www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

APEZ EUSKELDUNERI

 

        Barkatu, jaunak, zueri itz batzuen zuzentzeaz.

        Napartarra gure astekariaren irakurleak bazarezte ikusiko zinuten azkeneko zenbakian nolaz mintzo zen «Nor edo nor» bere mintzaldi ederrean. Oroituko zarezte idazkai «Yon Done Kiril eta Yon done Metodi» buru zuen artaz.

        Naiz sainduki lan egin orduan, Jainkoaganako ainbertze errialden biurgunea ikusiz, geienek arriturik zeudelarik, Erroman bertan ailtxatu zabezten bekaizgozko iaukaria, erranez eliz otoitzeria guzietan erabiltzen zutela eslaboniara, naiz orduko apez-nausiak eta eliztiarrak goretsi zituzten gizon ok eta onetsi elonak.

        Betidanik, oitura izan da, Elizako gauzetan erri bakotxari bere eleaz agindu eta irakasi, baño Euskalerrian iñon gertatzen ez diren gauzak ikusten ditugu.

        Atzo irakurri ginuen Bizkaiko erri batean gertatu zena, erri artako baserritar batek omen zion oraidanik ez ginuela igande jaik Aita Sainduak ekenduak zituelakotz, ala aditu omen zion elizan erriko apezari, eta ala uste erran zuela; naiz berak erdaraz guti baizik etzakiela.

        Bertze olako aldi batez, elizako atean bi gizonekin nindagolarik, meza nagusiko mintzaldia entzuteko atera urbildurik, euskaraz ari zen, baño, Jinko maitea, zer euskara! apur batean artu nition bospasei itz eta nerekin zeuden gizonei galdetu naben ea zer aditzen zuten itz aietaz eta etzakiten zer ote nai zuen apezak adirazi; ixil-ixila gelditu ziren, eta gisa beraz gelditu bide ziren eliza barnean zirenetarik geienak.

        Argatik, erri euskaldunean erdaraz aritzea gaitz da eta Elizak eztu onesten; erri euskeldunetan euskara mordollaz edo erdi erdaraz aritzea eztago ongi, euskeldun utsentzat erdi per erdi eta erdaldunentzat berdin.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa