www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

GURE EUZKELDUN ADIXKIDERI

 

        Baztandarrak, larrauntarrak, ulzamarrak, bortzerrietarrak, bertizarandarrak, arakildarrak, erroibartarrak, artzibartarrak, saraizuarrak, erronkaldarrak eta gañerako nafartar euskelduneri, agur.

        Barkatu. Nai ginuke jakin zuen esker on baten gai naizen edo...

        Amabortzero edo illero edo maizago nai zinuteke euskara lerro batzu idatzi, edozein gairi buruz edo errialde orietan gertatzen diren berriak bialduz, emen Napartarra-n argiarazteko?

        Lanak bear ditugu errexak eta llaburrak, bereziki, lerro aldi (párrafos) motzez eginak.

        Aditza edo verboaz kontu iduki.

        Erdarazko gisaz iges egin; diot, ez erdaraz gogoratu eta itzez itz euskarara itzultzeko. Emagun batek erran nai duela poner orden u ordenar una falta euskaraz erran bear dugu euskeldun utsak dioten bezala buru eman erdalkerik gabe.

        Ortaz landa, orriak edo ostoak alderdi batetik bakarrik lerrokatuak eta izki larriz eginak, bertzenaz, argitarazteko, Jainkoak daki, eta zuek ere bai, nolaz itzulikatzen diren gauzak. Untaratuez geroz, idazki llaburrak eginez eta asti pixka bat artuz eginen dugu lan ona.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa