www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 31.an
S. Ignazio Loiola,
Jesusen Konpañiakoa

 

        Jaio ze S. Ignazio Loiolako Jaunenganik Gipuzkoan: azi ze Errege Katolikoaren Kortean; eta berez baliente izaeareki eman ze soldadeskara. Zegolaik Kapitan bekala defendatzen soldado gutieki Iruñeko Kastelu lengoa, sobra arriskatus, zango bata autxi ziote kañon-bala bateki, ta berzea maltratatu arri saltatu zenareki: baña Franzesek arrapaturik Kastelua, utzi zute bera joatera kura zeien bere errian. Sufritu zitue kurazioko oñazeak koraje andiareki, naiz esperanza guti zen sendatuko zela. Ze S. Pedro Apostoluaren deboto andia, ta armaen ertean lenago konpondu zitio koplak laudatus Apostoluaren koraje gura jokatzeas ezpatareki, preso in zutelaik Kristo gure Jauna. Eta orai enkomendatzen ze bere Majestadeai Sanduaren medios, nai bazio eman osasuna. S. Pedro bere jai-bezperan aparezitu zekio, ta bisita goneki asi ze oberatzen. Konbaleszenzian dibertitzeko eskatu zue Kaballeroen libruren bat; ta berzerik ez aurkiturik eskunara, ekarri ziote Kristoren ta Sanduen bizien librua, zein leitus itxeki ze deboziosko suan imitatu naies: ta proponitu zue prinzipiotako joatea Jerusalena bisitatzera leku sandu gaiek, ta errepasatzera pasioko pausuak Kristok an pasatu zituenak. Gau batez jaiki zelaik bere oraziora, sentitu ze arroitu lotsagarri bat etxean, nola guzia eror baledi lurrerat, ala adiarazis Demonioak zuen pena aren konbersioneas, adibinatzen zuen bekala gerra inen ziona gero. Beldur ze aragiaren inklinazioas, nola ain aisa baita konsentitzea gogorazio gaixtoren batean: enkomendatzen ze Ama Birjinai: eta Ama dibina agertu zekio bere aur dibinoareki besotan ekartzen ziola kastidadearen donoa, de manera ezi gerostik libre bizitu ze bekatu-genero goietaik beti.

        Konbaleziturik ia joan ze peregrino gisa Monserratera, paraturik bere armak dilindan Ama Birjinaren aldare-alzinean, eman zue prinzipio bizitza sanduaren: Eta len lenbiziko dilijenzia egin zue konfesio jenerale bat, eta pobre bati emanik bere tresena baliosoak, bestitu ze manta edo kapusai-iduri bat, pasatu zue gaua belan: prebenitu ze katees ta disziplines, egiteko justiziak gorputzean. Pasatu ze Manresara, nongo Hospitalean, ta an urbil zen kubila batean asi ta segitu zue bizimodu bat ain penitente arrigarria, ezi egungo egunean diraute señale ta memoriak pasatuas an urte batez: Penitenziaren aizpa da orazioa: ontan pasatzen zue gau geiena, egunekoas landara, elebaturik bere espiritua Jangoikoan. Aldi batez egon ze elebaturik aste batez ososoa, mostratzen ziola Jaunak orduan gero fundatu bear zuen Jesusen Konpañia, ta forma nola bear zen. Ikusiarazi zio ala nola kanpo bat; non alde batetik zegon tropa andi bat, lenean Luzifer Kapitan bekala: berze aldetik berze tropa bat, lenean Jesu Kristo; eta bi tropak elkarren kontra pelean: Andik etorri zekio deseo goratzeko bere Konpañia, Jesusen soldadeska bekala. Bere penitenzia ta orazioaren ariora zire Jangoikoak iten zition konsolazio, erregalo gozoak biotzean, ta ariman bisione ta argitasun alakoak, ezi erraten zue gero, ezi ezpalitz ere eskritura sagratua, zegola bera prest emateko bizia fedeagatik. An, naiz letra guti izanik oraño, konpondu zue Exerzizioen libru gura, Sandu guziek laudatua, anitz bekatari sandu itzulituena, zeñen medios bereganatu zituen S. Franzisko Xabier, ta berze lagunak. Konpondu zue inspiratus Espiritu Sanduak, ta erakutsis Maria Santisimak; nola bere Majestadeak errebelatu zion bere sierba bati gero.

        Andik joan ze Jerusalengo leku sanduetara bakarrik ta pobre gisa: bidean pasatu zituen trabajuak, eta an gozatu zituen konsolazioak Jangoikoaganik, nork explika? Nailuke gelditu an errepasatzeko maiz pasioko memoria gaiek, ta konbertitzeko infiel gaiek: baña Jangoikoak berze lekutan nai zue: ta ala itzuli ze Españara estudiatzera. Asi ze gramatikaren prinzipioetaik Barzelonan, segitus estudioak an, Alcalan, ta Salamancan, bukatus Parisen; ta guzietan konbertitus anitz onera, pensatus asko ignoranteek, iten zuela arte gaixtos iten zuena arte dibinos, ta pasatus berak orgatik anitz trabaju, persekuzione ta prisione. Azkenik Parisen konbertitu zitue bedratzi estudiante obenetaik, ta obena S. Franzisko Xabier. Orgatik batek nai zue il S. Ignazio; eta ortako joanik bere ostatura ezpatareki, eskaleak igaterakoan, aditu zue Zerutik boza bat, nora goaie, desditxatua? Orreki lotsarriturik itzuli ze atzerat. Romara joatean agertu zekio Aita Eternoa bere Seme dibinoareki, zeñek erran zio, ni izanen naiz zuen fabore Roman. Da gauza notagarria, ta Jangoikoarena proprioki, ezi denbora berean, noiz infernuak goratu zituen herejeak Elizaren kontra, prebenitu baizue Jangoikoak S. Ignazio ta bere Konpañia: 1521 urtean asi ze Lutero Alemanian eraikitzen herejia; ta urte berartan konbertitu ze S. Ignazio Españan. 1534 urtean errebelatu ze Henriko VIII.a Aita Sanduaren kontra: ta urte berartan S. Ignaziok Parisen errelijionearen zimenduak paratu zitue sujetatzeko espezialki Aita Sanduari. 1540 urtean Kalbino goratu ze Ginebran madarikatua: ta urte berartan S. Ignaziok fundatu zue Roman bere Konpañia: eta Paulo III.ak Aita Sanduak lenik aprobatu zue, ta gero laudatu ondoreko Aita Sanduek, ta Konzilio Tridentinoak. Irur boto komunen gañetik añaditu zue laurgarrena, joateko misione egitera noranai biali nai zituen Aita Sanduak. Ala bere antsia guzia ze, izan daien Jangoiko andia ezaundua, honratua, ta obeditua mundu guzian; eta bere intenzio, ta itz kontinokoa edozein lan edo gauzatan ad majorem Dei gloriam, Jangoikoaren gloria geiagotako.

        Zelo andi goneki bere idea ta pretensio guzia ze ezaunaraztea ta onetsiaraztea Jangoiko on bakar egiaskoa: prokuratzea beraren fedea ta legea: sinestea egiak, ta obratzea mandamentuak. Nola herejeek baitute galaraztea fedea, ta despreziatzea mandamentuak, kunplitzeagatik bizioak ta pasioneak. Orgatik aiek odios nai zute Sandua ta bere Konpañia: baña Sanduak karidades nai zitue desengañatu aiek, ta aien segizaleak. Nork erran ortako egiten zituen dilijenziak eta lanak? Nork erran ferbore ta ansia gura, zeñeki predikatzen zuen Jangoikoaren itza, ta predikarazten? Akabatzen zituelaik doktrinak, beti despeitzen zitue itz gebeki, Ama zaze Jangoiko Jauna zeuren biotz guziareki, arima guziareki, ta entraña guzieki: ta erraten zitue ain sua zeriola, ezi aditzaleen biotzetan itxekitzen baiziote su amoreskoa. Zelo andi goneki bialias landara asko lekutara bereak, injeniatu zue fundatzea anitz kolejio erreinuetan. Zelo goneki alzinatu ta aumentatu zue tenploen erreberenzia, ta dezenzia: doktrina Kristioaren erakustea maiz, eta maiz konfesa-komekatzea. Zelo goneki inarazi zue Roman Alemanen kolejioa, azitzeko langin onak beren lekurako: ta anitz etxe, biltzeko, ta salbatzeko gaizki ezkonduak, peligroan ziren donzellak, aur emazurtz desanparatuak, ta doktrinatzen zeudenak; ta berze asko piedadesko obra; beti anhelatzen nondik eta nola irabazi arimak Jangoikoaren; Orgatik galdeginik bein bere lagun bati, zein nai luken iago, eman balekio autara, edo oan bereala mundutik Zerura seguro betikos, edo gelditu emen zerbitzatzeko Jangoikoai, galtzeko peligroan? ark errespondaturik, naiago lukela joan Jangoikoagana; Sanduak zio, bada nik ez, baizik naiago nuke segitu zerbitzatzen, naiz peligro den neure aldetik galtzeko.

        Ain bizia ta bizkorra zue fedea, iduri baizue ikusten zituela sinestatzentugunak ikusi gabe: eta ala, zela etxean, zela kanpoan, zela berzeren alzinean, zela bakarrik sekretoan, guzia iten zue nola ikus balez presente Jangoikoa, ta nola berai bere Majestadea balegokio beira. Bada Jesu Kristo gizon dibino gura zenbat aldis ikusten zue, mintzatzen, eta aditzen zue, nola humeak Aita, edo bere Ministroak Errege Jauna? Aldareko sakramentuan eztaike pondera, zein erreberente tratatzen ta adoratzen zuen. Meza zelebratzen zue, nola balego Zeruan Aingirus inguraturik, bera erdian. An geienik zire bere amoresko sugarrak, negar gozosoak, desmaio amorosoak; komunki ondorean etzeike oan bere oñes, eta bear zute eraman lagundus. Ordenaturik Sazerdote, meza ondorean bi ordus zego ematen graziak; beti gero bentzait ordu bat, naiz okupazio anitz izan zezan. Bein manaturik Aita Sanduak presenta zeiela beraren palazioan biramon goizeko seietako, ez faltatzeagatik debozio akostunbratura, asi ze prestatzen bi orontakoan; egon ze bi ordus preparazioan; ordu bat mezan; berze ordu bat ematen graziak. Orgatik pintatzen dute zenbaitek Sandu gau errebestiturik ornamenta sagratueki. Esperanza ta konfianza bere Jaunabaitan zue ain seguro, ezi erraten zue egiaz ziona Dabidek, naiz nabilan erioaren erdian, eztut gaitzen beldurrik, berori baitago nereki. ps. 22. Ala, zegola itsasoan, edo leorrean, edo karzelean, edo nonnai, ta nola nai, zego nola Jaunaren besotan. Admiratzen zire anitz, ta zeukate Jangoikoaren milagrotako mantenitzea ainberze lagun ain errenta gutireki; Zer milagro? zio Sanduak, milagro litzake, ori agi ezpaledi. Amorea Jangoikoagana parte ikusi dugu ainberze lan ta obra on eginetan, ikusteko dago progurik obena, trabajuketa ainberze sufritzean, ta ain animoso ta ain alegre, ta ain prinzipiotik persegitua malamente, zergatik zen ona, ta ontzen zituen berzeak estudiantezutuan ere, Barzelonan, Alcalan, Salamancan, Sevillan, Parisen, Roman. Zegolaik preso Alcalan, guzia ze kuidatzea preso-lagunes deskuidaturik bere buruas: de manera ezi Maestru andi batek ikusi zuenak zio, eldu naiz ikustetik S. Pablo prisioneetan. Salamancan oroat preso bisitaturik berze batek galdeiten zio ia etzuen sentitzen ala egotea malamente. Sanduak alegre erran zio, ain gaitz andia iduri zaio preso egotea? Bada nik diot, eztela Salamancan ainberze grillo, ta katea, nola nik nai nuken eraman ene Jaun esu Kristoren amores. Parisen oroat Unibersidadean, nola aldatu baizitue onera S. Franzisko Xabier ta berze franko, nola beltzetik txurira, ezpaizeike ezaun lenekoak ziren, nai ziote eman baketak, edo azoteak, eta bazoezi ortara zeudela erkadan guziak, nor bere azoteareki eskuan, eta Sandua zoeie sufritzera animoso sereno; noiz ta Erretoreak ezaundurik santidadea artu zue eskutik, eskatu zio barkazio, ta laudatu eta libratu zue. Ala bere bizia ze padezitzea: Galdeginik errelijioso batek, zein den bide seguro laburrena perfekziorako, errespondatu zio ezi padezitzea trabaju anitz ta andiak Kristoren amores; eta eska zezola Jaunari grazia goi, ezi nori iten zion, itentiola anitz grazia batean. Padezitzeareki juntatzen zue karidade fiña padeziarazten ziotenen fabore, baita grazia graziaren gañetik, garaitus gaizkiak onkieki. Parisen batek in zitio asko agrabio, ta kendu limosnak zemazkienak. Aurkitu ze gizonoi gero bides ta heri, ta anparoik gabe niondik: oroiturik Ignazios eskribitu zio billete bat: eta Sandua leitu orduko bereala amenik artu gabe, paratu ze bidean, ta ibili ze oñes irur egunes ogeitazorzi lekoa-bide, jan ta edan gabe, ta ellegaturik besarkatu zue, ta asistitu zio, nola Ama amorosa batek, ta etzue utzi sendatu arteo. Alaxe da Jangoiko onaren espiritua: berze batek utziko zue or konpon, alegratus kontrarioaren gaitzas: on da Deabruaren espiritua. Errelijioso batek gastigatu zio, errearazi bear zituela Perpiñandik Sevillaraño ziren jesuita guziak. Sanduak errespondatu zio, bada nik nai nuke berori ta berorrenak guziak ikusi errerik Jangoikoaren amoresko suan. Humildadea zue on guzien zimendu ta guardia: oneki dijeritzen zue guzia. Lanze bat, eztuena iduri anitz, baña ure suberbiari latz zaiona kontatu nai dut, aita konfesatzea publikoan bere falta. Lenbiziko prediku in zuenean bere sortuerrian Azpeitian, erran zue pulpitotik, motibo bat izan dutena igateko leku gontara da emateko satisfakzio proximoaren honrari. Nik gastea nitzalaik ene gisako laguneki artugin due fruita kantidade bat berzerenetik; eta Jabeak sospetxas in zue preso berze bat etzuena kulparik. Bada jakin bez mundu guziak, ni izan nitzala gaixto gaizkiegillea. Eskatu zio pulpitotik barkazio gizonai, baizego an, eta guzien alzinean egin zio bere bi heredaje zituenen donazio. Non iten da alakorik? Noribaiti protxal barin baze, etzue erreparorik errateko bere bekatu pasatuak. Errelijioso konfesore bat bizi ze sobra lazo. Nailuke erremediatu Sanduak; baña etze trebe, ezpaize oraño sazerdote. Zer egin zue? Joan ze konfesatzera beragana: eta konfesaturik zuena, asi ze konfesatzen len konfesatuetaik zenbait, ponderatus ainberze, ta ainberze negarreki, ezi konfesorea mogitu ze penatzera berzes. Joan ondoan segitu zio atzetik, ziola, o Ignazio, Ignazio, konfesio goi ezta zure, baizik nere. Esker milla dizut: orai eska zozu Jangoikoai grazia, emendana dien osoki, zuk nai bekala. Ori ezta anitz: bazekie sartzen estanke izoztuan, ta andik predikatzen pasatzen zenai gaixtakeriara, etzeien pasa; eta lograturik kontent, naiz otzak pasaturik. Bazekie sufritzen golpeak ta paloak, estorbatzeagatik kulpak. Kuratu ta itzuli bere lan onera: eta erraten ziotenei goar zeiela, ezi len asi zutena bukatuko zutela, kendus bizia; Sanduak errespondatzen zue, eta zer deseatzen dut nik iago, baizik iltzea ene Jaunaren ta proximoen amores. Baña kontatzekos genero gontan in zuen guzia, bear litzake anitz libru, ta anitz denbora.

        Au ze anima animoso gura, nolakoak kuadratzen zaizkion Janloikoai, S. Teresak diones, egin zuena anitz gauza on ta andi Jangoikoaren zerbitzutan, ta pasatu zuena anitz trabaju ta andiak beraren gloriatan. Amabortz urtes gobernatu zue bere Konpañia barratu zuena Italian, Españan, Franzian, Portugalen, Alemanian, ta bi Indietan, obratus berak ta bere humeek milagro klaroak Apostoluen denborakoak, errabiatus herejeak inbidias eta penas, laburtu baizio bizia Melanton herejeen buruai, baizio lamentatus biotzetik, Ai ai, ezi ikusten dutenada, sarri beteko baita mundua jesuitas. Ellegatus plazoa, prebenitu ze berri berritan; errezibitu zue Aita Sanduaren bedeizioa, eta sakramentu guziak debozio guziareki, aipatus maiz Jesus beti zeukana biotzean; bake ta sosegu admiragarrian entregatu zio bere espiritua Garillaren azken egunean, 1556 urtean, eta bere adinaren 65.an. Bereala aparezitu ze glorioso anitz urrun zeudenei: Askotan agertu da bularra idikirik bekala, biotzean urresko letraes inprimiturik daramala Jesus, berze S. Ignazio Martir glorioso garren gisara, biok izan baizire Jesusen amante apasionatuak. Ezin konta ala dire milagro obratutuenak il ondoan. Konjuratzen zeudelaik espiritatu bat Trapanan Sizilian, Jangoikoaren probidenzias espiritu gaixtoak erran zue, gure etsai andia Ignazio il da, eta dago Zeruan berze Fundadoreen S. Domingo ta S. Franziskoren konpañian. Roman zeuka señora batek bere seme bat agitz gaizki iletsirik: ellegatzen ze S. Ignazioren eguna: enkomendatu zio gogotik; eta bezperan ustekabean aurkitu zue sano ta sendo, ziola mutikoak berak, S. Ignazio etorri zekiola, ta ukitus aurpegian, eskuas endatu zuela, ta manatu zuela jaikitzeko. Eskatu zue jateko: eman ziote, baña berla errebesatu zue; ta ori bizpirur aldis. Amak orduan erran zio, Sanduak nai bide du baru zaizen egun bere jai-bezperan. Barutu ze, ta gero bazkarian bijilias emanik guapoki artu zio estomagoak. Ezkon du batzuei aur bat jaiorik, zer izen paratu bear zekion, zute porfia bien ertean: Amak S. Ignaziori zion debozioagatik nai zue dei zeien Ignazio: Aitak zeren errian zen S. Ireneoren errelikia, Ireneo nai zue dei zeien. Irur ilabetez egon zire pleitu gontan. Azkenik erran zue Aitak, ez ala beti egotekos, galdein zogun aur oni, nola nai duen dei zagun. Istante aurrak, Ignazio Ignazio. Genovesadoan Ama Alaba noble batzuk konfesa-komekaturik eldu zire ugalpazterras, urak zoezilaik andi; urbildu ze alaba ezpondara ikusteko ta ustekabean urak janik ezponda eraman zue bereki. Klamatzen zue Amak: eta alaba erioaren erdian enkomendatzen ze Maria Santisimai, ta S. Ignaziori. Motiboa izan zue amets bat in zuena sei egun lenago, erortzen zela itsasoan, ta libratzen zuela S. Ignaziok, zenen konpañian sarturik bere anaia bat, murmuratu baizue sartu zela sandu etzenaren Errelijionean. Orai apareziturik Ama Santisimak S. Ignazioreki erran zio, ikusazu nola den sandu & libratu zute & 1618 urtean. Kanonizatu ze S. Teresareki &. 1622 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa