www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ILARRI ZAR BILATZEN

 

        Irur gizon erne eta biozdun, jakinduriaz landa, mendiz mendi gogorki lanean ari dire, gure lurreko leenengo gizonen atzak bilatzen.

        Oroituariaren leen gutunek ez daukute gizaki eken berri ematen. Gutun oroituriaren aurreko menderen-mende bizitu da gizona eta aren berri guti dakigu.

        Arpetako gizona bezalako dugu ere ilarri zarrekoa; unen atzak ilarri zarretan bildu dituzte; arriluze eta alakoetan ere atzematen oi dituzte.

        Ilarri zaarren ikertzale orien izenak, Arantzadi, Barandiaran eta Eguren, irurak euskaldunak, irakasleak irurak.

        Amar bat urte otan Euskalerrian dabiltza irurak ilarri zar (dolmen) ikertzen.

        Leengo gizonen oroitgarrietarik ikusgarriena, ilarrizarra da.

        Oketarik irurogeita zenbait ba omen dituzte ikertuak Euskal-errian.

        Aurtengo udan, Urbasako mendietan gaindi ibiliak daude eta atzeman dituztenak buluziak eta zolaraño miatuak.

        Mendi untarik etorri berria da Arantzadi jauna Iruñara eta iragan asteazken batez, ilunabarrean, argi eta garbi erran zizkigun, zeri buruzko lanetan ari diren eta zer xedetan.

        Gure lur untako leen egoiliarren edo orduko gizonen berri zerbeit ikasteko, erran zigun, ez dugula bertze biderik baizik eta arpetan, ilarri zaarretan bizi zirenek utzi zizkiguten atzak; ok direlakotz gizonen iturburuak argitzeko pizgarri sollak.

        Ikertzalen xedeak edo elburuak dire: atzemaiten dituzten gauzeri esker ikasi eken egileak norañoko ikasiak edo jakintsu gutiak ziren.

        Gu baño zenbat zaarrago diren.

        Nolako gizonak ote ziren alako ilarrien egileak.

        Gure odolekoak ote? Bide oriek argitzeko, ilarrizarrak ongi miatu bear dire.

        Atzemaiten dituztenak bildu: direla arrizko aizkorak, aiztoak, arri-ziriak, potaxak edo lurrezko untzi; ezur andi eta tipi; osorik edo puskatuak.

        Ortarako leenik, adiarazi zigun, ilarri-zarra zer den. Nola dauden eginak.

        Osorik dagona eta urratua. Nolaz berezi?

        Ororen sarrera iguzki aldetik dutela.

        Bertze norbaitek leenik edo leenago ikertua ote den.

        Aitzineko gizaki baten oroitgarri direnez gero.

        Zertako zituzten? Zenbat urte ote dituzte eginik?

        Aren egileak, gizon nolatsukoak ote ziren?

        Gu bezalakoak edo gure odolekoak?

        Arkibideak ongi ikustatu eta erran zigun:

        1en. Euskalerriko ilarri zarren adina bertze eskualdetakoena bezain zaarra dela.

        2en. Gutiz gora-bera lau milarena, ots, Abraham delakoaren denborakoa.

        3en. Ilobitzat egin zituztela.

        4en. Arri andi ek bakotxa bere lekuan ezartzeko ez dela goiantien lana; oraiko gizonek metaziriz lagunduz egin dezakete.

        5en. Atzeman dituzten gauzak, erran nai dute arriaro eta burdiaro bitarteko epe artan eginik direla.

        6en. Atzeman dituzten ezurren arabera, orduko gizonak eta oraikoak, berdintsu.

        7en. Baditeke gure odolekoak zitezken, baño au ez da erraz iardestea.

 

aurrekoa hurrengoa