www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 30.an
S. Paulo Apostolua

 

        Eskojitu zuenak S. Pedro Apostoluen Prinzipe, eskojitu zue S. Pablo ere laguntako, ta len zena Kristioen kontrario egin zue guzien defensore, Maestru, ta Alzindari eskojitua. Jaio ze Tarso deitzen den ziudadean: azi ze Jerusalenen Moisesen lege antiguaskoan ain jakintsu ta ain zeloso, aren guardatzeko, ta guardarazteko, ezi orgatik persegitzen zitue Kristoren Diszipulo gaiek kontrario bekala. S. Esteban lenbiziko Martir gloriosoa arrikatu zutelarik, an zego deitzen zena orduan Saulo, gero Paulo, guardatzen arrikazaleen tresenak, kruelago egines lagundus guziei, ezi arrikabalez bere eskus, dionez S. Agustinek, ezi guzien eskus arrikatzeko, guzien tresenak guardatzen zego. Baña Sandu jeneroso gura mendekatu ze, Jesus onaren gisara, pagatus gaizkia onkiareki, zeren ezi arrien ertean iltzerakoan, belaurikaturik erran zue boza andi bateki, Jauna, barkatu ebei, ta ez dezotela kargu egin bekatu gontas. Eta zer dakigu, etzen izan orazio gonen efektoa Sauloren konbersionea? Bitarteo segitzen zue itsu itsua Kristioen kontra, eta dion bekala Eskrituran, Act 9. Oraño errespiratzen meatxu ta eriotze, atra zitue despatxuak, joateko Damaskora, ta preso eramateko aurkitzen zituenak Kristio, gizonkiak ta emastekiak. Eta Damaskora urbil zelarik, bat batean inguratu zue Zerutik argi batek; eta eroririk lurrean aditu zue oiu bat erraten ziola, Saulo Saulo, zergatik persegitzen nauzu? Eztagokizu ongi ostiko tiratzea akulloaren kontra. Arrek, eta nor da ori, Jauna? Errespondatu zio, Ni naiz Jesus zuk persegitzen nauzuna... Eztagokizu ongi & Eta lotsarriturik ikar ikar erran zue, Jauna, zer nai du in dezaten nik? Eta Jaunak, zoaz Ziudadera, ta an erranen zaizu zer in bear duzun. Bere akonpañazaleak zeude pasmaturik, aditzen bai boza, baña nior ez ikusten. Jaiki ze lurretik Saulo, ta begiak idikirik etzue deus ikusten: ta eskuetaik arturik sartu zute Damaskon: ta an egon ze irur egunes bistarik gabe, ta jan ta edan gabe. Bitarteo Jaun onak abisatu zue Ananias deitzen zen Diszipulo bat, joateko Sauloren billa alako etxean. O Jaun ona, guzia egiten du bekatarien fabore ere, nola bear balitu! Joan ze Ananias, ta paraturik eskuak gañean erran zio, biali nau Jesus Jaunak, ikusi dezazun, ta bete zaizen Espiritu Sanduas. Bereala ikusi zue, ta bataiatu ze, ta sustentu arturik predikatzen zue batzarre ta jendetze-lekutan, au dela Jangoikoaren Semea, au dela Kristo: eta nola lentxago izan baize kontra, iago ze arritzeko; ta garaitzen ta konfunditzen zitue: Ta berladanik nai zute il, ta ertxi zuzte portaleak, etzeien eskapa, baña esporta batean murallatik soka bateki jautsi zute kanpora anaiek. Andik joan ze Jerusalena: prinzipioan guartzen zire S. Pedro ta gañarakoak, etxakines Jangoikoaren lana egin zuena arreki: baña desengañaturik laster osoki, artu ta besarkatu zute anaia guapoa bekala, ta Jangoikoak emana.

        Deskitatus lengo uts egina, zenbat trabajatu ta padezitu zuen! nolako ferbore, koraje, ta anheloareki! zenbat lekutan ibili zen! zenbat arima irabazi zuen! zemat honratu, ta gloriastatu zuen bere Jesus, len persegitu, ta orai doble ta erredoble maitatzen zuena, non da mirik explika dezakenik? zer espiritua! zer entendamentuaren argia! zer mintzaera ura! zer indarra mian ere, konfunditzeko, ta kastigatzeko,gaixtoak! Pafon ze sorgin ta Profeta falsu bat, Bariesu deitua, estorbatzen ziona Jaun bati errezibitzea fedea, S. Pablok erakusten ziona: itzulirik arrengana, ta beiratus asarre ta sebero Sanduak erran zio, o Deabruaren humea, gaixtakeria ta tranpas betea, on guziaren etsaia, noiz arteo bear duk paratu estorbu, segitzeko Jaunaren zuzen-bidea? Bada orra orgatik Jaunaren eskua ire gain, ta izanen naiz itsu denbora zati batez, ezin ikusis iruzkia. Bereala gelditurik itsu zebila eskus astatzen ibiltzeko. Eta Kaballero gura konbertitu ze, ta bataiatu deitzen zena Serjio Paulo, eta andik diote izan zela aldatzea Apostoluak izena, deitzen zena Saulo deitzea Paulo. Gizon guzia ere aldatu ze, iganik irugarren Zerura, ta paraisora, dela gorputzareki, dela gabe, etxakin berak, Jangoikoak daki nola, dion bekala berak. Kristoren kontra izana egin ze Kristoren amante apasionatua, ta ongi unitua guzis, baizio, Bizi naiz ni, ez ia ni, baizik enebaitan bizi da Kristo. Enetako bizitza da Kristo, ta iltzea gananzia. Nai duzie agian nitan mintzatzen den Kristoren progu? Nik gorputzean ere daramazkit ene Jaun Jesu Kristoren markak. Nork apartarazi ni Jangoikoaren karidade Kristorenbaitan dutenetik? Agian trabajuak, edo angustiak, edo goseak, edo gabeak, edo peligroak, edo ezpatak? Zierto nago ezi ez eriotzeak, ez biziak, ez Aingiruek, ez Potestadeek, ez oraiko, ta ez geroko gauzek, ez gorak, ez berak, ta deusek ere eznauela apartaraziko Jangoikoaren karidade dutenetik Jesu Kristo baitan. Arimo andi garreki, noiz bearren, kontatzen zitue Jangoikoaren grazia ta dono errezibitu zituenak, baitare milagro, lan, eta gauza on obratu zituenak: ez nie bakarrik, dio, baizik Jangoikoaren graziak eneki. Ezgara gauza, dio, izateko pensamentu on bat geurenganik: gure gauza izatea da Jangoikoaganik. Niork ez dezake erran Jesus, ez ada Jangoikoaren grazias. Humiltasun sendoa zeuka frinkaturik ta asentaturik biotzaren barren barrenean, ez airatzeko gogoa, naiz iganik bera Jangoikoak izarretan gora. Ni naiz, zio, Apostoluen txipiena, indigno dei nazaten ere Apostolu, zeren persegitu baitut Jangoikoaren Eliza. Jesu Kristo etorri ze mundu gontara salbatzera bekatariak zeñetaik len lena ni naiz. Ene baitan agertutu bere miserikordiaren ondasunak izan dezaten konfianza andia dutenek fede Kristioa.

        Santidadearen progurik obenak, ta Jangoikoai plazer iago ematen diotenak dire bida, baitire arimen irabaztea, ta anitz trabaju pasatzea Jangoikoaren amores. Arimen zego gose, ta egarri zuena eztaike pondera; egia diot, zio. Rom. 9. eztiot gezurra, testigo nere kon zienzia Espiritu Sanduareki, dutela nik tristura andia, ta pena kontinoa neure biotzean; nai nue izan nola exkomekatua neurau Kristoganik ene anaien onagatik. Antsia dut zuetas Jangoikoaren antsias. 2 Cor. 11. Nor heritzen da, ni heritu gabe? Nor eskandalizatzen ni gabe? Testigo dut Jangoikoa, nola deseatzen zaizteten nik zuek guziok esu Kristoren entrañetan. Filip. 1. Bi afektoen ertean nago ertxiturik, dutelaik deseo iltzeko, ta Kristoreki egotea agitz obeago da; baña zuen onagatik mantenitzea emen preziso. Colos. 2. Bada trabaju pasatu zituenak, karzela, prisione, azote, golpe, ta eriozko peligroak, nork konta? Koraje, anhelo, ta antsia gura padezitzeko, nork pondera? Pasatu ondoan asko, zego joan naiak Jerusalena, non zuen kontrarioa franko. Profeta Agabok ikasi zue Jangoikoaren argis pasatuko zuena an: eta arturik S. Pauloren gerrikoa eskuetan lotzen ze bera arreki esku oñetan, ziola, onen jabea ala lotuko dutela Jerusalenen. Ori entendaturik ango Kristio ta Diszipulo guziak zegozkio errogatzen etzeiela joan, ta porfia negar ta negarrez. S. Paulok tieso firme animoso, zer ai zarate ala negarres aflijitzen nere biotza? Ni ez solamente preso Jesu Kristogatik izan, baitare nai dut il gogotik ere. Joan ze bada Jerusalena: an arrapatu, arrastatu, ta golpatu zute beren etsaiik andiena bekala, zeren predikatzen zuen Jesu Kristo Jangoiko, an guruzifikatu zutena: eta akabatuko zute, baldin ezpaziote kendu eskuetaik soldadoen buruzagi batek, ta eraman karzelera. Denbora luzean egon ze preso: Juez baten ta berze baten alzinean presentaturik defendatu ze ausarki, ta klaro eder kulpa gabe: ta nai zutelaik erman berze leku batera, Judu gaixtofikatuen malizias, bidean ilarazi naies, apelatu zue Enperadoreagana. Orgatik eraman zute Romara: ta joan ze Apostolua itsasos ta leorres bide luze bat, eraikis guzia milagros. Ellegaturik Roman, bi urtes an ere iduki zute preso: baña gero ere libratu zue gure Jaunak. Gero ibili ze zorzi urtes erreinus erreinu, ta ziudades ziudade pregonatzen Kristoren Ebanjelioa. Espanan ere egon zela, diote, ta Señora batek Xantipe deituak leitu zuela Sanduaren kopetan eskribiturik urresko letraeki, Paulo Kristoren Predikari: baita berak zionaren konforme, eznue uste banekiela nik deus zuen ertean, baizik Jesu Kristo, ta au guruzifikaturik. Eta ala leku guzietan erakusten zue Jesu Kristo gurutzean, nola argia bere kandeleroan. Baña mias baño obeki bizimoduas ta sufrimentuas erakusten zue sufritus anitz beraren amorez.

        Itzulirik Romara, zergatik predikatzen zuen S. Pedroreki bateo fede Kristioa, ta konforme bizimodu garbi honestoa, konbertiturik zenbait emasteki tratu gaixtoa zutenak Enperadore Neron garreki, ta orgatik itzuli nai etzutenak, Neronek inarazi zitue preso bi Apostoluak, ta ilarazi andik bedratzi ilabeteen buruan. Emen da notagarri, munduan izan diren irur Predikari andienak, Jesu Kristos landara, irurak ain txusto iltzirela predikatzeagatik kastidadea; irurak il zuztela luxurioso urdeek. Zein dire irur gaiek? S. Juan Bautista: S. Pedro: ta S. Pablo. Herodesek ilarazi zue S. Juan Bautista, zeren erreprehenditzen zuen onek aren tratu gaixtoa bere Goñatareki. Neronek ilarazi zitue S. Pedro ta S. Pablo, zeren aren lagun izanak konbertitu zuzten artzera fedea, ta guardatzera kastidadea. Erman zuztelaik bada biak iltzera, bidean despeiturik elkarrenganik zein bere alde, berla arteo, S. Pablo zeramatelaik ia berex, aurkiturik Señora bat Plautila deitzen zena eskatu zio belo edo pañolo bat bendatzeko begiak, kostunbre zen bekala ustiziatzen zireneki, itzuliko ziola. Eman zio arrek debozio andiareki. Ellegatu baño len konbertitu zitue irur soldado bere guardiakoetaik. Ellegaturik lekura paratu ze orazioan belauriko sosegu andiareki: ondorean edatu zue animoso lepoa ezpatai: eta gauza admiragarria! Ebaki, ta etze atra odolik, baizik esne txuri txuria iduris, dion bekala S. Juan Krisostomok. eta buru ebakiak eman zitue irur salto, nondik sortu ziren irur iturri dirautenak egun oraño. Milagro alakoeki berze anitz konbertitu zire. Il ondoan apareziturik Sandagarri itzuli zio bere pañoloa. Izan omen ze S. Paulo txipia gorputzes, txuri kolores &. Iltze bere 68 urtean: Kristoren 69.an.

 

aurrekoa hurrengoa