www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

KUTUN IDEKIA

B. tar P. ri

 

        Oraintxe bertan irakurri dut, zure idaztiño La unificación del euzkera delakoa, emengo nere adixkidetarik batek gaur arratsaldean emana.

        Badakit nere iritziaren begira etzaudela, baño, ala ere, barka dizadazu ausartzen banaiz lerro auk zuri bialtzen.

        Nik uste baño obekiago egina duzu lana; unen berri ez nuen Constancia egunkari delakoaren zirikaldiak baizik.

        Zaluiegi edo tarrapataka egin diot zure lanari buruen burukoa; orrengatik eta iñor ez naizelakotz, ixilik egon bearra, emen agertu naiz.

        Oso eder zaizkit zure lanaren azkentzak (conclusiones) eta leenbailen egin dezazue guziek gipuzkoeraz, bertzenaz xaartuxeak gaudenok lokartuko gara betiko gauz ori ikusi gabe.

        Uts bat oartu natzaio. Euzkaraz idazteko oitura Baionatik eldua dugun ezkeroz, uni ez diozu ordaindu zor zaiona. Untaz landa, ikus ezazu 30 urteko Eskualduna astekaria, euskaraz egina eta ez ote ongi? ez ote irakurle multsu eder batek onetsia?

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa