www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 30.an
S. Fernando II.a Kastelako,
III.a Leongo

 

        Andi edo txipi, abrats edo pobre, fortunoso edo ez fortunoso izatean eztagola sandu izatea, baizik arima ta biotz ona izatean, da progu erreala, in baititu Jangoikoak estado guzietaik sanduak, pobreak oroat nola abratsak, oroat fortunoso nola ez fortunoso izanak munduan. S. Fernando Erregea Kastelako II.a, ta Leongo III.a izan ze guzis fortunoso, batalla bezanbat biktoria kontatu zuena moroen kontra. Denbora berean S. Luis bere lengusu proprioa Franziako Erregea bi aldis joanik irabazteagatik Jerusalengo ta Palestinako leku sanduak, bietan desgraziatua, lenbizikoan Presidario, bigarrenean iltze leku gaietan. Bien etorkia entendatzeko, da xakitea D.° Alfonso VIII.ak Kastelako Errege famatuak, (il ziotenak, Nafarroako ta Araguako Erregeeki bateo, Moroei Tolosako Nabas deitzen den lekuan berreun milla, faltaturik sollik ogeitaborz Kristio triunfo glorioso milagrosoan, deit zan baita gurutzearen triunfoa, zelebratzen duena Elizak Garillaren 16.an ta agitu zena 1212 urtean, noiz ere D. Santxo VIII.ak Nafarroko Erregeak fuertea deituak, zeren autxi zituen kateasko enrejadoak Moroen Erregeak in zituenak kanpoan, artu baizitue arma ta insigniatako kateak,) Alfonso garrek bada izanik berze humeen ertean bi alaba D.a Berengela ta D.a Blanka: au ezkondurik Franziako Erregereki izan ze S. Luisen Ama; bere Aizpa D.a Berengela ezkondurik Leongo Errege Alfonso IX.areki izan ze S. Fernandoren Ama. Nolako semeak, alako Amak biak; esneareki eman zizkiote beren kondizio nobleak ta sanduak, ta azitzeareki guzis ongi atra zuzte nai bekalakoak zein baño zein obeak. Ilze desfortunas Henrike La Kastelako Errege gasterik D.a Berengelaren anaia: ta arreba gau bereala egin zute Erregina; onek ekarrarazirik bere semea Fernando, oni pasatu zio Korona, ta proklamatu zute Najeran zugar baten pean, ta gero Valladoliden Korte jeneraleetan. Palakaturik bere Aita nai zuena beretako Kastelako Korona ere, sosegaturik zenbait alterazio, pregonaturik guzien faboretan barkazio jenerala, lograturik Errege on prudentearen fama ta kredita, ia guziek ongi nai zutela, bildurik jende tratatu zue gerra egitea Moroei. Lenik in ziote hereje gaixtoei eskaparazis Erreinutik, ta erres arrapatu zirenak. Guzia paratu zue orden onean, nola balego usaturik anitz urtes gobernatzeko moduan: baña erakusten zio Jangoikoak Erregeen Erregeak orazioan, zeintan gastatzen zuen asko denbora, ta maiz konfesa-komekatzean.

        Goazen, dio, orai akabatzera moroak Kristiandadearen ta Españaren etsaiak, ta kentzera arrapatutuzten Ziudadeak ta Erreinuak. Prebenitu ze ongi; ta ikusirik, bera zoeiela personan; arrimatu zekizkio anitz Jaun ta soldado boluntario ere. Arturik intenzioa, defendatzeko, libratzeko, ta edatzeko, ez bere erreinua ainberze, nola Jesu Kristoren errelijionea, ia bere alde zue Jesu Kristo bera. Segitzen zute Errelijioso Sanduek, S. Pedro Nolaskok, S. Pedro Gonzalezek, V. Domingok, ta berze asko Sazerdote, Konfesore, ta Predikariek, mantenitzeko tropak Erregeren gustora Kristio onak. Zerama bereki apareju, nonnai baraturik, formatzeko tenplo gisa bat kanpoan ere, zelebratzeko mezak ta ofizio dibinoak solemneki, egiteko errogazioak, orazioak, konfesioak, komunioneak, ta gañarako on direnak palakatzeko Jangoikoa. Maria Santisima zue nola bere Ama amantea, ta amatzen zue hume onaren amoreareki. Zeramazkie beti beraren irur imajina: bat zillarreskoa dagona orai Sevillan: berze bat marfileskoa txipiago, ermaten zuena zaldi gañean batallaetara: irugarrena Erregeen Ama Birjina deitzen zena, zein honratzen baizue erregina bekala palazioko kunplimentu guzieki, ta dagona txoil estimaturik Sevillan: ta arrazioreki, zeren baita milagroskoa prinzipiotik, len ta gero. Diote ezi, zegolarik bere orazioan bein elebaturik Errege sandua agertu zekiola gloriako Erregina Maria Santisima: nai izan zuela Sanduak egin imajina bat ikusi zuenaren konforme: billatu zitue ofizialerik obenak: berak explikatzen ziote nola in bear zuten; baña etziote atratzen bat berere guzis konforme ta nai zuen bekala: Ellegatu zire bi mutil txoil ederrak ofrezitu ziotenak irur egunen buruko inen ziotela imajina konforme nola nai zuen. Eman ziote ortako aposentu bat erretiratua. Irur egunen buruan sartu ze Errege ikustera; aurkitu zue imajina perfekto nola nai zuen, baña etzire ageri in zutenak, ta sinetsi ze zirela Aingiruak: Ezta milagro izan zezon debozio.

        Atra ze bada S. Fernando Moroen kontra: paratu zue kuartel jenerala Kuenkan: Arara biali zio Valenziako Errege Moroak eskatzera lizenzia joateko beragana; ta emanik errezibitu zue S. Fernandok agasajo andiareki; ta Moroak gustoso ofrezitu zio obedienzia: ta bada dionik geroxago kristiatu zela. Andik joan ze Andaluziarat Fernando, ta pasatu orduko Sierra Morena, ellegatu zekizkio Baezako Errege Moroaganik Enbajadoreak ofrezitus obedienzia, sujezioa, diru, ta gauza bear zituenak. Bi Erreinu gebek izan zire bere biktorien primiziak, eman zitionak Jangoikoak odolik gabe. Nork erran gañarako irabazi zituenak? eta zertako ere? Aski da erratea, 35 urte izan zenetan Errege, beti gerran ibilis, etzuela izan nai zuenik logratu etzuenik. Zenbat batalla, ainberze biktoria: zenbat errege, erreinu, ta ziudade atakatu zuen, guziak garaitu zitue. Bere balorea, xakintasuna, dilijenzia, ta medio paratuak zire andiak; baña prinzipalenak bere orazioak, eta penitenziak peleara baño len iten zituenak. Aldioroko zue Dabiden itz gura, Dominus mihi adjutor, non timebo quid faciat mihi homo: Jangoikoa dut lagun; ez naiz gizonen beldur. Galdeturik zertan ote zegon beraren ditxak izatea iago ezi bere alzinekoenak: errespondatu zue, agian zeren aiek naiago bide zuten edatzea beren erreinua, ezi errelijionea. Orgatik Jangoikoak laguntzen zio milagrosoki ere. Xerez de la Frontera zego moroen: biali zue arara bere semea D. Alonso: garaitu zitue Moroak zirenak amar aldis iago, ikusi zutenak Santiago, ta berze zaldun eder batzuk txuris bestituak eleatzen Kristioen fabore. Biali zue berzeatzuen kontra D. Pelaio: onek azkeneko iges inaraziote, segitzen ziote, baña eguna alzina zoeielarik, ta ze Ama Birjinaren eguna, goratus begiak Zerura oiu in omen zue, Santa Maria, detén tu día, ta baratu omen ze iruzkia Zeruan urratu arteo Moroak arras. Berze alako prodijioa franko utzirik, konta zagun agitu zekiona Sevillako atakean. Amasei ilabete zue zeukala inguraturik, izanagatik barnean zegon Moroak elemenio bat jende, ta Sanduak guti. Bitarteo kanpoan in zitue irur tenplo bere irur imajina gaiei, non enzun zezaten meza soldadoek. Aietaik batean zegolaik orazioan, agertu zekio bein S. Isidoro Sevillako Arzobispo izana animatus ta ofrezitus irabaziko zuela: berze bein Ama Birjinak berak mintzatu zio, ene imajina antiguakoan duzu bitarteko betirokoa; segi zazu ta garaituko duzu. Imajina gau zego Sevilla barnean; eta Errege sandua gauas ia atra ze, nola etzekiela, ta joan ze Sevillara, ta portalean aurkitu zue mutil gaste iduri bat ederra guzis, sinesten dena zela bere Aingiru guardiakoa, zein alzinean zoeielaik zeñu eginik segi zezala, zoeie kidatus karrikak barna, ta idikirik Elizako atariak bere kabo, sartu ze barnean, ta an ikusi zue Ama Birjinaren imajina gura gozoso, ta eginik an orazio, ta eskaturik fabore, ta errezibiturik erregalo eztakigunak, atra ze, itzultzeko bere kanpamentura, ta erreparatuzue erori zekiola ezpata, zein aurkitu zue portaletik atratzean, mostratus ala Zeruak, etzuela ezpata bearrik etsaies beterik zegon ziudadean, defendatzen zutelaik Jangoikoak eta bere Amak. Azkeneko segitus errendiarazi zitue Moroak beren ziudade andi garreki, kontentaturik uzteareki libre biziak ta haziendak, azaroaren 23.an 1248 urtean. Andik ilabete sartu ze triunfante artan prozesio solemne bateki, lenean Kapitan, Ofiziale, ta kargudunak jendeareki; gero anitz Kaballero, Jaun, ta noble; gero zenbait Errelijioso, aien ertean S. Pedro Nolasko, S. Pedro Gonzalez, B. Domingo: gero Elizagizonak ta Obispoak: bereala Erregeen Ama Birjinaren imajina zillarrezko karroza triunfale batean; aldakan eskuieko aldetik S. Fernando, ezkerretik Prinzipea D. Alonso ta Infanteak: gero jendetze andia ezin konta ala: Ellegaturik Eliza Nausira, non egin zen funzione solemnea graziak emanes Jangoikoai ta Maria Santisimai, itzuliagatik Kristioei ziudade andi gura 535 urteen buruan. Dotatu zue S. Fernandok katedrale gura anitz hazienda ta errentaeki, ta berze anitz ta anitz Eliza an, ta Jaenen, Cordoban, Toledon, Murcian, ta nortaki zenbat ziudade ta errietan.

        Ainberze ta ainberze trabajatuaren kasos gaindu zekizkio gaitzak; ta ezaundurik ia eriotzea urbil, niork manatu gabe konfesatu ze iltzeko, ta eskatu zue komekadura. Ekarri ziote Obispoen ertean: ellegatzerakoan paratu ze lurrean, ta arturik gurutze bat eskuan joan ze errepasatus pasatu zuena Jaun dibinoak guregatik, ta ponderatus bere korrespondenzia gaixtoa, eskatus miserikordia; guziau, zeukalaik soka bat lepotik, nola balitz gaizkiegille andi bat: gero egin zue fedearen profesioa klaro; ta ondorean errezibitu zue Biatiko Sandua: atrarazirik kuartotik insignia erreale guziak, mostratus eztela erregerik Jesu Kristoren aldean, ta iltzerakoan guziok garela bardin, arima salbo. Gero emanik konseju onak, espezialki seme Errege usten zuenai, despeitu ze. Gero Jangoikoak elebatu zio espiritua, ikusteko Aingiruak beraren eske bialtzen zitionak, ta itzuli ze alegre gozoro. Eskatu zue barkazio, in bazio agrabio noribaiti; ta manatu ziote sazerdoteei, errateko litaniak ta berze orazioak: bitarteo entregatu zio bere espiritua Jangoikoai Maiatzaren 30.an 1252 urtean.

        Bereala aditu zire Zeruko musikak ta bozak kantatzen ziotenak gloria: baña lurrean guzia ze tristura, negarra, ta lamentua: beñere ez omen da izan erregeren iltzerik iago sentitu denik. Kanpoko Errege Kristioek ere sentitu zute amargoki: azkenean Granadako Errege Moroak, in baizue asko demostrazio doloresko, ta biali eun Moro lutos bestiturik asistitzeko ilarian argizari-tortxaeki. Gero Españako ta kanpoko Historiadore guziak, guziak konformatzen dire S. Fernandoren laudatzean, nola Prinzipe kabal perfektoaren alde guzietaik. Birtute guziak dire ageri Sandu gontan, zein baño zein gorago humildadearen ta fedearen zimenduaren gañean. Justizia, prudenzia, fortaleza, tenplanza, kardinaleak, dire ageri klaro erreinuaren gobernuan, baizeuka bake ta sosegu seguroan, etzirela trebe gaixtoak goratzera burua, baizekie egiten justizia guzien onetan, ta miserikordia bere agrabioetan abasto; gañarakoan, zelaik konbeni. Cordoba irabazi zuelaik, xakinik nola Errege Moroak Santiagoko ezkilak ekarrarazituen Kristio presidarioen soñetan arara Mahomaren lanparatako, itzularazi zitue Moroen soñetan Santiagora. Soldado urde batzuen konsejus emasteki urde batek inzitatu zue errelijioso sandu bat bekatura: errespuesta izan ze suan sartzea, adiarazteko naiago zuela erre an, ezi luxurian, emateko exenplu; ta Jangoikoaren milagros etzue mellarik ere sentitu. Jakinik ori S. Fernandok botarazi zue sura urde gura, erretzeko bizirik. Alaere, ezpaze ezin berzean, etzue nai exponitu nioren bizia; ezeta ere paratu kontribuzionerik, ezeta ere Moroei gerra iteko atxekias, ziola, ago beldur diotet amiña pobre baten maldizioei, ezi Afrikako moro guziei. Naiago zue eman erreskatatzeko pobreak aien eskuetaik.

        Baña fedean, karidadean, errelijionean izan ze lena. Beraren irabazi, ta abantallak zire Elizaren onerako. Lenbiziko iten zuena, irabazi orduko erri, ziudade, edo erreinuren bat, prebenitzea tenploak Jesu Kristoren. Eztute numerorik tenplo konsagratu zituenek. Solamente Maria Santisimari konsagratuak dire iago ezi bi milla. Bada Eliza sandaren ordenamentuak guardatzean ta guardaraztean, zer atenzioa zue? Prinzipeen obligazioa zio zela anparatzea ta itzal egitea beren armaeki Elizaren manamenduei, ez dezkiten desobe ditu gaixtoek. Elizako Ministroen estadoa honratzen zue attento estimatus Sazerdoteak: Errelijiosoak espezialki. Fabrikatu zue anitz Konbentu: erraten zue ezi tenploak zirela bere erreinuaren kastelu gisa batzuk; errelijioneak nola murallak; ta errelijiosoen koroak, nola eskuadronak, zeñen orazioetan konfiatzen zuen iago ezi armaetan, zeren kantatus Jangoikoaren laudarioak ta orazioak merejitzen ta logratzen zitioten biktoriak. Ala Sevillako sitioan zegolaik diru-bearrean, ta konsejatzen ziotelaik balia zeiela Elizako errentaetas, errespondatu zue, Elizatik ta Elizagizonetaik orazioak sollik nai ditut, ebek eskatukotut bear orduetan beti, ta aien orazioei ta sakrifizioei zortiogute izan tugun biktoriak ta abantallak. Ala iltzerakoan ere konsejatu zio bere seme Prinzipeari, lenbizikoa Jangoikoaren beldurtasuna, ta Elizaren errespetoa. Baña bere fede, karidade, ta errelijionea etze baratzen tenplo ta gauza agerrietan; Progatu ze agitz amatzean, agitz obratzean, agitz trabajatzean, agitz padezitzean Jangoikoaren ta bere Elizaren faboretan. Sandu deitzen zute, eta sandu izan ze egiaz, ta sandu den guziaren Patrono, ta defensore. Dudatu zute zenbaitek ote zen, iago balliente, edo iago sandu, edo iago fortunoso: baña eman bear zaio abantalla sandutasunai, zein deklaratu zue Jangoikoak milagroeki ere len ta gero. Aita Sandu Klemente X.ak deklaratu zue, ta jai &.

 

aurrekoa hurrengoa