www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 25.an
Jesu Kristoren jaiotzea

 

        Jesu Kristoren jaiteguna deitzen da euskaras Eguerri, baita egun berri, zeren egun gontan agertu zen mundura eguzki berri bat, au da gloriako eguzkia, au da Jangoikoaren on ederra gizontasunean; Jangoiko egiasko dena bera gizon eginik, ta egun aur agerturik; andi bakarra, txipi txipittoa; guzis poderosoa, guzis amoroso; ta txoil arrigarri dena ta admirable, axurittoa; guzis poderosoa, guzis amoroso; ta txoil arrigarri dena ta admirable, axuritto manso amable: zein konzebitu baize Ama Birjinaren entraña sanduetan Espiritu Santi Jaunaren obras, grazias, ta birtutes; jaio ze Maria Birjinaganik: dio Kredoan; ta adiarazi nai du, ezi nola eguzkia baitator, ez ilundus, baizik argiago paratus mendortza; edo nola argia pasatzen baita kristaletik autxi gabe ta mantxatu gabe kristalea, ala jaio zela Jesu Kristo Ama Santisimaganik mellarik in gabe, utzirik ain oso garbi birjinidadearen gloria; gelditzen zelaik birjin bola erdi baño len, oroat erditzean, ta erdias geros, beti birjinik. Au da egietafedea: orai historia; noiz; nola; ta non izan zen.

        Bizi zirelaik Nazareten Maria ta Josef, etxideten noiz jaioko zen sabeleko fruitu milagrosko dibino gura, bete urran zirelaik bedratzi ilabeteak, agitu ze atratzea Erromako enperadore Augustoganik manamendu, lixtatzeko mundu guzia. Ortako guziak zoezi joanes nor bere ziudadera, nondik zuten beren etorkia: Josef ere bai bere esposareki, edo ez uzteagatik bakarrik estado gartan, edo zeren ala zegon Jangoikoas, igan ze Belengo ziudadera, Dabid erregeren sortuerrira, zeñenganik zuen bere etorkia. Inzute biaje gura pobre gisa, ta negu-denboran; pensa zein neketan! baña sabel-barnean zeraman fruitu bedeikatuareki guzia zekiote pasagarri. Etze izan ostaturik ziudadean gure peregrinoen. Mundua beti bano itsu bere kaltetako! Bear izan zute erretiratu an portaletik kanpoan zen etxola zar batean, baizego uts, ta orgatik Ama Birjinaren gustorako, baize soill-naia. Idi bat sartu zela bai an, diote, bere tegian bekala. Eta idi gura, ta asto eraman zutena izan zire, erran badaike, fortunoso, iago ezi jende banoak, ikusteas jaiorik guzien Jauna: kunplitus ala Profetak errana, diola Jangoikoak (Isai. 1.) Humeak azituela ta goratu, baña ebek mespreziatu dutela bera. Idiak ezaundu duela bere Jabea, ta astoak bere Nausiaren ganbela, baña bere jendeak ez Jangoiko Jauna. Leku soill uts gartan zeudelarik, gauaren erdian, ta Maria Santisima orazio andian, ellegaturik ordu ditxoso gura, ikusi zue bere eskuetan jaiorik gloriako errege, ta bere seme proprioa! Nola errezibitu zuen; nola eman zion ongi etorria; bego pensatzeko espazioreki arimak, ez dezakena ongi ezplika miak!

        Ebanjelioak diona da, oialetan inguratu zuela, edo maiolatu diotena, ta erreklinatu ganbela batean, zeren etzen berze goatzerik edo kunarik leku gartan. Da ere pensatzeko emen S. Josef ditxosoaren gozoa, amorea, admirazio, adorazio, ta afekto zituenak aur dibino garren presenzian. Segitzen du ebanjelioak, zeudela an urbil Artzaiak idatzarririk ardien guardatzen: agertu zegiotela Aingeru bat, ta Jangoikoaren argitasunas bete zela inguru gura, ta lotsatu zirela agitz: baña Aingiruak erran ziotela, etza ziela izan beldurrik, ezi berri on andi bat ematen dizet, jende guziaren alegratzeko dena, baita jaio zaizela Salbazalea Kristo Jauna Dabiden errian: eta ona au duzie señale, ezauntzeko: aurkituko duzie aurra maiolaturik, ta erreklinaturik ganbela batean. Eta derepente bat-batean Aingiru garreki juntatu ze soldadeska zerukoaren tropa andi bat, laudatzen zutela Jangoikoa, ta erraten, Gloria Jangoikoai goitietan, eta lurrean bakea borondate oneko gizonei. Zerura igan ondoan Aingiruak, Artzaiek ziote elkarri, goazen Belena, ta ikusagun agitu den gau, Jangoikoak mostratu diguna. Eta joan zire prisaka, ta aurkitu zute Maria ta Josef, eta aurra paraturik ganbelan: eta ikusteareki ezaundu zute egiaz aur gau zela erran zekiotena. Eta aditu zutenak guziak admiratu zire, eta Arzaiek kontatu zizkioten gauzes. Baña Maria Santisimak guzia konserbatzen zue bere biotz barnean pensatus ta konsideratus. Eta Artzai ditxoso gaiek itzuli zire admiraturik laudatus ta glorifikatus Jangoiko Jauna aditu ta ikusi zuten guzias, erran bekala Jangoikoak. Eztio ebanjelioak, zer egin zuten etxola gartan: baña klaro aski da ta badio Agredako benerableak, kurturik lurrean adoratu zutela Jangoiko andia aur txipi gartan, etorria zerutik salbatzera gizagendea: biotzak beterik amores, admirazios, ta agradezimentus, mies ere bedeikatzen, konfesatzen, ta laudatzen zutela Jaunaren on onegia, ta digun amore geiegia. Dudarik gabe eman ziote zori ona Ama Birjinal ere, zeñeki ta S. Josefeki izan zuzte konbersazio gozo sanduak, informatus, ta firmatus misterioen fedean. O ditxosoak aurkitu zutenak alako ditxa! Nork ez luke nai izan pobre gaietaik bat iago ezi Herodes, edo Jaundi bano gaietaik?

        Daiken maneran espiritualkiro imita dezazke nornaiek, bisitatus ta beiratus arimaren begieki, ta amatus, estimatus, admiratus biotzeko afekto fiñeki Jangoiko Jaun andiaren karidadesko exzeso geiegiak gure faboretan. Guk ofenditurik bere Majestadea, ta merejiturik kastigo errua, berak ez erauntsi ausnarriak, suak, lanzak gure kontra, baizik jautsi bera ofrezitzera barkazioa ta bakea ez ginduena mereji! Eta on guti dela, bera jaintsirik gure zamarra pobrea, gure aide, gure aragi ta odoleko eginik, agertzea gure guzien fiadore bekala pagatzeko ure zorrak: Ona ni, diola, ona ni; ota ene gain karga guzia, libre izan daien ta salbo gizona. Jangoikoaren eta gizonen arteko itekoan zeude pleituan bekala justizia ta miserikordia. Miserikordiak nai barkatu gizonei, ta ez kondenatu: Justiziak nai eman dakion satisfakzio Jangoiko ofendituai: gizonek ez ematen, ta ezin eman ere aski denik: Nola konpondu pleitu gau? Veritas de terrâ orta est: Jaio ze lurrean Jangoiko ta gizon egiaskoa dena, Jangoikoaren ta gizonen bitarteko bakarra: Jangoikoai gloria, ta gizonei bakea kantatzen diote: Justitia de caelo prospexit. Justiziak beiratu zerutik: eta orra konpondurik miserikordiareki, biak besarkatzen direla kontent, ematen dela ia satisfakzio Jangoikoai, nai adiña justiziak; eta barkazio gizonei, nai bekala miserikordiak: guzia Jesus onaren kostus. Ongi etorria dela Jaun alakoa! ain amablea ta ain amantea! Nork eztu amatuko? ain andia, ta ain txipia! Ain poderosoa, ta ain amorosoa! Ain gora, ta ain apal! An goiti izarren gañean tronoa glorian! Emen beiti bi animaleen ertean kuna ganbelan! Sinesten duenak biziro amatzen du fiñkiro, ta gloria espera bez segurkiro &.

 

aurrekoa hurrengoa