www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 1.an
Gure Aingeru Guardiakoa

 

        Aingeru Guardiakoaren festa zelebratzen da bi aldis urteaz, Lastallaren bigarrenean Eliza guzian; ta Martxoaren lenbizikoan Iruñeko Obispado gontan; eta egunoro litzake arrazio zelebratzea nork bere biotzean bere Aingeru guardiakoa, ongi egiten dagokiona egunoro ta kontino. Entendatzeko zelebratzen duguna da konbeni explikatzea, nor ta zer diren Aingiruak: ia badiren gure guardian daudenak: zer fabore iten digun ortan gure Jangoiko onak, eta zergatik: zer ofizio itentuten gureki Aingiruek: aien progu zenbait eskritura sagratuetaik, ta Sanduetaik: ta zer guk in bear dugun aieki.

        Zer dire Aingeruak? dio katetximan: Dire espiritu bienabenturatu zori onekoak daudenak gozatzen Jangoikoa Zeruan. Zertako kriatu zitue Jangoikoak? Eternoki lauda ta bedeika dezaten bere Majestadea: eta beraren Ministro bekala goberna dezaten Eliza, ta guardatu gizagendea. Dire beras Aingeruak nola Errege gorenaren Korteko Jaundiak, Prinzipe noble poderosoak beraren palazioan asistante daudenak kontino, bere etxeko ta maieko adiskideak; eta bialtzentuenak nora ta zertara nai duen, nola bere Ministroak: ezi orgatik dute izena Aingeru, baita oroat nola Mandatari bialia enkargatua. Dire exerzitoen Jaunaren Kapitan jenerale, ta ofiziale, ta soldadoak, nor bere gradoan; eta ango soldadeska da Aingeru-gendea.

        Eta Egia da gizonetaik bakotxai señalatu diola Jangoikoak bere Aingeru guardiakoa? Da egietafedea: asko testimonio da eskritura Sagratuan: baña testigorik obena Jesu Kristo Jangoiko-gizona Zerutik etorri zena, ta den guzia dakiena; eztaikena engaña, ta ez dezakena engana, baitio bere Ebanjelioan Math. 18. Beira ez dezazen desprezia txipitto gebetaik bat, zeren ezi erraten diziet, oien Aingiruek Zeruetan daudela beti ikusten nere Aita Zeruetan dagonaren aurpegia. Aingeru goi paratzen da gizonaren guardian, au mundura jaiotzen den istantetik, diote Doktore Sanduek, ezi sabelean dagon bitarteo, guardatzen duenak Ama guardatzen du humea. Jesu Kristok, Aingiruen Jaun bekala, etzue Aingiru guardiako bearrik, guziak zitue bere zerbitzuko: baña nik eta zuk bear gindue, ta eman digu nori berea Jaun onak. Ori erran zue Dabidek ere, ps. 90. Bere Aingeruei manatu diote zuregatik, guarda zaizaten zeure bide guzietan: ermako zaitute beren eskuetan, ez dezazun tropezatu arriren baten kontra.

        Nolako faborea ezta au? Zein graziosoa, gustosoa, honrosoa, ta konsolagarria lurreko desterratu pobreendako? Nola aski ezpalitz kriatua gu Jangoiko onak bere imajina ta semejanzara ere gloriaratzeko, ta ematea ortako bear diren medio guziak: Nola guti balitz konserbatua asko denboras, manatus iruzkiai argitzeko guri, zeruai, aireai, lurrai, itsasoai, ta kriatu duen guziai laguntzeko guri, eta iago dena, mantenitus gu bere besotan, ezi Jangoikoan bizi gara, mogitzen gara, ta garena gara, ezi bera gabe atsik ere ez dezakegu artu, ta momentu batez utzten bagaitu, deus ezgara: Nola guti balitz preserbatua berak gu infinizio bat gaitzetaik, kulpa, pena, denborako ta eternoetaik: Nola guti balitz jautsitzea bere Majestadea bere tronotik, egitea gizon, gure aide, adiskide, fiadore, Redentore: Nola guti balitz padezitzea guregatik alako neke-penak, ta eriotze alakoa: Nola guti balitz egitea gu bere Kristio, bere etxeko, bere gorputzeko mienbro: nola guti balitz alimentatzea bere gorputz ta odol preziosoes, doktrinas, orazioes, ta gañarako on direnes Elizan: Nola guti balitz artzea gu bere humetako, ta ematea gure Aitatako bera, bere Ama gure Amatako, ta Sanduak ta Sandak gure anai-arrebatako; zer fabore ezta ematea bere palazioko Prinzipe glorioso eder gaiek gure guardia, kuidazale, ta aurzaitako? Eta aiek artzea gogotik, ta kunplitzea humilki ofizio goi? Enperadoreen ta Erregeen humeei billatzentiote Aio ta kuidazale daizken obenak, baña berak adiña eztirenak dignidadean: baña nork ikusi du Prinzipe Jauna aldiritar baten aurzai? Beira emen gloriako Prinzipe gaiek gu aldiritar pobreen aurtzai bekala! Eztire ikusten begis, bai fedearen argis, seguro ta ziertoago baita, ezi begis ikusten dena. O faborea! O gure ditxa!

        Eta zergatik ori? amore digunagatik, erman naies gu Zerura andik erori ziren Aingeruen lekuan. Da egietafedea erori zirela Zerutik anitz Aingeru, direnak orai Demonio ta Deabru. Ebek ikusten dute, nai gaituela Jangoikoak igan gu gizon lurrekook aiek al duzuten lekura: Orgatik inbidias kontino dagozkigu egiten gerra, tentatus asko maneras, engañus, indarres, zebos, ones eta gaitzes, nondik logra in dezogun desplazer Jangoikoai, ez uzteko sartzera Zeruan, ta jautsiarazteko beren infernura gu ere: Zer egin du, ta egiten du Jangoiko onak? Biali Aingiru gaixtoen kontra Aingeru onak, zeñeki bateo guk aisa garai dezazkegun aiek. Ia bada eta zer ofizio itentute Aingiru guardiako on gebek? Nork explika? Nork entenda ere den adiña? anitz gorputzaren aldetik ere, baña iago ta iago arimaren aldetik: batzutan sentitzen dela, geienetan sentitu gabe. Eztuzu sentitu zenbait aldis alke ta beldur, egiteko eztagokizuna ongi? Zer ze ori? Aingiru onaren abisu bat. Eztuzu beñere sentitu, admititu ondoan bear etzena, an barnean desplazer, iluntasun, edo tristuraren bat? Zer ze ori? Aingiruaren erreprensio amorosoa. Eztuzu sentitu noizerebait deseo, anhelo, edo propositoren bat onerako? Zer ze ori? Aingiruaren bulkaldi bat. Ala nola afekto gaixtoak, inklinazio, tentazio, ta gogorazio gaixtoak baitire Deabruaren aldetik, ala onak dire Aingiruaren aldetik: Eta bagina dozil obediente Aingiruai, Sanduak ginazke. Zer gauza au, fielak, sinesten bada, beiratzea Aingiru eder ederra pobretto baten aldean ain erne antsioso, nondik ibiliko den ongi bere karguko pobre gura? Eta egia barin bada, eta da ain egia, nola Ebanjelioa, Zeruan Aingeruek dutela festa ta alegranzia, iten duelarik bekatari batek penitenzia, nola ezta alegratuko Aingiru guardiakoa, berea dabilalaik ongi? Kontra berriz Deabruen festa da ikustea gu bekatu, ta gaixtakerietan. Daudelaik guri beira, Aingiru onak onnaiez, ta Aingiru gaixtoak gaitznaies, pensa munduko dibersio ta galbideen okasioetan, nola bide dauden Aingiru gaixtoak kontent iduri tentatzen ta su ematen, Aingiru onak berriz despreziatuak bekala bereenganik erretiraturik triste ilun! Pensa kontrako aldera, daudelaik onak Jangoikoai emanak ongi egiten; trabajatzen, padezitzen Jangoikoagatik ta proximoengatik, zein alegre Aingiru guardiakoak laguntzen, konsolatzen, animatzen; zein ilun rabioso Deabruak! Ebek nola persegitzen, aiek nola tuzten guardatzen!

        Ezin konta-ala dire exenpluak guardatuenak Aingeruek, batzuetan agerri, berze batzuetan agertu gabe. Biz lenbizikoa Daniel; bota zute leonen kubilara, jan zezaten: baña Aingiruak ertxi zizkiote agoak, ta etziote mellarik egin. Daniel. 6. Berze bein zeuzkitelaik sei egunes leonak jan gabe, ta erdian Daniel, Habakuk Profeta zoeiena bazkariareki bere igitarleendako artu bilotik Aingiruak, ta istante plantatu zue kubilaren gañean, ta sustentatu zue. c. 14. Bere irur lagunak bota zuzte sugarretan zeukaten labe andi gartan loturik esku oñetaik; eta an barnean zebiltza paseatzen ta kantatzen, ez irur ia, baizik laur, laurgarrena Aingirua akonpañatzen. ib. 3. Elias zoeie iges erregina Jezabelenganik, ta akaiturik etzan ze lurrean bizias etsiturik: Aingiruak jaikiarazi ta janarazi, ta bizkor ibiliarazi zue berrogei egun ta gau. 3 Reg. 19. Judith famatua, ederra gorputz ta ariman bizi ze Betulian erretiraturik bere etxean orazioan: zeukalaik Holofernesek inguraturik ziudadea, ta guziak etsiturik. Erreprehenditu zitue beren fede gutias, ta Jangoikoaren inspirazios atra ze ziudadetik iges iduri: arrapaturik presentatu ziote Holofernesi, zeñi orditu ta lokartu zelaik ebaki zio burua, ta eraman zue Betuliara, orgatik biramonean desegin baize arren exerzito guzia. Baña notagarri da Judith garbi ederrak in zuen juramentua, itzuli zelaik gau gartan, Testigo Jangoiko bizia, guardatu nauela ni beraren Aingiruak emendik joatean, an egotean, ta andik ona itzultzean: eta eztuela permititu bere esklaba gau niork ere mantxa zezan. Notagarri ere da Sazerdote sumoak guzien alzinean laudario eman ziona, Zu Jerusalengo gloria, Israelgo alegria, ta gure jendearen honra, portatu baizara guapoki, ta biotz andiareki, zeren maite duzun kastidadea.

        Ezta dudarik Aingeruak, nola baitire espiritu gorputzik gabekoak, luxuriaren etsai diren bekala ez dezaketena soporta aren usaia, ala direla kastoen, espezialki Birjin direnen adiskide amanteak; kideak kideareki, diotena, zeren Birjin perfektoak dire lurreko Aingiruak, eta aiek Zerukoak, eta ala elkarrenak. Dire berze alde Birjinak berex Kristoren Esposa desposatuak garbikiro, despondi vos uni viro Virginem castam exhibere Christo; beras natural da Kristoren Aingiruak izatea aien lagun amante guardazale. S. Zezilia ofrezitu ze Jaun dibinoai betiroko Birjin mantenitzeko beraren gustora: buratsoek desposatu zute nai etzuela Balerianoreki, zeñi seguratu zio Sandak erresueltoki, Baleriano, erran bear dizut sekreto bat ongi dagokizuna; jakin beauzu dutela nik amazale Jangoikoaren Aingeru bat, zeñek zelo andiareki guardatzen duen ene gorputza. Beira ez dezazun egin eneki deus, zeñen kasos progarazi dezazun Jangoikoaren ira. Ark errespondatu zio, nai nuke ikusi Aingiru goi, ezperen errezelatuko naiz berze noribaiti zaudela afizionaturik. Bataiatu gabe eztaike ikusi, erraten dio Sandak; bataia zaite ta ikusiko duzu: Bataiatu ze, ta ikusi zue: eta bere anaia Tiburzio bataiarazirik ekarri zue ikustera Aingiru bera Sandaren aldakan. Eta biak gero izan zire Martir gloriosoak. Sta. Ines Jesu Kristoren Esposa fiela, zeren etzuen konsentitu desposatzea Romako Prefektoaren semeareki, eraman zute urdeen etxera, an deslora zezaten: baña bereala agertu zekio Aingeru guardiakoa guardatu zuena guapoki Sanda, eta il zuena atrebitu gura, naiz gero biztu zen Sandaren karidades, ta Jangoikoaren piedades. S. Franziska Romakoari agertzen zekio bere Aingiru guardiakoa, nola bedratzi urtetako aur bat idurian, aurpegia eder agitz, Zerura beira, besoak gurutzaturik, sotana txuri bateki: ta akonpañatzen zue orazio ta obra onak egiterakoan: eta bein zergatik deskuidatu zen konbersazioan andre batzueki, eman zio zaflada bat. Juan Karrera lego bat Konpañiakoa egunoro jaikiarazten zue bere Aingiruak bere izenas, joateko oraziora. Bein perezas detenitu ze, baña pagatu zue, zeren gero ia etzio iten faborea, egin arteo arrek penitenzia (Claus. p. 3 Cath. c. 10.) Gaste on bat lagunek erman zute engañaturik bekatu iteko zen okasiora: guarturik peligroa atra ze andik bereala; baña Aingiruak eman zio zaflada on bat izan zuen deskuidoagatik. ib. O zenbat maneras ongi egiten digun gure Aingiru onak, nola eztakigula geurek? Zenbat aldis gu deskuidatzen garelaik, bera ezten deskuidatzen? Nola gu orazioan gaudelaik, dago bera gureki, ta debozio iagoreki? Nola presentatzentuen Jangoikoai gure petizioak? Nola bearrean garelaik, naiz gerok ez oroiturik, bera oroitzen den eskatzeas Jangoikoai gure fabore? Bada gure eriotzeko orduan, infernuko otsoa dabilalaik ingur ingur arrapatu naiez arima, zein dilijent erne dabila Aingeru ona salbatu naies? Zenbat maneras laguntzen digun ongi iltzen? Nola enpeñatzen den Maria Santisimareki, Jesus onareki, Jangoiko berareki, atra daien ongi bere karguko arima gura? Zer alegranzia, ongi atratzen bada? Purgatoriora barin badoaie, zer bisitak, ta zein maiz itention? Nola konsolatzen duen penetan? Nola atratzen bere denboran? ta nola akonpañatzen duen Zerura? Iago ezi adiskide batek adiskideai, iago ezi anaiak anaiai, iago ezi Aitak ta Amak hume maiteai fabore iten dio bereai beti Aingiru guardiakoak: Eta senti gindezake klaro askotan, biziro sinestatus estima bagindez, ta egon attento.

        Ia bada zer in bear dugu, logratzeko Aingiru guardiakoen faborea? Pensatu, estimatu, ta korresponditu dignoki. S. Bernardok dio ederki Dabiden itz gaien gañean, Angelis suis Deus mandavit de te & Bere Aingiruei Jangoikoak manatu diote zuregatik, guarda zaizatela zeure bide guzietan. Fabore miragarria, dio, ta egiaz karidadesko amore andia! Nor da manatu duena? Nori? Norengatik? Eta zer manatu du? Konsidera zagun sinez, ar zagun firmeki memorian manamendu gau ain andia. Nork bada manatu du? Norenak dire Aingiruak? Noren manamenduak obeditzen? noren borondatea kunplitzen dute? Dezakenak mana manatu diote bere Aingiruei, guardatzeko zu bide guzietan, ta eztute erreparorik artzeko ere zu beren eskuetan. Majestade sumoak bada manatu diote Aingiruei, ta bere Aingiruei, an gora dauden ditxoso bere urbileko gaiei, ta bere palaziokoei manatu diote zuregam. Zu nor zara? Zer da gizona, oroitzeko artas Jangoikoa? Nola ezpalitz gizona usteldura bat, ta gizonaren humea artto bat. Baña zer uste duzu manatu duela zutas? guarda zaizatela. Itz gonek zenbat erreberenzia kausatu bear dizu? Zenbat debozio? Zenbat konfianza? Erreberenzia, zeren presente dauden: debozio, zeren ongi nai zaituten: ta konfianza, zeren guardatzen zaituten. Ibili ongi attento, no la beira dagokizula zeure Aingirua. Edozein leku, edozein zokotan guarda atenzio: ez atrebi egitera etzin dukena eginen, banego ni presente. Agian duda duzu dagola presente, zeren eztuzun ikusten? Zer litzake, adi bazindez? Zer, uki bazindez? edo usmatu? Ezta solamente bistas progatzen gauzen presente egotea. Aski da Jangoikoaren itz erreala. Jangoikoan bada maitazkigun afekto guziareki bere Aingiruak, nola bear direnak izan noizbait gure lagunak Zeruko herenzian, baña bitarteo gure aurzai ta kuidazale Aitak paratutigunak. Zeren beldur gara alako guardieki? Poderosoak dire, prudenteak, ta fielak. Solamente segi guk aien atzetik, ta egon seguro Jangoikoaren anparoan. Eldu zaizulaik tentazio, edo trabaju andiren bat, inboka zazu zure guardia; dei zazu, ta klama, guar benaza, Jauna, ta salba benaza, ezperen galdua naiz.

        Aita Sanduak emantu induljenziak errateagatik orazio gau: Angele Dei, qui custos es mei, me tibi commissum pietate superna illumina, custodi, rege, et guberna amen. O Jangoikoaren Aingiru ona, pobretto gonen guardian dagona, bada beraren piedades orren kargura nago ni, argi ta kida benaza, guarda ta goberna benaza orai te beti. Amen. Aita gure ta abe.

 

aurrekoa hurrengoa