www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 9.an
S. Nizeforo Martira

 

        Eztuela amatzen Jangoikoa eztuenak amatzen bere proximoa, da egietafedea, ta ikus daike S. Nizeforo deituaren bizian. Antiokian zire bizi Saprizio ta Nizeforo, ura Sazerdote, au lego, ain elkarren adiskide amante apasionatu, iduri baize zirela biak bi anaia sabel batekoak, edo biak arima bat bi gorputzetan. Baña Deabruak, ezpaitago beñere lo gizonen kaltetako, paratu zue bien ertean diskordia, ta zebatu ze ainberze, ezi ia etzeizke ikusi elkar, etzire mintzatzen, ezta beiratzen ere, naiz opaturik karrikan. Denborain buruan Nizeforo ukiturik Jangoikoaren eskuas asi ze pensatzen estado txarrean zeudela, ta kondenazioko bidean; ta nai ze baketu: Ortako biali zizkio Mandatari adiskideak Sapriziori eskatus Jesu Kristoren amores barka zezola, ta bakeratu Jangoikoareki bateo. Ezeta aditu nai ere Sapriziok, bai despeitu ordu gaixtoan, gogorturik biotza bronzea bekala; ta ori, zelarik sazerdote alzinatu bear zena baketzera, ta artzen zuena eskuetan ta petxoan bakearen axuri mansoa Jesus sakramentatua. Baña sakramentuak obratzen du ariman disposizioaren ariora, nola iruzkiak gogortzen loia, beraxten argizaria. Berriz ta berriz biali zio Nizeforok enpeñuak: baña ezin beraxtu zute Saprizioren biotz txar gogorra. Orduan Nizeforok, obligarazteko, joan aren etxera, ta humil paraturik oñetan eskatu zio Jangoikoaren amoreagatik barka zezola. Goaie emendik ordu gaixtoan, erran zio Sazerdote kontrakoak. Oh! nola diren batzuen biotzak! naiz erreza, naiz konfesa komeka, naiz baru, ta meza, ta alako! Ta Jangoikoa beti biotzera beira: eta askok biotzas kasorik ez, baizik ageri denas.

        Denbora gartan goratu ze persekuzioa Kristioen kontra: Inzute preso Saprizio, ta Presidentearen presenzian konfesatu zue zela Kristio ta Sazerdote: sufritu zue asko tormentu fedeagatik. Ori guzioi ongi: baña ote da aski? Berla xakinen. Juezak etsiturik, etzuela errendiaraziko ukatzera fedea, manatu zue eramateko degollatzera kanpoan. Zeramatelaik ia bidean, Nizeforok atrarik alzinera erraten zio, o Kristoren Martir balientea ainberze sufritu duena bere fedeagatik: zori onean dela, baitoaie errezibitzera korona gloriakoa. Beraren amores niri in bezada mertxede barkatzeas ofenditu nuena. Ezeta itzik ere arrek, baizik aurpegia ilun segi bere bideas. Aratxago berriz berzea paratu zekio belauriko, eman zezola konsolua barkatzeas. Guardiek irri iten zute Nizeforos, ala porfiatzeas barkazio eske sarri il bear zenari. Baña oraño ere ura ain gogor nola peña: ezeta mellarik ere. Azkenean justiziatzeko lekuan urtiki zekio oñetara, barka zezola Jesu Kristogatik, zeñen amores zoeien iltzera. O Deabruaren tenia! Guziau etze aski izan, atratzeko baimendea, guti kostarik, eman zukena. Zer agitu ze? O Jangoikoaren juizioak! O gizonaren miserablea! Erran ziolaik berdugoak, belaurika zeiela ebakitzeko burua, erran zue Sapriziok, zergatik nai didaze ebaki? Zergatik despreziatzentuen Enperadoreen manamenduak, ta eznai adoratu gure Jangoikoak, daukalaik Jesu Kristo Jangoikotako. Orduan Sazerdote indignoak dio, bada ez nazazela il, ezi nik adoratukotut zuen Jangoikoak, ta inen dut manatua Enperadoreek. Zego presente Nizeforo, ta lastimaturik negarres, Jauna, erraten zio, ea guti batengatik ez dezala malogra ainberze pasatu duena, ta ez galdu korona prestaturik daukana. Baña etze izan erremediorik: gelditu ze obstinaturik: ukatu zue tranze gartan Jesu Kristo, len ain firme konfesatu zuena. Orduan Nizeforo errerik Jesu Kristoren amores asi ze oius, Ni Kristio naiz; konfesatzen dut ene Jaun eta Jangoiko Jesu Kristo ukatu duena miserable gonek: utzaze au, ta il nazaze ni onen partez: Abisaturik Presidentea pasatzen zenas, manatu zue uzteko libre Saprizio, ta iltzeko Nizeforo: ala egin ze, gelditus Sazerdotea bizi gorputzes, ilik arima: ta Nizeforo ilik gorputza, egaturik arima Zerura errezibitzera korona. O ditxosoa au! desditxatua ura! Ala aldatu ze sortea: nork du kulpa? Agitu ze Otxallaren 9.an Baleriano ta Galiano Enperadoreen denboran, 260 urtean.

        Zein egia den diona S. Pablok, ezi naiz guzia emanik, naiz gorputza utzirik padezitzera ta erretzera, ezparin badut karidadea, guzia eztela protxal! Zer balio zio Sapriziori pasatua ainberzeko tormentuak, etzuelaik izan karidade, garaitzeko odio gura, zukena garai nai izateareki solamente? Zein egia ere Kristok errana, ezpaduze barkatzen, etzai zela barkatuko? Nor fia estadoan, on izanan, anitz obra on ta gauza pasatuetan, beiraturik Saprizio Sazerdote ta anitz pasatu zuena galdurik azkeneko? Nork eznai iago imitatu Nizeforo?

 

aurrekoa hurrengoa