eta aiek bereala utzirik sareak, segitu zute. S. Pedrori beti mostratu zio amore ta fabore berex; eta ala kontatzen direlaik Apostoluak, beti kontatzen da S. Pedro len. Bein itsas-basterrean bildu zelaik jendetze andia, aditzeko Jangoikoaren itza, Jaun dibinoa igan ze S. Pedroren barkan, ta andik jarririk predikatzen zue. Ondorean manatu zio Sanduari botatzeko sareak. Sanduak erran zio, Jauna, gau guzian ibili gara nekaturik, ta ezin arrapatu dugu deus: baña berorren manamendura edatuko dut sarea. Edatu zue, ta arrapatu zue ainberze arrai kantidade, ezi bete zuzte bi barka. Sandua arriturik milagroas urtiki zekio oñetan ziola, Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria. Luc. 5. Erraten dio Jesus onak, ez lotsa, ezi emendik alzina izanen zara irabazteko arimak. Berze bein gauas barkoa zebila gora bera aize kontrakoareki: azkenerat eldu ze Jaun dibinoa oñez uren gañean: lotsatu zire Apostoluak ustez fantasmaren bat zen: Bereala Jaunak erran ziote, Konfia: ni naiz: ez beldurrik izan. S. Pedrok erran zio, Matthaei 14. Jauna, on barin bada, mana bez natorren ni orrengana uren gañean. Atoz bada, erran zio. Bota ze urera Sandua, ta bazoeie oñez urean; baña al ze erru bat mogitzeareki beldurtu ze, ta ondatzen asi zelaik klamatzen zio, Jauna, guarda benaza. Jaun dibinoak edaturik eskua arrapatu zue, erraten ziola, O fede gutitakoa, zergatik dudatu duzu? eta sartu zireneko onzian, atertu ze aizea, eta adoratu zute ziotela, egiaz Jangoikoaren semea da berori. Baña famatuena S. Pedrok eman zuen testimonioa, konfesioa, ta deklarazioa Jaun dibinoas, noiz ta bere Majestadeak galdeginik bere Diszipuloei, Nor diote jendeek nai zela ni? Aiek errespondatu zute, ezi batzuek uste zutela zela Juan Bautista, berbatzuek Elias, edo Jeremias, edo Profetaren bat. Jaunak dio, eta zuek nor uste duzie nai zela ni? S. Pedrok orduan, Jauna, berori da Kristo Jangoiko biziaren semea. Jesus onak orduan erran zio, Zori onekoa zara zu, ezpaitizu erakutsi aragiak ta odolak, baizik ene Aitak Zeruetan dagonak. Bada nik erraten dizut zuri, zu zarela Pedro, eta arri gonen gañean fundatuko dut nere Eliza, eta onen kontra eztute indarrik izanen infernuek garaitzeko. Eta zuri emanentizut Zeruetako erreinuaren giltzak: eta zuk lotu dezazun guzia lurrean, lotua izanen da Zeruetan, eta zuk lazatzen duzuna emen, lazatua an. Baña andik guti (ib. Math. 16.) erreprehenditu zue bera. Zego Jaun dibinoa erraten, nola Jerusalenen bear zuen Dadezitu anitz, eta il guruzifikaturik: S. Pedrok zion kariño andiareki erraten zio, ez, Jauna, ezta alakorik in bear orreki: ez permiti. Jaun dibinoak akar egin zio, Zoaz ene atzetik, Satanas, eskandalo zara enetako, ezpaituzu entendatzen Jangoikoaren gustora, baizik gizonenenera. Nai duenak etorri ene atzetik, uka bedi bere naikundeei, ar bez bere gurutzea, ta segi benaza.

        S. Pedro zue bere testigo ta lagun gauza sekretoetan ere, ala nola biztu zuelaik Prinzipe garren alaba ila; ta baratzean in zuen orazioan pasio-alzinean; ta lenago agertu zuelaik parte bere gloria Taborko oianean. (ib. 17.) Kafarnauen trebutuaren kobrazaleak ellegaturik erran ziote S. Pedrori, (ib. in fin.) Zuen Maestruak eztu pagatzen trebutua? S. Pedrok erran zue baietz. Eta joan zelaik Jaunagana, Jauna al zinduze galdegitera, zer iduri zaizu, Pedro? Munduko Erregeek norenganik kobratzen dute trebutua? Humeenganik? edo berzerenganik? S. Pedrok, berzerenganik. Jaunak, beras libre dire humeak. Baña etzoguten eman erratekorik, zoaz itsasora, bota zazu hamua; eta lenbiziko arrai arrapatzen duzunai idiki agoa, ta an aurkituko duzu moneda bat; au arturik emozute nere ta zure partez. Guzia erran bekala. Eta nork eztu admiratzen Jesu Kristoren ta S. Pedroren komunikazio elkarrengoa? Berze aldi batez predikatu zuelarik Jaun dibinoak bere gorputz ta odol prezioso eman nai ziotenes sakramentuan, anitz Diszipulo eskandalizatu zire gaizki entendatus. Joan. 6. ad fin.) ta joan zire atzerat. Gelditu zirenei erran ziote Jaun dibinoak, Nauzie Joan zuek ere? S. Pedrok errespondatu zio, Jauna, norengana joanen gara? Orrek ditu bizitza eternoko itzak: eta guk sinetsi dugu, ta ezaundu dugu berori dela Kristo Jangoikoaren semea. Jaunak orduan, nik artu zaiztet amabi, ta zuetaik bat Deabrua da. Ori zio judas traidoreas. Berze bein galdegin zio S. Pedrok, (Math. 18.) Jauna, zenbat aldis bekatu eginik ene anaiak, barkatuko diot? zazpi alditaraño? Errespondatu zio Jaun onak, eztiot nik, ezi zazpi alditaraño sollik, baizik zazpi amar zazpitaraño; errateko ezi beti ta noiz konfesatzen den ongi penaturik. Oneki erakutsi zio izaten beratx bekatarieki, nola Jesus bera baizio, ez naiz etorri justoen billa, baizik bekatarien billa.

        Baña Sanduak berak izan zue gero barkatu bearra, ezaundaien zer den gizona berez, nola ikusko dugun geroxago. Azken arratseko afaria legearen gisara prebenitzeko, biali zitue S. Pedro ta S. Juan Jerusalena, (Luc. 22.) ta prebeniturik jarri ze maian amabieki. Ondorean jaikirik, ta mantoa kendurik, paratu zue gerrunzean eskutako oial bat, ta arturik ur palangana batean asi ze garbitzen oñak Apostoluei. Ellegatu ze Pedrorengana, ta Sanduak arriturik erraten dio, Jauna, orrek niri garbitu oñak? Jaun onak, zaude, nik iten dudana zuk eztakizu orai, baña jakinen duzu gero. S. Pedrok, Jauna, eztut utziko garbitzera ene oñok orren eskus sekulan ere. Jaun onak, ezpazaitut garbitzen, eztuzu izanen parterik ene konpañian. S. Pedrok on aditurik bereala, Jauna, beras ez solamente oñok, baitare eskuok eta buruau ere. Jaun dibinoak, Garbi dagonak eztu bear gana baizik oñak; eta zuek garbi zauzte; baña ez guziok. Au zio, baizekie nor zen traidorea. Gero itzulirik mazera erran zue triste grabe, segurki erraten diziet ezi zuetaik batek traiziatuko nauela ni. Eneki dago maiean traizio iten didanaren eskua. Ni banoaie nora Jangoikoa dagon: baña ai entregatzen nauenas. Obeluke, ezpalitz jaio. Ikaraturik galdegiten zute batbanaka, Jauna, ni ote naiz? S. Pedrok keñu iten zio S. Juani, ikasi zezan Jaunaganik, nor zen traidorea; zatikatzeko bere eskus an berean, dio S. Krisostomok. Gero despeidan bekala mintzatu zekiote agitz amoroso, Ene humettoak, oraño gutitto bat nago zueki: baña banoaie... S. Pedrok erran zio, Jauna, nora doaie? (Joan. 13.) Jaun onak, ez nazakezu segi orai zuk ni; baña segituko nauzu gero. S. Pedrok, zergatik ez dezaket segi? nere arima emaen dut orrengatik. Jaunak, arima emanen duzu? Zierto erraten dizut, eztuela ollarrak kantatuko, ukatu gabe zuk ni irur aldis. Ah Pedro Pedro, beira, ezi Satanasek nai zaizte baiastatu garia bekala: Luc. 22. Baña nik eskatuko dut zuregatik, eztaien falta zure fedea. Eta zuk noizbait konbertiturik konfirmazkizu zeure anaiok. Atratzerakoan erran ziote guziei, zuek guziek eskandalo pasatuko duze gaur ene okasios: ezi eskribiturik dago, Artzaia golpatu, ta ardiak barratu. S. Pedro beti berartan, Jauna, naiz guziek faltaturik, baña nik ez beñere. Jaun onak, Math. 26. gaur ukatuko nauzula zuk ni irur aldis, ollarrak kantatu baño len. Sanduak, naiz preziso balitz iltzea ni orreki, eztut ukatuko. Oroat ziote guziek. Gero xakinen.

        Proposito goneki atra zire Jesus onaren konpañian, eta S. Pedro bere ezpatareki guapo, defendatzeko bere Jaun onetsia. Ellegaturik Jetsemaniko baratzean, utzirik gañarakoak leku batean, sartu ze barnago irureki, baizire S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juan, zauzte emen erne, erraten diote, ta orazio egin nereki, etzaizten erori tentazioan: eta bere Majestadea aratxago joanik zego orazioan odol-izerditan aflikzioaren utses. Itzulirik aiengana, (Marc. 14.) erraten dio S. Pedrori aurkiturik lo, Pedro, lo zaude? Ezin egon zarate ordu batez eneki orazioan? Espiritua da bizkor, baña gorputza herikor. Ea idatzarri, ta orazio egin. Baña berriz ere itzulirik lo aurkitu zitue. Goazen, dio, ezi urbil eldu da traiziatzen nauena. Ia agertu zelaik Judas, ta arreki Ministroak beren armaeki, Pontifizearen sierbo bat deitua Malko alzinatu ze botatzera eskuak Jaun dibinoai: S. Pedrok arri tiratu zio ezpatas burura, ta ebaki zio eskuieko bearria: zein bereala Jesus onegiak ukitus eskuas utzi zio sendaturik; ta S. Pedrori erran zio, itzulazu ezpata goi bere magira. Ene Aitak brindatu didan tragoa, eztuzu nai pasa dezaten? Naiz bai, alaere admiratzeko da S. Pedroren zeloa, amorea, ta balorea Jaunaren faboretan kanalla ainberzeko garren aurkasean: eta S. Ignazio Loiolak, soldado zelarik, zelebratu zue koplaetan balentia gura. Jesus onak erran ziote gaixtofikatu gaiei, ni billatzen banauze, uzkizie ebek joatera. Eutxitzeareki aiek Jaun onari, Apostoluak joan zire guziak iges: S. Pedro ere bai ta S. Juan: baña deteniarazirik amoreak, zoezi biak segitus urrundanik preso dibinoa. Gero Kaifasen etxean zeukatelaik, sartu ze lenik S. Juan: geroxago S. Pedro. Erran zio oni zerbitzari atezaiak, erran zio, ori gizon gorren Diszipuloetaik da. Zoraturik mas errespondatu zue, nik eztut ezauntzen ere. Andik guti zebilalaik jende gaixto gaien ertean, berriz ta berriz porfiatu ziote, aietaik zela; mintzoan ere ezaun zela: baratzean ere ikusi zutela. Pedrok uka juramentus ere, eztut ezauntzen. Eta Jaunak itzulirik beiratu zio S. Pedrori; ta kanpora atrarik asi ze negarres, ta negar egin zue samiñkiro: eta ain gogotik, ta ain kontino, ezi bere bizi guzian, ollarra kantatzen aditu orduko, asten zue negarraren musika de manera, ezi bi begien pean bi erreka edo arraia in omen zekizkio negar jarioaren utses, ta begiak odolestaturik bekala orgatik. Bi motibo zire, nola bi punta tzorrotzak heritzen zutenak biotz noble gura: bat bere Jaun onetsiaren pena; berzea bere kulpa ofendituas bere amazalea ainberze on in ziona.

        Urbilen igande goiz goizean S. Maria Magdalena joanik monumentura, ta ikusirik uts ta idikirik, itzuli ze lasterka S. Pedrori ta S. Juani kontatzera. Biak bereala joan zire ikustera laster ta laster; S. Juan ellegatu zela lentxago, dio berak, baña etzela sartu monumentuan; ellegatu ze atzetik S. Pedro, ta sartu ze, ta ikusi zitue mortaxak an, baña gorputz dibinoa ez; ta endendatu zute biztu zela. Badio Ebanjelioan agertu zekiola S. Magdalenari berez: Joan. 20. S. Pedrori ere berez agertu zekiola Jaun dibinoa, da klaro S. Lukasen Ebanjeliotik, c. 24. v. 34. Nola errezibitu zuen Sanduak; nola urtiki zekion oñetara; nola konfesatu kulpa; nola eskatu zion barkamentua! nola Jaun onak barkatu, konsolatu, animatu zuen, nork explika? nork entenda? Egun gartan berean berant zegolaik S. Pedro bere laguneki ganbara ertxian Juduen beldurrez, paratu zekiote erdian Jaun dibinoa, erran ziote amoltsu, bakea zuei; nola biali ninduen ni nere Aitak, ala nik bialtzen zaiztet zuek. Baita ats emanik zio, ar zazie Espiritu Sandua. Bekatuak nori barkatzentiozen, barkatuak dire: ta norenak retenitzen, retenituak. Berze asko aldis agertu zekiote berrogei egun gaietan: baña azken kontatzen duena S. Juanek da notagarri, c. 21: zeude arranzuan S. Pedroreki zazpi lagun, ta gau guzian deus etzute arrapatu: goizean agertu ze itsasbasterrean Jesus ezauntzera eman gabe: manatu ziote botatzeko sarea eskuieko aldera: orreki atra zute kantidadea, ezin jasi ala. S. Juanek erran zio S. Pedrori, Jauna da. S. Pedro, aditu zueneko, bota ze itsasora ellegatzeko len baño len: atzetik gero guziak. Jaunak eman ziote jatera bere eskus. Bazkal ondoan erraten dio Jesus onak S. Pedrori, Pedro, maitatzen nauzu ni, ebek baño iago? Sanduak, bai Jauna. Orrek daki maitatzen dudala. Dio Jaunak, bada kuida ene axuriak Berriz galdegin zio, Pedro, maite nauzu ni? Errespondatu zio Sanduak, bai Jauna, orrek daki maite dudala. Dio Jaunak, bada kuida ene axuriak. Irugarren aldian galdegin zio, Pedro, amatzen nauzu ni? Tristatu ze Pedro galdegiteas irur aldis ori; Errespondatu zio, Jauna, orrek guzia daki: berorrek daki amatzen dudala. Jaunak orduan, kuida nere ardiak. Gastea zinalaik, gerrikoa paratu ta zindebiltza nora nai zinduen: baña zartzen zarelaik berze batek paratuko dizu, ta ermako zaitu nora nai eztuzun. Au erran zuela, dio S. Juanek, aditzera emanes, nolako eriotzeareki bear zuen honratu Jangoikoa: eta au erran ondoan erraten dio, segi nazazu ni. Orra S. Pedro eginik Kristoren Bikario beraren ofizioan, beraren axurien ta ardien Artzai sumoa, potestade guzien giltzaeki.

        Igan ondoan Kristo Zerura, gelditurik S. Pedro Elizako buru, lenbiziko egin zuena izan ze eskojitzea amabigarren Apostolua S. Matias judas traidorearen lekuan. Amargarren egunean jautsi ze Espiritu Sandua susko mi batzuen idurian, bete zitiote biotzak amoresko sus, indar eta korajes, eta arimak jakindearen argis, mintzatzeko ausarki mundu guziaren alzinean, plantatzeko eta azitzeko Errelijione Kristioa, erakusteko Zerurako bidea, estimarazteko Jangoikoa, ta salbatzeko arimak. Len zeudenak altxaturik beldurrak, ia karrikara atrarik pregonatzen zuzte Jangoikoaren ta Kristoren laudarioak, adiarazis anitz mintzo-generotan, admiratzen zirela jendeak. S. Pedrok goraturik boza eman zue testimonio Jangoikoaren Espirituaren birtuteas obratzen zuenas aietan: eta Jesu Kristoren Erresurrekzioas, ta nola den Salbazalea; in zezatela penitenzia &. Eta egun artan sollik irabazi zitue irur milla arima, eta egunoro zoeie aumentatus eraizioa Zerurako, arrimatus Jangoikoak bere eskua, obratzeko prodijioak. Zoezi egun batez S. Pedro ta S. Juan tenplora; zego atarian pobre bat estropeatua bi oñetaik jaiotzez, limosna eske. Biei ellegatzean eskatzen ziote: S. Pedrok erran zio, beira zaguzu guri. Beira zegokiote ustez atra zerbait. S. Pedrok erran zue, zillar, ta urrerik eztut nik: baña dutena ematen dizut; Jesu Kristo Nazarenoaren izenean jaiki zaite, ta ibili. Bateo arturik eskuietik goratu zue, ta istantean firmatu zekizkio zangoak eta plantak. Txutiturik zebila saltoka, ta sartu ze bieki tenploan saltatzen, ta laudatzen Jangoikoa oius. Jendeak ikusirik ta ezaundurik zela pobre gura, bildu zire arrizios beterik: eta S. Pedrok erran ziote, zer ai zarate guri beira, nola geuren birtutez in bagindue lan gau? Jangoiko andiak gloriaztatu du bere Semea Jesus, zuek entregatu ta ilarazi duzena; baña biztu da Jangoikoaren birtutez: gu testigo: eta beraren izenak, eta fedeak sendatu du au: eta orai badakit in zindutela ignoranzias; pena bekize, ta konberti zaitezte, borratzeko zuen bekatuak. Konbertitu zire bortz milla: baña justiziako Ministroek preso erman zuzte biak. Biramonean Sazerdote-buruek bildu zute batzarra, ta paraturik biak erdian galdeiten ziote, zer birtutez, edo noren izenean ibiliarazi zuten gizonoi. Orduan S. Pedrok beterik Espiritu Sandus erran zue, Prinzipe Jaunak, adi bezate, ta iduki bezate xakinik ta entendaturik, ezi Jesu Kristo gure Jaunaren izenean dagola sano emen alzinean dagon gau. Jesus oiek reprobatu zutena da Salbazale bakarra, eta ezta berze nioren baitan salbaziorik, ezi Zeruaren pean ezta gizonei eman berze izen bakotxik ere, zeintan bear garen izan salbo. Ikusirik bien konstanzia, ta ezindua presente bizkor, ezin uka; utzi zuzte manaturik, ez predikatzeko Jesusen izenean. Baña errespondatu zute ausarki, Beira Jangoikoaren alzinean, arrazio den obeditzea oiei iago, ezi Jangoikoai, juzga bezate, ezi guk ez dezakegu baizik erran ikusitugunak ta aditutugunak. Meatxaturik utzi zuzte.

        Ain andia ze S. Pedrok zuen eskua ongi egiteko, ezi plaza ta karrikaetan paratzen zuzte heriak beren goatzeetan, zetorrelaik S. Pedro, onen itzalak berere uki zezkien, orreki libratzeko; ta berze errietaik ere ekartzen zuzte heriak ta espiritatuak, eta kuratzen zire guziak. (act. 5.) Jaunaren Espiritu Sandua bizi zela S. Pedron ezauntzeko, agitu ze lanze lotsagarri bat. Lenbiziko Kristio gaiek zute ainberze karidade elkarreki, ezi saldu beren haziendak, ta aien prezioa paratzen zute Apostoluen oñetan, errepartitzeko Kristio lagunetan. (act. 5.) Ananias ta Safira bi senar-emasteek saldu zute beren alor bat; prezioaren zati bat gelditurik, berze zati bat ekarri ziote S. Pedrori, guzia zelako itxuran, ustez naski engañatu Apostolua. Erran zio senarrai lenik S. Pedrok, Ananias, zergatik Satanasek tentatu du zure biotza, gezur errateko Espiritu Sanduari? Naibazindue iduki zeure alorra, etzego zeure eskuan? eta oroat prezioa ere, naiz saldurik? Zertako erran gezurra? Eztiozute gezur erran gizonei, baizik Jangoikoai. Itz gebek aditzean Ananias erori ze ilik berartan. Eta guziak lotsatu zire ortas: eta ortzi zute ila. Andik irur ordu guti gorabera ellegatu ze bere Andrea Safira etzekiela deus alakorik: erran zio S. Pedrok, emastekia, erran zadazu, onenberzean saldu duzie alorra? ark, bai Jauna, onenberzean. S. Pedrok, Eta zertako da nai izatea tentatu Jangoikoaren espiritua? Bada orra atarian dire ortzi dutenak zure senarra, ta ermako zaitute zu ere ortzitzera. Momentuan iltze an oñetan, eta erman zute ortzitzera senarraren obia berean. Baña pleitu andiagokoa izan zue Simon deitu bateki, baize sorgin endemoniatua, enbustero engañatzen zituena jendeak arte gaixtos, ibiliarazis airean estatuak, artus berak serpiente ta animaleen figurak, ibilis suan erre gabe, airean egatus, ta alako gauzak Deabruen laguntzareki. Obeki engañatzeko, bataiatu ze, baña biotza makur. Ikusirik ematen zela Espiritu Sandua, Apostoluek paratus eskuak gañean, eskindu zue diru, eman zezoten potestade, ekarrarazteko Espiritu Sandua nori ark paratzezkien eskuak. S. Pedrok erran zio serio, ire dirua biz ireki perdiziotako, uste baituk Jangoikoaren donoa erosten dela dirus. Itz goiek eure kontra tuk, ezi ire biotz goi eztuk zuzen Jangoikoaren alzinean. Intzak penitenzia gaixtakeria gortas, nai badik barkatu Jangoikoak, ezi ikusten diat, agola loturik gaixtakeriaren lakioan. Hipokritak zio, eska zozie zuek Jangoikoai eztatorkidan diozenetaik deus ere: nola aski balitz eskatzea berzeek, egin gabe berak; edo nola balego Jangoikoa obligaturik egitera baten onetan, lagundu gabe Mak. Eskapaturik andik Simon gura joan ze Romara. Gero S. Pedro, ibili ondoan Jerusalenen, Antiokian, ta leku gaietan ameka edo amabi urtes, joan ze Romara, non aurkiturik sorgin gura, Satanasen Diszipulo gura, zeukatena kasi Jangoiko adiña: konfunditu zue S. Pedrok aisa; baña desengañatzeko jendeak, aren miragarri itxurak zirela Deabruaren artez, ta ez onez, proponitu ziote ekar zezatela il bat, eta zeñek ere bizten zuen, ura izan zeiela egietafedearen Predikari. Ekarririk ila, sorginak iten zue in ala bizteko, mogiarazten zio burua, eskuak, oñak: baña azkeneko ila il gelditu ze. S. Pedrok humil eginik orazio, biztu ze ta eman zue testimonio egietafedeas. Orgatik galdurik arrek lengo kredita meatxu egin zue iganaraziko zela Aingiruen eskus zerura, ta andik kastigatuko zituela. Errealidadean asi ze igaten airean gora gora, guziak beira zeudelaik ta klamatzen Jangoiko Jangoiko zela. S. Pedrok eskaturik Jangoikoai debekatzezkiela Deabru gaiek laguntzen ziotenak, manatu ziote utzi zezatela: momentu berean utzirik erori ta estropeatu ze de manera, ezi ia etzeike oñez ibili nai zena egatu egalik gabe. Etzue nai Sanduak il zeien eroralditik berartan, konberti zeiengatik, ta desengaña guziak; baña biramonean iltze miserablea; eta S. Pedro gelditu ze triunfante nola egietafedea ere bai. Azkenean Pedro Kristio guziek leku guzietan zirenek, ta Sazerdoteek, ta Obispoek, ta Apostoluek, ta S. Pablo berak ezauntzen, errespetatzen, ta obeditzen zute guzien buru bekala zituena potestade guzien giltzak Kristok emanak.

        Baña preziso ze imita zezan Kristo bera padezitzean ere, ofizioan bekala. Herodes Erregeak persegitzen zitue Kristio prinzipalenak. S. Juanen anaia Santiago gure Patronoa ilarazi zue ezpatas Apostoluetaik lenbizikoa. Eta ikusirik Juduen gustoa on zela, in zue preso S. Pedro ere: ze bazkoa alzinean, ta zeuka guardaturik karzelean laur patrulla soldadoeneki, gogo eginik atratzeko bazkoa ondorean iltzera. S. Pedro karzelean preso, baña Eliza guzia orazio egiten Jangoikoai beragatik kontino. Atra nai zuen bezperan, zego gau gartan Pedro lo betean bi soldadoen ertean bi katees loturik. (act. 12.) eta guardiak atarian guardatzen karzela. Eta ara non Jaunaren Aingiruak golpe bat eman ta idatzartzen duen Pedro, ta erraten dion, Ea, ots, jaiki fite. Kateak erori zekizkio eskuetaik. Eta erraten dio, para zeure oñetakoak, ta zeure soñekoa, ta segi ni. Jaiki ta zoeie segitus, ta etzekie zen egiaz iten zuena Aingiruak, uste baizue zela bisioneren bat. Pasaturik lenbiziko ta bigarren guardia, ellegatu zire burriñasko atarira, zein idiki zekiote berez: Atrarik andik pasatu zute karrika bat, ta instantean desagertu ze Aingerua. Eta Pedrok itzulirik berebaitan zio, orai dakit egiaz biali duela Jaunak bere Aingirua, ta libratu nauela Herodesen eskutik, ta esperan zeuden uduen ganik. Joan ze Juan Markos deituaren Amaren etxera, non zeuden anitz bildurik orazioan. Deitu zue atarian: ta atra ze neskatoa, deitzen zena Rode, galdetzera nor zen. Ezaundurik S. Pedroren mintzoa, itzuli ze prisaka erratera Pedro zegola atarian. Aiek ziote, eraturik zaude zu. Arrek firme seguratzen, Pedro zela. Aiek ziote, beraren Aingirua bide da. Bitarteo Pedro beti atarian dei ta dei. Noiz ere bait idiki ziote: ta ikusi zute, ta arritu zire; eta ixilarazirik kontatu zue, nola libratu zuen gure Jaunak; ta zoezila erratera Jakobori, ta berze anaiei. Eta bera atrarik oanze berze leku batera. Oraingoan libratu zue Jangoikoak baizue plazer libratzeas bizia: ez ala gero Roman. Inzitue preso S. Pedro ta S. Pablo Neron Enperadoreak: ta bedratzi ilabeteen buruan sentenziatu zitue iltzera Pedro gurutzean, Pablo ezpatas. Bitarteoko denbora gartan biek karzelean in zute asko milagro, ta gauza on: konbertitu zuzte beren guardiak; ta bataiatzeko, atra ze bat batean iturri bat ango peña batetik dirauena egungo egunean; eta guziak bataiaturik izan zire Jesu Kristoren Martir loriosoak. Ellegatus ia plazoa, Kristioek falta inen ziotena ezaundurik, eskatu ziote S. Pedrori, beren Artzai onai bekala, atra zeiela karzeletik, ta injeniatu zute nola: ta ainberze porfia in ziote, ezi azkeneko atra ze, ta bazoeie libre, bidean agertu zekio Jesu Kristo. Ezaundurik S. Pedrok galdegin zio, Jauna, nora doaie? Errespondatu zio, noaie Romara izatera berriz guruzifikatua. Entendatu zue Sanduak, zer nai zion adiarazi: ta bereala itzuli ze bere karzelera. Egun señalatuan azotaturik lenik biak atra zuzte iltzeko, bata leku batean, berzea berze batean: Despeitzerakoan nor bere lekura, besarkatu zire amorosoki. Eta S. Pedro josi zute itzeeki gurutzean bere Maestru dibinoaren gisara, solamente ala berak nai zuela, burua bera, ta oñak gora, nola lurretik zerura zoeiena, dio S. Krisostomok. Ortzi zute gorputz sandua solemnidade zeikenareki denbora gartan. Izan omen ze S. Pedro gora gorputzes, naiz ez abultatu: kolorea txuri ta deskoloritukara: bizar ta buruko biloak usu ta rizatu izurrak, baña ez luze: begiak beltzkara, ta odol-kolores ainberze negar egines, berexki ollarrak kantatzean. Agitz debozio zute len S. Pedro, ta S. Pablo bi Prinzipe sanduen imajinei: eta len ta gero, ta beti mundu Kristio guziak estimatzen ta beneratzentu aien errelikiak. Konstantino Enperadoreari, sendatzeko lepra, ordenatu ziotelaik aurren odolesko bañua, aparezitu zekizkio lotan S. Pedro ta S. Pablo, ordenatzen ziotela billa zezala S. Silbestro Aita Sandua, zeñen eskus bataiatus garbituko zela. Billaturik aurkitu zue, ta ark mostraturik bi Sanduen imajinak, ezaundu zue zirela aparezitu zekizkionak berak: bataiatu ze, ta gelditu ze garbi gorputz ta ariman. Fabrikatu zue anitz tenplo, prinzipalki S. Pedrori bat andi goia, bere Majestadeak trabajatus zimenduan, utzirik manto erreala, atras bere soñean amabi esporta lur &

 

aurrekoa hurrengoa