www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 2.an
Purgatorioko arimen memoria

 

        Sandu guzien egunaren urbilenean zelebratzen du Elizak purgatorioko arimen memoria. Egitea orazioak, sakrifizioak, ta sufrajioak ilengatik biziek, usatu da Jangoikoaren fede ta errelijione izan dutenetan beti, Kristo etorri baño len ta len ere. Ala judas Makabeo famatu garrek ofrarazi zue Jerusalenen sakrifizio ilen bekatuengatik: eta on kontatu ondoan Eskritura sagratuan dio, Sancta ergo et salubris est cogitatio & Beras gauza sandua ta salbazioskoa dela ilengatik sufrajio egitea, libratzeko bekatuetaik. Kristiandadean Apostoluen denboratik usatu da beti mezako sakrifizioan egitea ilen memoria, ta orazio aien fabore, ta ortako da bigarren memento deitzen dena, ta meza guzietan iten dena. Baña egun señalatuan zelebratzea ori, diote paratu zuela S. Odilon Monjeak bere konbentuetan, eta onen konsejus Juan XVI.ak Aita sanduak eliza guzian. S. Odilon iltze 1048 urtean. Amalariko Fortunato Treberisko obispoak, berreun urte kasi lenago bizi zenak sanduen ofizioaren atzetik paratzen omen du defuntoena, baita señale, denbora gartan ere zelebratzen zela, notatu zuen bekala Baronio kardenaleak. Inporta dena geienik da xakitea egietafedea sinetsi bear dena ontan. Fundatzenda Kredoaren artikulo gartan, non baitio Eliza Sanda Katolikoa, ta Sanduen komunioa. Eliza da Kristio fiel guzien kongregazioa, saldoa, ta familia, zeñen burua baita Jesu Kristo, ta onen ordes Aita sandua Kristoren Bikario lurrean. Kristioen familia gau irur estadotan aurkitzen den bekala, irur izenes deitzeunte Doktoreek, eliza triunfantea, eliza purgantea, ta eliza militantea. Lenik eliza triunfantea deitzentute kristio daudenak triunfaten glorioso zeruan. Eliza purgantea deitzentute kristio daudenak purgatzen zeruratzeko. Eliza militantea kristio gaudenak munduan militatzen, edo pelean preziso zeruratzekos. Sanduen Komunioa da Kristio guzien komunikazioa elkarreki ondasun espiritualeetan: ellegatzen da ori purgatorioraño, ta zeruraño ere, guk honratus sanduen memoria lurrean, ta sanduek eskatus gure fabore zeruan. Purgatoriokoei berriz bialis guk emendik sufrajio, sakrifizio, ta orazio; aiek orai ta gero guri logratus Jangoikoaganik Iraziak; ezi arima gaiek sandak dire ta Jangoikoaren grazian daudenak orai, ta beraren aurpegia ikusi bear dutenak glorian goiz edo berant. Guziau da egietafedea.

        Goazen orai. Eta nor, ta nola purgatzen dire? Eta nola sokorritzen dire? Utzirik alde bat, bataiatu gabe doazan aurren arimak, gañarakoen arimak irur estado gisatan atratzen dire, iltzen direlaik gorputzak: batzuk bekatu mortalearen estadoan, por konsigiente Jangoikoaren desgrazian, ta alakoak doaz infernura kondenatuak erremediorik gabe, inferno autèm nulla est redemptio: berze batzuk Jangoikoaren grazian libre kulpatik eta penatik: ta alakoak doaz zuzenean zerura zori oneko ditxosoak: berze batzuk Jangoikoaren grazian ere bai, baña dutenak zenbait beniale barkatzeko, edo barkatuen pena pagatzeko; zergatik konfesaturik ongi, ala mortale nola benialeen kulpak barkatzen dire beti, baña zor diren penak ez beti, baizik gelditzen da komunki zerbait pagatzeko, dela emen, dela an, zeintas eman bear den Jangoikoai satisfakzio. (Bataioko sakramentuan barkatzen da kulpa ta pena guzis, gizaberritzen bekala da, ta jaio berritzen arima; ta orgatik barin badoaie bereala emendik, zuzen doaie zerura: baña penitenziako sakramentuan ala guzis garbitzera ta gizaberritzera eztaike ellega, ezpada gure trabaju ta negar andieki, dio Tridentinoak (ses. 14. c. 2) Orgatik zeruratzekos pasatu bear da asko penitenzia ta pena, ezi an ezta sartuko mantxa dunik batere: eta emen ezpada guzis purifikatzen edo purgatzen, preziso da purgatzea an, nondik ezten atrako guzis garbi eder paratu arteo, nola urrea suan.)

        Bai ta nola purgatzen dire arimak? Padezitus pena erru andiak purgatorioko suan, zein ezpada ere eternoa, dio S. Agustinek, da guzis samiñ ikaragarria iago ezi niork munduan sufritu duen pena. Eztela martiriorik arreki konpara daikenik. S. Gregoriok ere dio, ezin soporta daikena dela, iago ezi oraiko biziaren pena edo trabaju guziak. Konforme diote Beda benerableak, S. Anselmok, S. Bernardok, eta iago dio oraño S. Tomas Doktore Aingeruak, purgatorioko penak direla erruago ta andiago, ezi Kristo berak bere pasio doloreskoan pasatu zituenak. Orgatik Agustinek dio berriz, errain du agian norbaitek, ezta anitz inport geldi nazaten purgatorioan, non ta noaien zerura. Ene anaia maiteak, dio, ezdezala niork erran alakorik, ezi ango su gura da gogorrago, ezi emen ikusi, ensa, edo senti daizken pena guziak, eta nola dagon eskribiturik, egun bat milla urte izanen dela. Eztuenak orai sufritu nai eri bat sollik idukitzea suan, naiz denbora gutis, nola ezta lotsatzen izateas tormentatua ango su erru bizias? Orgatik bakotxak kuida bez indar guzieki eskapatzeas bekatu mortaleetaik, ta emateas satisfakzio benialeengatik obra ones, eztaien gelditu konsumitu bear denik sujarreki. Guziok dire sandu garren itzak arritzen nautenak, zelarik sandua ain erreparatua, ta neurritua mintzatzean! Kulpa, dio berriz, eztaike pasa pena gabe: nola gorputza ere ez itzalik gabe, delarik iruzki. Jangoikoa da justiziasko iruzkia. Edo kastigatzen duzu, edo kastigatzen du: edo emen azote elleskoeki, edo an susko azoteeki. Egin bada penitenzia biotzez lenik, gero gorputzes ere: Admiti gogotik, ta eraman konforme datozin trabajuak, emateko satisfakzio justizia dibinoari daiken adiña Jesus onaren doloresko pasioareki bateo. Enpleatzen ote diren Demonioak, justiziako Ministroak bekala, penarazten arima sanda gaiei, ezta zierto segurki; zenbait Doktoreek diote baietz: S. Tomas Doktore Aingiruak dio ezetz: baña dena dela ortas, pena guziek diote dela arrigarria, eta adiarazi dute arimek berek aparezitus sanduei nigarti eskatzera sufrajio... Onen gañetik dute berze pena bat deitzen dena dañuaren pena, au da pribaturik egotea ikustetik Jangoikoaren aurpegia denboras. Gure arimai lurrean orai, nola baitago ortzirik bekala gorputzaren loi gontan, etzaiko iduri pena gau ain bortitza: baña gorputzetik apart arimak libre ia ta beretx du ainberze inklinazio ta ansia Jangoikoagana, nola sugarrak gora, nola ezur atreak bere tokira, nola gauza guziek beren zentrora. Ai ene, daude klamatzen kontino, berantetsirik bainago, luze baita ene desterrua: non da ene Jangoiko ona? Noiz joanen naiz? Noiz emanen dida ikus dezaten bere aurpegia? Guziareki badirela egoten direnak deteniturik an ez solamente asteak, ta ilabeteak, baita urteak ere, diote Autore sinestagarriek, naiz eguna iduri an urte. Baña alaere daude pazienzia ta konformidade andian, seguraturik ez dezaketela gal Jangoikoaren grazia, ta ikusko dutela beraren gloria. Baitare bitartean omentuzte aldartes beren alibioak ta konsolazioak, espezialkiro jai andietan, berexki beren guardiako Aingiruen medios, ta zeruan tuztenen adiskide sanduen orazios: baitare munduko beren debotoen sufrajios.

        Eta au da prinzipalki dagokiguna guri, ala geuren, nola aien probetxutan: Zeren ezi erregeren hume maiteak erreinatu bear dutenak berareki, preso baleude zenbait zor lebeen kasos, nork ez luzke naiko faboratu, alibiatu, sokorritu dezakenas, bere irabazi proprioagatik ere? dakielaik, ortas duela plazer Aita erregek? eta aiek direla nobleak, agradezituak, ongi pagatuko diotenak? Alakoak dire arima sanda gaiek, orai pobrettoak preso ezin dezaketenak deus egin atratzeko, baña atrako direnak, ta zeruan beren ongi-egillees oroituko direnak. Zierto ziertoki atratuenak purgatoriotik anitz arima, aurkituko du bere atratzean mundutik anitz adiskide onak: Eta zer konsolazioa, zer konfianza, zer salbazioa eztu sentituko, ikustean aiek atratzen bidera faboratu naies? Bai ta nola dezazkegu sokorritu? Zer inen dugu, pagatzeko aien zorrak, ta libratzeko? Ezta ainberze bear bolsa, nola biotza ortako. Sufrajio len lena, ta baliosoena da mezako sakrifizio sandua, zeintan presentatzen ta ofratzen den axuri dibinoa, guzien salbadore, fiadore, ta pagadore bakarra bere pasioko llaga, ta pena, ta satisfakzio, ta merejimentu guzieki, balia daitzen nautenak bere liberaltasun geiegias. Orra bada maia paraturik, ta gañean erreskatearen prezio inmensoa beren ta berzerendako. Da klaro ezi aplikarazis meza, iago tokatzen zaiola: baña enzunes ere ta aplikatus bakotxak bere partetik, inen diote sufrajio andia. Oroat diot, komekatus, ta ofratus arimendako. Emen gogora dakioke noribaiti, ofratzen delaik mezan prezio balio duena infinito, ia zertako den anitz meza aplikatzea? nola ezten libratzen meza bateki, aplikatuas geros? Errespuesta da bear dela ere Jangoikoak ontzat artzea, edo azeptatzea fruitu guziak bat garrendako, ezpaitakigu zenbat den azeptatzen duena; ezeta ere berzearen disposizioa; ez geurena ere; ta komunkiro disposizioaren ariora baita probetxua, ala nola iturri, edo itsaso andi bat izanik, ur abasto duena guziendako, atrako du bakotxak daraman onziaren ariora, txipian ez ainberze nola andian: edo ala nola suargi andian tortxa edo zuzi andi bat daramanak itxekitzeko, argi asko atrako du, ez ainberze kandelaiska edo estaka bat daramanak. Orgatik beñere eztugu logratzen an den fruitu guzia geuren faltas.

        Berze sufrajio onzat da Induljenziaena, guti kostarik anitz balio duena. Ortako ere ezta bear bolsa ta diru andirik, baizik biotz ona, karidadea ta dilijenzia. Oh! nola bide dauden arimak induljenzien egunen beira! oroituko den nor edo nor aplikatzeas aiendako! Baña o arima pobrettoak, zuek penatan zauzte, ta zuen aide ta aiskide, ta kide izanak daude atzendurik, sor, eta itsuturik munduaren ta aragiaren zeboeki. Eztute ajolarik beren arimes; zer milagro da ez izatea zuetas? Ah! zuen su gortaik salta balekiote txindi bat eskura, edo adi balezate, edo ikusi zuen aiots ta neke-pena, idatzar leizke. Baña ilundurik, ilik, edo erdi-ilik daukate fedea, baita sinestea ikusi gabe. Da notatzeko emen gauza bat arimen fabore, au da ezi mezaren ta induljenzien satisfakzioa ez dezakelaik irabazi beretako bekatu mortalean dagonak, baña aplikaturik arima gaiei balio diotela, mezarenak Kristoren birtutez, induljenzienak Elizaren atenzios. Ala uste du S. Tomas Doktore Aingiruak. Berze sufrajio bat da orazioa: iten delarik ori ei zaren nonbrean elizako Ministroen medios, da baliosoago, baña baitare kostosoago: zeren bear zen eman sustentua Ministroei, ta ebek sustentatzen dire arimen kasos, ta aien debotoen kostus maneraz, ezi obia bakotxa kontu dela alor bat dakarrana fruitu sazerdoteen: orgatik ezpailitzake bizi bear sazerdoterik arimen deboto eztenik. Baña nornaiek berez ere in dezake orazio arimen fabore, baitare baru, penitenzia, obra on, limosna, ta alako, ezi beretako on dena da on aiendako ere aplikaturik: solamente bear da adbertitu in daitzen konzienzia onareki, paratus grazian konfesioareki, edo bentzait kontrizioareki, ta konfesatzeko intenzioareki, ezi orazioa delarik inzensua bekala Jangoikoaren alzineko, eztu atxon ona bekatu mortalareki: ta ala ontaik garbitzea biz lenbiziko dilijenzia. Arima gaiei egitea limosna beñik hein da gauza sandua, agitz kuadratzen zaiona Jangoikoai, zenen hume maiteak diren: berze alde da obligazio, espezialki nork bereei; berze alde direlaik agitz pobre beartsu, iago ezpaita posible, ezpaitute zereki pagatu, baizik pena ta pena pasatus, eztaere iragazbiderik, eztare non eskatu, eztare posibilidaderik adiarazteko beren bear dutena: baliatu bearko sollik fielen fedeak ta karidadeak. Munduan den pobreenak dezake adiarazi bere bearra eskatus mias; mias ezpada, negarras, nola aurrek ta heriek: azkenik, ezpada berze erremediorik, persona on ikusten dutenen medios. Ori guzi ori falta zaiote preso gaiei. Beira ezten ongi preziso limosna gisa gau. Da berze alde agitz balioso ta protxugarri ongiegilleen, ezi onak bekala dire txoil agradezituak, eta pagatzen dute ederki doble ta erredoble, bentzait ellegatzen direlaik ikustera Jangoikoaren aurpegia: eta Jangoikoa bera dago pagatzeko bere gaiei egina: esu Kristok estimatuko du, baitire erredimituak bere odol preziosoas: Maria Santisimak, Aingiruek, ta Sanduek inen dute in dakion leku beren konpañian glorian. amen.

 

aurrekoa hurrengoa