www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 1.an
S. Brijida Birjina Eskoziakoa

 

        Ikusteko, eztuela Jangoikoak beiratzen, baizik bakotxaren arimaren ona, ta eztiola niori gaizki nai bere buratsoen, edo aideen, edo berze nioren bekatuengatik, ikusgarri da Sta. Brijida Eskoziako Birjinaren bizitza. Onen Aita izan ze Jaun bat deitua Duptako, zeñek bere esklaba batenganik izan zue alaba gau. Beraren bizikideak sentiturik lan gaixtoa ta asarraturik senarraren kontra botarazi zue etxetik esklaba gura. Bere denboran jaio ze aurra deitu zutena Brijida, eta andixkoa egin zelaik, artu zue Aitak etxera: eta azi ze agitz honesta, humila, obedienta, ixila, langina, erretiratua, ta beartsuen kuidazale ongi egin naia. Arimaren ederra adornatzen zue doble gorputzaren edertasun admirableak, de manera ezi askok orgatik nai zute bizikide. Aitak ezin errekabatus ainberze eskatzen zuteneki, proponitu zio berari, eskoji zezala zein nai zuen. Baña Sandattoak eskojiturik zeuka ia betikos Jesus ona, ta nai zio konsagratu birjinidadea: eta xakinik edertasuna zela okasio, deseatzeko mundukoek, utzi zezatengatik, egin zue gauza bat gutik imitatuko dutena, baize afekto, ansia, ta asko negarreki eskatzea Jaunari itsustu zezon aurpegia de manera, ezi niork etzezan nai. Eta logratu zue; begi bata lerturik galdu zekio, ta gelditu ze ain itsusi, ezi ia niork etzue ikusi nai, ta bera kontent Aitaren lizenziareki sartu ze Monja. Errezibitzerakoan beloa, ikusi zue Obispoak susko pilare bat bekala gañeko aldetik, eta burua inklinatzean Sandak ukitu zue oñas aldareko frontalearen markoa, baize zur earreskoa, eta berdatu ze istantean, eta berai begia itzuli zekio ta aurpegia, ain eder nola len. Luze litzake erabakitzea, nola azi zen Jaunaren amorean, ta ganarako birtuteetan, ta Jangoiko onak in zituen miragarriak beraren amores, ezi bere amazaleen amazale da Jaun dibinoa. Zenbait bakotx erraintugu.

        Konbidatu zue bein donzella batek, ta maiean zeudelaik, ikusi zue Sandak Jangoikoaren argis arren aldakan Demonio bat. Galdegin zio Sandak oni, zer aizen an. Errespondatu zio arren lazotasunak ekarrarazi zuela, ta zegola ongi aurkiturik arreki. Au klaro erranik aditu zue donzellak, ta lotsarriturik zeñatu ze, ta ezaundurik bere falta emendatu ze, ta gelditu ze libre. Berze emasteki txar bana batek izan zue seme bat, ta doratzeagatik bere kulpa, zio zela Obispoaganik. Deitu zue S. Brijidak, erran zezala egia, ez goratus testimonio falsurik. Urdeak ausarki berriz errana erran. Orduan Sandak señalatu zue guruzearen señalea arren agoan, eta istante berean aunditu zekio mia, ta burua itsuskiro. Zeñatu zue aurra ere mian, ta galdegin zio nor zuen Aita: errespondatu zue aurttoak klaro, ezta ene Aita Obispoa, baizik urlia, zein baize gizatxar desditxatu bat. Ala jakin ze egia; gelditu ze bere honrareki Obispo sandua: emasteki pobreak in zue penitenzia, ta guziek laudatu zute Jangoikoa ta Sanda. Berze Jaun andi baten alabak egin zue boto birjinidadearen, baña Aitak nai zue arrarazi matrimonioaren estadoa. Konzertaturik boda, konbita disponiturik zegon egun berean, donzella gura eskapatu ze S. Brijidaren konpañiara. Segitu zue Aitak asarre anitz laguneki beren zaldietan karreraka. Sandak goart emanik formatu zue guruzearen señalea lurrean: eta bereala baratu zire zaldiak ta zaldunak geldi ezin mogi. Ezaundu zue Aitak Jangoikoaren eskua; in zue penitenzia, orreki joan zire libre, ta alabak segitu zue bere propositoa.

        Dirudi eskojitu zuela Jangoikoak birjina gau faboratzeko kastidadean. Bere lagun bat ze iduri onekoa, ta adin gutitakoa; deskuidatu ze beiratzean; ordik segitu ze gogoratzea, afizionatzea, tentaturik bizitzea, ta Deabruaren inspirazios ezin kasi errepausatzea. Sandak Jangoikoaren argis ikusi zue urrundanik pasatzen zena arreki, ta nola zegon konsentitzeko peligroan: Eskatu zio Janpikoai bere orazioan, etzezala utzi bere eskutik erortzera. Berzeak bitarteo inspiraturik Jangoikoas barratu zitue brasa batzuk lurrean, ta oin urtuxian asi ze frinkatzen aien gañean: ala su bateki garaitu zue berze bat. Biramonean Sandak erran zio, zerengatik joan den gauean peleatu zaren balerosoki, emendik alzina etzara erreko su deshonestoan, eztare eroriko infernuko suan. Bereala bere orazioareki utzi zue sendaturik oñetan suak in zizkion llagaetaik, ta libraturik tentazioetaik. Berze donzella bat itsua bi begietaik ekarri ziote, nai bazio eman bedeizioa begien gañean. Eman zio, ta bereala gelditu ze argiturik bista onareki. Baña nola baize ona, asi ze pensatzen, agian obe zela ez ikustea asko gauza mundu gaixto gontan. Eskatu zio in zezan Jangoikoai orazio, eman zezon iago konberti zekiona. Bereala gelditu ze itsu, len bekala, ta kontent. Matrona noble batek zue alaba bat mutu jaiotzes; amabi urtetan zelarik, ekarri zio S. Brijidari: onek arturik eskutik neskattoa, galdegiten zio, nai duzu Jesus onaren amores guardatu gorputza kasto, ta birjin betiro? Mutua ixil: Amak zio, mutua da, ta eztaike mintza. Sandak ontara, bada eztut utziko, errespondatu arteo. Ea, nauzu mantenitu birjin Jesusen amores? Errespondatu zio klaro, inen dut manatzen didana: ta mantenitu ze birjin betiro, ta mintzatzen ze perfektoki.

        Berze asko milagro egin zue genero guzietan, prinzipalkiro konbertitus anitz bekatari galduak, ta sartus errelijionean, non bukatu ziren sanduki. Azkenean jakinik errebelazios bere iltzeko eguna lendanik, erran zio berak azi zuen donzella bati noiz ta nola: eta ala iltze Sanda sanduki Otxallaren lenbiziko egunean, bortz eun ta emezorzigarren urtean, edo 521.an. Anitz gauza da notatzeko Sanda gonen bizian; prinzipalki jaioa izanik bekatutik, bere amore an de gura birtutera; ta kastidade birjinalaren estimazioa ezin iagokoa, guardatzeagatik eskatu ta logratu baezue galtzea gañeko edertasuna, ainberze estimatzen dutena mundukoek: baitare Jaunaren ona, kentzean ori, ala nai zuelaik, ta gero itzultzean on beroi, naiz ez ukaturik &.

 

aurrekoa hurrengoa