www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 10.an
S. Lorenzo Martir gloriosoa

 

        San Lorenzo, daramana bere izenean bere triunfoaren laurela, España guziaren, espezialki Aragoaren honra, koraje ta balore Kristioaren exenplu admirablea, egietafedearen testigo firmea, niork ezin garaitu zuena, Jesu Kristoren imajina bizi propia, ta Eliza guziaren gloria, orgatik sandu guziek miragarriro laudatzen dutena, ta Eliza guziak jai ta bijilia, ta oktabareki zelebratzen duena jaio ze Huescan: Aita izan zue Orenzio, Ama Pazienzia deituak, eta Sanduak, zeñetas errezatzen baita Huescan. Bere gastezutuas ezta notiziarik, eztare nola joan zen Romara, baizik bai an izan zela Arzediano, ta Elizako gauzen ta ondasunen Maiordomo, zelarik Aita Sandu Sixto II.a, zein arrapaturik preso Baleriano Enperadorearen ordes zeramatelaik presondegira, Lorenzok ansiaturik akonpañatu naies martirioan, lasterka joanik erdetxi zue bidean, ta asi zekio erraten amoltsu negarti, Nora doaie Aita bere semea gabe? Sazerdote sandua, nora alzinatzen da bere Diakona gabe? Orrek etzue beñere ofratzen sakrifizioa ministroa gabe: Nola doaie orai ni gabe ofratzera bere odolaren sakrifizioa? Agian ezaun duzu, ez nai zela artako? Proga bez ia azertatu zuen eskojitzeas ni Ministrotako gauza nai zena: Nori fiatu zidan administratzea sakramentu aldarekoa, eztida eman nai parte ofratzean biziaren sakrifizioa? Zer itzak ebek? Zer sua ura? Zer anheloa! Zer antsia il naiez fede Kristiogatik? Jangoikoaren espirituarena da su gau, ezi gizonarena da bizi naia, ta ez il. Biotz-beratu ze S. Sixto aditus: eta erran zio Jangoikoaren aldetik, etzaitut uzten nik, nere semea, eztare desetxatzen: baizik ere andiagokoak izain dire zure peleak Kristoren fedeagatik. Nik zar bekala dut bukatzea laster lebeago: baña zuk gaste bekala bear duzu garaitu tiranoa padezitus iago, ta irabazi triunfo bat gloriosoago. Irur egunen buruan segituko nauzu ni sazerdotea zuk Diakonak. Bitarteo barin baduzu zerbait elizako ondasunetaik, emozute pobreei. Konsolaturik itzuli ze Lorenzo, seguraturik ilen zela martir irur egunen buruan. Eman ze prisa biltzera elizako ondasunak errepartitzeko. Joan ze Andre alargun baten etxera, non zeuden altxaturik anitz elizagizon eta Kristio. Guziei paraturik belauriko garbitu zitiote oñak humilki, ta utzi ziote limosna abasto; eta etxokandre alarguna heri zegona buruko miñ andieki, zeñatus, ta eskuak buruan paratus utzi zue libre ta sana guzis. Andik pasatu ze Narziso deitzen zen baten etxera, non aurkitu zuen anitz Kristio ikar ikar beterik angustias. Konsolatu, ta animatu zitue: ta oroat garbiturik oñak, utzi ziote bear zuten limosna; ta itsu bat Kreszenzio deitua zeñatzeareki begietan argitu zue. Andik joan ze kubila Nepozianoren deitura: an oroat konsolatu, oñak garbitu, ta sokorritu ziote: ta sazerdote bat Justino deitua ikusirik an, bota zekio oñetara apatzera humildade andiareki. Ala zoeie prestatus logratzeko grazia andia bear izan zuena pasatzeko pasatu zuen martirio arrigarria.

        Gaua pasaturik lan gebetan, biramonean ia iltzera zeramatelaik S. Sixto, atra zekio bidera S. Lorenzo, ta erran zio, ea ez nazala ia desanpara, ene Aita Sandua, ezi enpleatutut orren tesoro enkargatutidanak. Aditurik tesoroen aipakundea Ministroek, bereala in zute preso, ta kontu eman ziote enperadoreai: Onek kontent ustez ase kodizia, ta errendiarazi Lorenzo, enkargatu zue onen guardatzea Hipolito deitzen zen kaballero bati, zeñek paratu zue karzelean berze asko presoen ertean; zeñetaik ze bat Luzilio negar eginaren utses bere desgraziagatik gelditu zena itsu. Oni predikatzen zio S. Lorenzok sinetsi zezala Kristobaitan, ta argituko zuela. Sinetsi zue, bataiatu ze, ta argitu ze. Famatu ze Roma guzian milagroa; etorri zire anitz itsu argi billa, ta guziak argitu zitue guruzearen señaleareki: eta preso guziak ere konsolatzen ta animatzen zitue bere koraje alegre garreki. Afizionatu zekio presoen kuidazalea Hipolito ere, ta arturik apart adiskide-aintzu asi zekio erraten, ager-zezkiela tesoro altxaturik zeuzkienak. Sanduak amoroso erraten zio, o Hipolito, sinesten badu Kristobaitan, tesoro andiak ofrezitzentiot ta bizi eternoa. Eta gutibana sinestarazi zio, ta bataiatu zue bere familia guziareki; eta Jangoikoak ala premiatu zue, ezi ikusarazten zitio bataiatzen zirenak atratzen alegre eder ederrak... Enperadoreak presentarazi zue bere alzinean Lorenzo: galdegin zio elizako tesoroes: Sanduak sereno ausart, auna, ainberze gana barin badu elizako tesoroen, bida bizpirur egun biltzeko. Eman zitio kontent ustez beteko zion etxeguzia urres eta zillarres, baitare lagunak, baita karroak ere. Lorenzok bildurik al zuzken estropeatu, maingu, itsu, malder, ta pobre guziak, guziak paratu karro gaietan, ta erman zitue enperadoreagana, erraten ziola, Ona non tuen Elizako tesoroak. Ezta erratz explikatzea kolera artu zuena enperadoreak, ikusirik bere esperanza ala burlaturik: eta ala sua zeriola begietaik manatu zue biluxi zezatela an berean, ta arraskatu burriñasko aztaparrez gorputz guzia; ta presentatu alzinean instrumentu-genero guziak usatzen zuztenak martirizatzeko, ziola, guziok progatu beartuk ezpadidak obeditu nai ukatus eure Jesu Kristo. Sandua ain zego amorosturik bere Jesu Kristos, ezi guzia guti iduri zekio amorearen kasos, eta ala batere ez lotsaturik, baizik sereno animoso alegre erran zio Tiranoari, o gizon miserablea, uste du garaitu ni bere meatxu ta bere tormentueki? Bada diot, ezi orrendako direla tormentu, enetako erregalo, ta nere gosea izan dela beti asetzea mai gontan erregalo gisa gebetas... Nola entenda? nola sinesta ere lenguaje gau lurreko animalettoek? Entendatzen dute Jangoikoaren amoresko ardo prezioso gartas orditurik daudenek.

        Andik eramanik berriro orañik Tiranoak bere kodiziaren goseareki erraten zio, ea, atra niri tesoro altxaturik dauzkizunak, eta adora gure Jangoikoak: ezperen, eztizute baliatuko libratzeko ene eskuetaik. Sanduak sereno, nik konfianza dut an gorako tesoroetan, baitire ene Jaunaren miserikordia ta piedadea, baliatuko didatela atratzeko libre nere arima, naiz gorputzak senti pena. Azotarazi zue plomusko azoteeki txatxakatus aragiak ta ezurrak: Sanduak Jangoikoai iten zio orazio, errezibi zezan beraren arima. Aditu ze boza bat zerutik erraten ziola anitz pasatu bear zuela oraño. Aditu zute on berze askok, eta Tiranoak zio, o Romanoak, eztuzie ikusten nola Demonioek faboratzen dioten oni, despreziatzeko zuen Jangoikoak, eta Prinzipeak, eta tormentuak? Eta itsuturik iras, edarazi zue Lorenzo tormentuko goatzean edo potroan, deskoiuntatzeko ezurrak, ta zatikatzeko aragiak aztapar ta istrumentu tzorrotzeki. Aidirelaik ortan berdugoak, Sandua aurpepi alegreareki zego ematen graziak Jangoikoai. Biz bedeikatua, o ene Jaun ona, eta eman bezagu grazia guziei, ezaun dezaten ebek ere zein ona den, ta eztituela bereak desanparatzen bear orduan. Biali zue Jaunak Aingeru bat, freska zezan, ta alibiatu pena bortitz gartan, oial txuri bateki garbitus izerdiak eta llagak. Ikusi zue au an zegon soldado batek deitzen zenak Roman, eta gero eskatu zio bataia zezala, nai zuela izan Kristio eta bataiaturik izan ze Jesu Kristoren Martir, Sanduaren konsoluareki.

        Etze ase Tiranoa ainberze tormentatuas, ta ainberze aldis S. Lorenzo baliente gura: baizik ere determinatu zue enpleatzea gau bat ososoa tormentatzen gorputz zatikatu gura pensa ala tormentu-motaeki: eta ekarrarazirik, pena emateko, ziren makina guziak, galdegin zio, zer jendagitakoa zen. Errespondatu zio Lorenzok, ni naiz española, ta txikizututik Roman azia lege sanduan ta dibinoan. Dibinoa, zio ark, deitzen duk legea erakusten dikena egiten burla gure Jangoikoes, ta tormentues? Lorenzok sereno, nie ene Jaun Jesu Kristoren izenean eztut beldurrik orren tormentues. Tiranoak emen, bada ezpaduk adoratzen gure Jangoikoak, gau gontan guzian eztiat atertu bear ire tormentatzen. Sanduak ontara, beras gau gau izanen da gau ona enetako, ez ilun, bai argi ta alegre. Manatu zue Tiranoak paratzea goatze-iduri bat burriñasko sareeki, edo parrilla ta trilla deituak, ain andiak, ezi jasi zezaten gorputza, eta pean barratzeko anitz brasa, joan zeien erre-pispildus gutibana, ta eriotzea izan zezan neke-penatsuago, zenbatenas luzeago. Guzia prestatu zute berdugo kruelek; biluxi zute gorputz sandua guzia llagatua, ta paratu zute trillen gañean, eta su bizia pean. Zego Tiranoa begiak armaturik beira bisai ilunareki; berdugoak zirikatzen sua tenaza ta burriñeki; gañarako an zirenak arriturik; Aingiruak ikusten alako ikusgarria; eta S. Lorenzo pazienzia ta sosegu admirableareki erraten Jaunari, errezibi bez, Jauna, sakrifizio gau berorren honratan. Eta Jauna zego indar ematen ta faboratzen. Etzue iduri zegola tostatzen trilla ikaragarrian, baizik goatze beraz batean: eta ala burlatzen ze ai zirenes bizten sua: eta Tiranoari erraten zio, ia erre da alde batetik, itzuli ta asi daike jaten; ezi elizako tesoroak orrek naituenak eztitu arrapatuko, zeren paratu dire zeruko tesorerian pobreen eskus. O Lorenzo admirablea, Jesu Kristoren soldado baliente garaitu eztaikena, orren aragiak ote dire arriskoak edo bronzeskoak? Edo eztu sentidorik? baña bai, ezi mostratzen du izerdi darionak: baña amoreak sufriarazten dio guzia: eta fuerteago ze su amoreskoa erretzen ziona biotza, ezi su ikatzarena erretzen ziona gorputza. Plazoa bete zelaik goratus begiak zerurat, zio, Esker milla, Jauna, idiketzen baitida ataria sartzeko berorrengana. Au erran, ta egatu ze arima andi gura errezibitzera korona ongi merejitu zuena. Biramonean ortzi zute Kristioek gorputza sendatu zuen alargun garren heredajean, ta zelebratu zute ilaria irur egunes an egones orazioan ta baruan: azkenean zelebraturik meza Justino garrek konsejatu zitue joateko nor bere alde etzezkiten arrapatu. Martirio gau agitu ze 261 urtean. S. Leonek dio, ezi nola S. Esteban lenbiziko Martirak honratu zuen Jerusalem, honratu duela Roma S. Lorenzok: eta guziak eztaizke ase laudatus alako Martira leku guzietan &.

 

aurrekoa hurrengoa