www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

EMAKUMEA ERRAN ZUURRETAN

 

        Euskaldunen erran zaarretan, baditugu erran zuurrak; non ta emakumen izate berezi zerbeit, zuurki, agertzen digutenak.

Uez-ama debru zama

        Betidanik eta alde guztietan berdin gaizki ikusia dela uez-ama eta direla uezak; bazter guzietan iguin dugula uez-ama, oro batean gaude.

        Egiazko ama, orren ona delarik bere umentzat; ainbat tzarrago da uez-ama, bere ez dituen umendako.

        Goiko erranera polit orrek, gauza ori bera aditzera ematen digu, uez-ama, debru zama.

        Erranera ori, leen aldiz entzun nuenean, nere arritzearen aundia, eta aldiz; zer atsegina izan nuen!

        Eierazain baten emazte batenganik ikasia, baño etzait gogora eldu, zertaz edo zeri buruz mintzo zen.

        Orduko, ni asia bainintzen euskaldun xaarreri so egiten eta ehen solas aldieri adi-adi erne egoten; bereala artu nion erranera polit ori eta geroago ez naiz oroitzen, berriz entzunik nagon.

Gizonak zaarrera, emaztea gaitzesten

        Erranera ori, aditu nuenean, orduko ainitz lekutan egona bainintzen, uste nuen errana edatuago izanen zela Euskalerrian.

        Gero eta gutiago adituz eta ikusiz erranera bilkoetan nere baitan gogoeta ongi eta asi naiz kezketan, oker entzun ote nuen.

        Nik ikusi dutanaren arabera, erranera orrek adiarazten du; senar-emazteen elkar ongi artzea, adinaikin ozten dela eta bertzelatzen. Senarrak emaztea aisa uzten duela eta emazteak senarra berdin.

        Ordik, elkar gaitzestera bada bide orañik, baño bidean daude: astiatzetik gaitzestera urbil da.

Antxu txarra, beti bildots

        Erraten oi da emakume tipientzat: tipiak, den baño gazteago ematen bai du beti: tipiak eta txarrak ezkongabe edo ezkondurik, umerik gabe gelditzen direlakotz geienetan; orgatik geiegi igatu gabe bizi direlakotz, diren baño gazteago ematen dute.

        Baño, oroitzen naiz euskaldun uts bati entzunik, erranera ori bertze gisa untara.

        Antxu xaarra (ez txarra) beti bildots adiarazten diguna; andere baten adina, ematen duenaren baño andiago delarik.

        Guziek ezagutzen ditugu emakume batzu beti gazte ematen dutenak: emakume oriek ezkon gabeak edo gazte alargunduak edo ezkondurik ume gabeak: ots, lan geiegiek igatu gabeak.

        Geiegizko oriek umek ekartzen dituzte eta umerik egin ez duena antxu da; orgatik antxu zaartzen denean, bertzeak baño gazteago ematen duelakotz da antxu xaarra beti bildots.

        Etzait gogora eldu, non eta nola entzunik nagon; baño nola nai den dela, biziki polita zait.

Andere ona, mee

        Euskalerriko etxekanderek ez dute lo geiegi egiten, ez ta ere, geiegi atsedeten: badakite zutik eta ibilki bere bazkaaldiak egiten; askotan, bidenabarkoan egiten oi ditu, bertzeek jarririk egiten duguna.

        Etxean, ura da goizenik jaikitzen dena eta berantenik oatzeratzen dena; sua dela, gosariak direla, etxekoentzat eta langilentzat bazkariak direla, badu norat eldu.

        Ortaz landara; laborea duela, lixua ikuzi bearra dela; olloak, urdeak, baratzeak, ez dezake guzieri buru eman.

        Leer eginik, gisa ortako bizitzea ez da gizentzeko egokiena, etxe geienetan ala da egia eta bizimodu ori adiarazteko, poliki errana dago andere ona, mee.

        Erran polita ori, neri erran zidan andereak ere, ez du bilkor andirik, me-mea da; ala ere egoki zitzaidan, egia delakotz edo ni ere mee porrokatua nagolakotz.

Etxeko anderea nongo, gure aideak ango

        Nere jakinean, erranera ori ez du iñork eman: erran zuurretan ez dut alakorik bilatu eta ez ikusi ere, erranera gutunetan.

        Etxe anitzetan gertatzen dena, adiarazi nai du.

        Etxeko andrea, nagusia baño nagusiago duten etxetako zera da ori.

        Alakoetan, etxeko andereak, egiten eta erraten duena, ura da etxeko guziek onesten dutena; ezin bertzean edo ala bear delako ustean.

        Batbedera bere aidegoari emanago bai da, bertzeeneri baño, alako etxeko andereak maiteago ditu nagusiarenak baño, bereak.

        Orgatik, etxe orietan begi onez ikusiak dire anderearenak eta aldiz, begi tipiz bertzeenak.

        Poliki-poliki, batak urbiltzenago diren bezain urruntzenago dira nagusiarenak.

        Eta azkenian ek aideago ok baño; izenez ezpa dira ere, izanez bai.

        Ori erakusten digu erran eder orrek Etxeko anderea nongo, gure aideak ango.

        Irunez oialdundu da gure andrea, ez alfer egonez

        Orra or bertze erranera polita, andrearen lanaren gain ematen duela aberastea.

        Neri, arras polita zait erranera; ez bakarrik aberastea, lanaren ondorioa dela adiarazten digulako, baizik eta andre edo emakume lan bat, irutea, artzen duela bidezkoago, guzieri erakusteko, lana dela aberasteko edo ongi egoteko bidea.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa