www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 13.an
S. Eufrasia Birjina

 

        S. Eufrasia, zein aipatzen duen Sta. Teresak, t. 2. cant. 94. Jaio ze Konstantinoplan jendaki agitz nobletik, Enperadore Teodosio gastearen denboran. Aita zue Antigono Jaun andia Enperadorearen Konsejuko Senadore: Ama gisa berekoa, ta deitua alaber Eufrasia, edo Eufrosina. Izan ondoan alaba gau, konformatu zire elkarreki biak bizitzeko Anaia ta Arreba bekala: ta urte baten buruko iltze sanduki Antigono, ta Enperadorea ofrezitu ze kuidatzera alabatto gartas, ta kunplitzeko berladanik prokuratu zue desposatzea Senadore prinzipale bateki, zelarik borz urtetako aurra, emanik arhak ta eskriturak gero bere denborako. Baña pensaturik anitz denbora bear zela pasatu adinera ellegatzeko, eta Ama alarguna oraño zela gastea, tratatu zue oneki matrimonioa, ta enperadoreak ere artzen zue ontzat: baña Ama ona ain urrun zego artzetik estado goi, ezi desengañatzeagatik, joan ze bere alabattoareki Ejiptora, non ere haziendak baizitue. An zebiltza bisitatzen pobreak, ta egiten limosnak espezialki errelijionean bizi zirenei. Ellegatu zire erri batera, non konbentu batean bizi ziren eun ta ogei ta amar errelijiosa txoil sanduki. Aien jateko guzia ogi ta elzari bein sollik egunean, ta batzuek bi eguntaik bi eguntara. Loa silizio baten gañean, ta alakoa ze bestimenta ere. Nior etzeike atra konbentutik; kanpotik norbait eldu baze, atelzaiak artu errekaitua, ta ematen zue errespuesta. Medikurik etzute deitzen, baizik heritasun grabe andian. Eufrasiaren Amak nai ziote eman kantidade bat urre in zezaten orazio beragatik, ta bere alabagatik, baña etziote artu, baizik zerbait argizari, olio, ta inzensu Elizako.

        Sartu zire bein konbentuan Ama ta alaba zelarik zazpi urtetakoa: eta arratserat nai zuelaik Amak itzuli etxera, alabattoak zio etzela andik atrako; baña Abadesak, etzeikela gelditu an nior etzenik ofrezitu esu Kristori boto perpetuoreki, aurrak besarkatus an zegon Kristo guruzifikatu bat erran zue, bada ni ofrezitzen naiz Jesu Kristori, ta iten dut boto perpetuo, izateko emen errelijiosa. Eta au zio ain erresuelta, ezi zenbat erran zioten Amak ta Abadesak ango bizimodu ertxias, etze izan aski, itzularazteko bere Amareki, zeñek ezaundurik zela Jangoikoaren bokazioa, konformatu ze, nola baize ona, ta enkomendatus Jangoikoai negarres, guarda zezan beretako, itzuli ze bakarrik, utzirik an bere prenda bakarra, ta Errelijiosak kontent oneki. Amak gero pasatu zue bizitza guzis sandu, ta errepartitus anitz limosna; ta errebelazio izanik, nai zuela eraman Jangoikoak beregana, errenunziaturik ondasun guziak alabaren diskreziora, ta emanik konseju onak, iltze ditxosa, ta ortzi zute konbentu gartako Elizan. Jakin zuelaik Enperadoreak Amaren iltzea, ta alabaren estado artu zuena, eskribitu zio, ia zegolarik adinean, zetorrela Konstantinoplara, zelebratzera bodak bere esposoareki. Leiturik karta Eufrasiak irri egin zue, ta errespondatu zio, etzela ongi, ta ez arrazio ere uztea Esposo dibinoa Jesu Kristo gloriako Erregea, ezkontzeagatik lurreko gizon bateki, baize lur puska bat, ta sarri izan bear dena arren janari. Etzezala aipatu ere ia alakorik sekulan, ezi nago ni determinaturik, zio, galtzera milla bizi, lenago ezi itzuli atzerat. Orren Majestadeak in bear duena da manatu bil daitzen ene Aitetamen ondasunak, ta errepartitu Nekazariei, Elizei, ta pobreei, zerbitzatzeko nik libre ia Jesu Kristori, nori entregatu nai zen: ta enkomenda benaza Jangoikoai. Guzia egin zue Enperadoreak, Sandak eskatu bekala.

        Nork erran ordea orai Sanda gonek andik alzina eraman zuen bizimodua, birtute azi zituenak, trabaju sufritu zituenak, ta milagro egin zituenak? Amabi urtetaik asi ze barutzen janes bein sollik egunean, ta asko egunes jan gabe, ta bein aste bat ososoa txastatu gabe amenik. Zerbitzatzen ziote berzeei atras ura butzutik, garbitus etxea, egines ofizio apalenak. Demonioak artu zio odio berex; tentatzen zue milla maneras fuerteki barnetik eta kanpotik. Ematen zio kontu Abadesai, ta obeditus, ta beti lanean edo orazioan okupatus, beti atratzen ze biktoriosa. Etsaia etze alaere desengañatzen: beti zebila inkietatzen anitz maneras. Loan ere ametsetan aflijitzen zue imajinazio gaixtoeki. Sanda fuerteago orduan doblatus orazioak, penitenziak, propositoak. Berze medio bat billatu zue gaixtofikatuak, inspiratus monja bati inbidia Sandas. Arrek tratatzen zue gaizki akziones, ta itzes, deitus hipokrita andinaia, zebilana nondik inen zuten Abadesa; baña etzuela logratuko. Sandak agrabiatua izanik, alaere joan ta eskatu zio barkazio, ta etzegola kontra. Sanduen lana da ori, berei eskatu bearrean barkazio, berak alzinatzea eskatzera.

        Etsai infernukoak ezin eroriarazis Sanda bekaturen batean, nai zue il edo lesiatu, al bazezake: baña nola garai duena bere fabore Jangoikoa? Onen permisios bein bota zue butzura bere butzatoreareki. Erortzerakoan oiu egin zue, Jauna, lagun bezada. Lagunek arturik atra zute zegola irrikos, ta ziola, Biba ene Jaun Jesu Kristo; ez nauk garaituko ik, Satanas. Berze bein emanarazi zio oñean aizkoras, eroriarazi goratik bera, botarazi elze irakiten zegona oñetan, ta alako milla; baña Jesu Kristoren birtutes beti gelditzen ze sana. Iago dena, eman zio birtute, sendatzeko berzeak. Ekart zen zuzten konbentura heriak, an paraturik, orazio egiteareki errelijiosa gaiek, asko sendatzen zire. Ekarri zuelaik bein Ama batek bere hume txipitto bat sor mutu perlesiatua, manatu zio Abadesak Eufrasiari, atra porteriara, artu aur gura, ta ekart zezala. Egin zue ala, ta ermaterakoan lastimaturik zeñatu zue, ziola, kriatu zaituenak senda zaizala: ta sendatu ze besotaik utzi gabe. Zeukate konbentuan emasteki bat espiritatua ekarri zutena libra zeien aien orazioen birtutez. Asko egin zute, baña etze protxurik; kontra bai ze aro kruel furosa, ezi nior etze trebe urbiltzera; ta jatekoa ematen ziote urrundanik pertika baten mokoan, beldurrak maltrata zezkien, orgatik ere baizeukate loturik katees ta sokas. Enkargaturik Eufrasia kuidatzeas egin zue koraje andiareki. Prinzipioan mostratzen zekio espiritatua lotsagarri furosa nola iretsi nai zuela; baña Sandak fuerte azkeneko errendiarazi zue, ta itzuli ain mansa beldurti, nola ardi bat, de manera ezi Sandaren alzinean etze trebe deus egitera; ta presente etzegolaik, furotzen baze, errateareki, eldu da Eufrasia, gelditzen ze olloturik ikar ikar. Inbidiosa garrek zio, agian sollik da Eufrasia dezakena sujetatu espiritatu goi? Karpa banu, ain ongi in nezake nik ere. Artu jatekoa; ta joan ze ematera; baña arrek istante arrapatu ta bota zue lurrean, ta maltratatzen zue mala manera, alik eta etorri zen arteo Eufrasia; ta atra zion eskuetaik erdi ilik. Orreui gelditu ze Demonioa lotsaturik, ta inbidiosa kastigaturik, eta guziak erakutsirik nor zen Eufrasia Jangoikoaren begietan, zeñek gero ere Superioraren manamendus, arturik enpeñu, atrarazi zue gaixtoa gorputz gartaik; ta bera orgatik ain humil.

        Abadesak izan zue Zerutik errebelazio, zein kuadrablea zen Jangoikoaren begietan Eufrasia, ta nai zuela eraman bere Zerura. Tristatu ze ura, faltatzeas konbentutik alako joia. Niori erran gabe zebila negarres asko egun: ta entendatu zutelaik berzeek ere iten zute negar. Ellegatu ze Eufrasia bera xakitera; eta naiz bizitu zen beti sanduki, beldurtu ze alaere, pensatus etzuela aski egin, ta deseatus luza zezon bizia urte bat berere asteko egiten penitenzia. Baña Abadesak animatu zue, seguro zeukala gloria. Ze konbentuan Errelijiosa bat deitua Julia, errelijionean azi bekala zuena Eufrasia, ta maite zuena bere begiak bekala. Iltzerakoan eskatu zio onek logra zezola Jangoikoaganik joatea arren konpañian: oroat eskatzen zio Abadesak. Sanda ilas geros, Julia egon ze aren obian irur egunes negarres: laurgarrenean ale re erran zio Abadesai, nola Jesu Kristok deitzen zuen Eufrasiaren orazioagatik: eta borzgarrenean besarkatus errelijiosa guziak iltze suabekiro. Ogeitamargarrenean Abadesak deiturik bere monjak erran ziote nola zoeien Zerura, Eufrasiak logratu ziola Jaunaganik: eskoji zezatela berze Abadesa bat, zein ta guziei konseju onak emanik, prinzipalki imitatzeko Eufrasia bizimoduan, manatu zue utzi zezatela bakarrik bere zeldan gau artan. Biramonean aurkitu zute ilik. Zer den adiskide izatea Sandu edo Sanda bat, ta alako Sanda! Au iltze adinaren ogeitamargarren urtean. Denbora gutis irabazi anitz &.

 

aurrekoa hurrengoa