www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 4.an
Santa Monika

 

        S. Monika, S. Agustinen Ama, emastekien exenplu estado guzietan, jaio ze Afrikan. Azi zute bere buratso Kristio honratuek honestidade ta birtute guzian. Aurra zelarik zue afizione Elizara, ta an egoten ze zokotto batean orazioan geldi ixil. Gauas ere jaikitzen ze errezatzera orazioak erakutsi zitionak Amak. Ze limosna in naia: ta usten zue berak jan bear zuenetik, emateko beartsuai. Ze banidadearen ta galaen etsai: bestitzen ze obedienzias manatzen zioten bekala. Oroat bere deseoa ze bizitzea birjinidadean, baña obedienzias ezkondu ze gizon noble bateki, deitzen baize Patrizio, ta ez Kristio. Oneki izan zue anitz sufritzeko, izanes desbardin errelijiones ta kondizios. Baña Sandak bere pazienzia, ta modu onareki, bateo bere otoi ta negarreki logratu zue gero ere kristia zeien. Modua ta manera, zeñeki irabazi zuen bizikidea, badio S. Agustinek, izan zela zerbitzatzea, Nausiari bekala; mintzatzea obra ones iago ezi mias; sufritzea ixil agrabioak; beñere ez asarratzea bera, ta ez erreplikatzea itz gaixtorik; adbertitzea bear zena amolsukiro; ta baze ezpaze protxurik, beti enkomendatzea Jangoikoai. Atzetik beñere ez kejatzea tratamentu gaixtoes, nola iteunten gaizki askok: ta admiratzen zirelaik emasteki lagunak, gutiagos kejatzen zirenak, nola etzen kejatzen senarras, baizekite zela suber moldegaitza, galdegiten ziotela nola iten zuen: Sandak erraten ziote nola; ta konsejatzen ziote ala in zezatela aiek ere bereeki, bazekitela buru dela senarra, ta bear dela obeditu ta sufritu. Artzen zutenek konsejua, dio S. Agustinek, obeki pasatzen zutela; ta etzutenek artu nai, iago trabaju pasa, ta negar banoan. Oroat, dio irabazi zuela bere Amaiarreba, zein prinzipioetan etzegolaik txoil kontent erreiñas neskatoen enbusteria, ta gezurren kasos, gero ongi ezaundurik ongi estimatzen zue; ta meatxu in ziote neskatoei, botako zituela etxetik, baldin atratzen bazute itzik erreñaren kontra. Ala izan ze S. Monika etxeko Aingeru bakeskoa. Hume bat eman zio Jangoikoak, baize S. Austin; onen azitzean zer kuidadoak pasatu zitue! zer sustoak! zer naigabeak! zer neke penak!

        Aita etze oraño Kristio; Amak Kristio ona bekala nai luke kristio semea; baña au lazoago bizitzeagatik arrimatu ze hereje Manikeoetara; eta Ama, guzia negarrai emanik, berai erratea etzelaik protxal, zego gau ta egun eske Jangoikoai argi zezon ta ukitu biotza. Baliatzen ze Obispoes ere, ta berze persona ones, oneratzeko seme gura: baña etzego oraño artzeko nioren konsejurik. Alaere Jangoiko onak konsolatu zue Ama ona, mostratus bisione-iduri batean, etzela galduko semea. Obispo batek ere erran zio, bidoeie, andrea, Jangoikoareki, ezi alako negarren humea inposible da malogra daien. Ala konsolatzen ze aldartez. Bere gogoaren bortxaz joan zekio Romara, non heri andi egonik, ta kristiatu gabe oraño, libratu zela, dio Sanduak, bere Amaren orazios: Andik pasatu ze Milana. Emen ze Obispo S. Anbrosio: ta Amak ezin sosegatus zebilanak billa, erdetxi zue emen. Prokuratu zue semeareki akudi zezan aditzera S. Anbrosio: eta nola baize jakintsu, ta jakintsuen aiskide, obeditzen zio ortan. S. Anbrosiori ere eskatzen zio ansiosa, desengana zezan seme gura; ta Sandu gonek zio Sandari atenzio andia, ta egiten zue eginala. Gero ere aren konbersazio, arrazio, ta predikuen medios Jangoikoaren graziareki ezaundurik zuzen-bidea bataiatu ze S. Anbrosioren eskus Augustino ogeitamirur urtetako adinean, mundu Kristio guziaren alegranziareki: bada Ama sandaren gozoa nork explika? Zer laudarioak Jangoikoai? Zer esker millak? Bi aldis erdi bekala ze seme gartas, len mundurako, orai Zerurako; beira ia etzuen motibo, alegratzeko iago ta iago? Eliza Ama sanda ere alegratzen da, ezi S. Pabloren konbersionea bekala zelebratzen du S. Agustinena, ta berze niorena ez. Baña ez solamente konbertitu ze, izateko Kristio, baitare bizitzeko sanduki erretiraturik. Ortako tratatu zute itzultzeas Afrikara, ta enbarkatzeko itsasoan, joanik Ostiako ziudadera, an zeudelaik etxideten eskalda, heritu ze Ama.

        Ezaundurik, artaik nai zuela eraman Jangoikoak, arturik semea apart, eman zitio konseju sanoak, ta azken enkarguak, mantenitzeko firme konstante zuzen-bidean: ia eztut, zio, zertako bizitu iago munduan; emen da ene bizitzaren bukaera; emen ortzi bear duzie zeuren Ama gau: solamente eskatzen diziet, in zazela memoria nitas Jaunaren aldarean. Iltze Sanduen eriotze preziosoareki, zituelaik berrogeita amasei urte. Sentitu zue naturalki seme Sanduak, ta negar egin zue faltatzeas bere Ama, ta alako Ama, asko urtes enegatik negar egin zuena, dio. Gero laudatzen du, nola zen kuidadosa, benigna, mansa, amoltsua, ta bakeskoa, zuena grazia espezialea, baketzeko diskordian zirenak: beñere etzuena berzeren faltarik kontatzen, baizik on zena palakatzeko asarrea. Il omen ze 389 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa