www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa  

«EUSKAL IKASKUNTZA»KO JAUN ANDIERI

 

        Saint Pierre jaun apezpikuaren eraztunari musu emanez, eta Laffitte jaunaren eskuan musu emanez; biak bitarteko arturik «Euskal Ikaskuntza»ko jaun andieri, agur-andi bat, Jainkoa baitan.

24-VIII-1948

Nafarroako euskaldun chahar bat

 

        Mgr. Saint-Pierre, apezpiku jauna eta Pierres Laffitte Herria delako kazetaren zuzendari, ko euskar sailako lanen buruzagi agurgarri direneri, Jainkoa baitan agur. Barkatu; baño, zuen baitan ustekida andia dute emengo euskaldunek eta orgatik zuen bitartez, eldu naiz «Euskal Ikaskuntza»ko buruzagieri otoitz egitera.

        Ikusten eta entzuten dutanez, Nafarroa alde untan, gero ta zokoratuago daukagu gure izkuntza: euskara.

        Aldiz, oharturik gaude, zuen berriketari polit eder ederrari Herria orren argi, orren aberats, orren jakintsun eldu delarik; ni, ametsetan ez ote daiteken, Nafarroa untan ere biderik egin euskara pizteko, edatzeko eta bereziki maitarazteko.

        «Euskal Ikaskuntza»ko bilkuretan, ez ote diguzue bide egoki bat idekiko, bedere, «euskaldun letradun»eri, erakusteko, irakasteko nola bear dugun jokatu, euskara iltzera ez uzteko?

        «E. Ikaskuntza»ko jaunak, arrigarrizko jakintsunak direnez geroz, otoizten ditut ohart daizten euskarari buruz nola gauden Nafarroa-gora untan eta bila dezaten bide egokiena, gure euskara maitea galdu ez dadin. Barkatu jaunak: baño, euskaldun letraduneri, nola beartuazi beren artean beti euskaraz aritzeko?

        Euskaldun apalek edo arrontek, orduan, nai lukete euskaraz egitera gogotikago, letradunek bezain andi agertzeko.

        Mendiz beste aldekoek, «Eskualtzale Biltzarra»kin egiten dutena, ez ote litzeke bide bat gure artean ere? Euskaraz dakiten aurreri eta gazteeri sari politak emanez?

        Guztien buruan, zer egin daiteke euskararen aldeko amodioa pizteko?

        Baionako kazeta polita, Herria edatu badaiteke ori litzeke bide egoki bat, baño «España»ko buruzagiek ezpai dute onetsiko.

        Ala ere, beldur naiz Herriak izango ote luken irakurlerik aski, kazeta laguntzeko.

        Oraiko aldi untan, nik uste, ez daitekela egin; iñolaz ere, gobernuak ez duela bide ori onetsiko. Baño, jaun agurgarri oriek, nik uste idekiko digutela bide bat egokia, euskararen aldeko maitetasuna ezagutarazteko, eta gu baitan, berriz sortuazteko, gogo biotzak indartzeko eta euskarari buruz, zerbeit egiteko.

        Nere gogoaren berri zuen baitan landatzeko, nik uste, naikoa dela erran dutana. Barkatu jaun arrigarri eta jakintsun oriek. Azken itza, zuen.

Nafarroako euskaldun xahar batek

aurrekoa