www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ORAIKO GAITZ-BERRI UNTARIK

 

        Ez dugu aspalditik bertze solasbiderik eta ni ere ortarik lotu naiz.

        Zinez elderi tzarra dugu gure artean, baño, nola daiteke oraikoa, leengo grippe delako gaitza ura bera?

        Ez da errex iardesten.

        Sendagilen artean ez dagozi ados zer diteken ori buruz. Batzu diote oraikoa ala dela; gaitz baten elderi aldiak ez dire berdinak, aldi untakoa gaitzituagoa dela baldintza tzarragoetan sortu delakotz.

        Gudate ikaragarri unen ondorio tzarra; idorte gaitzaren bidez kutsu pozoindua; gizonketa gaitza, leku estuetan kokatuak, naasiak janedanak txarragoak, eskasia andiak bazterretan, oro bateratuta ta una emen grippe delako gaitza tzartua.

        Izan daiteke, zakurra zakurtuez geroz otsoa biurtzen denez geroz.

        Bertze batzu diote berriz; elderi unen iturburua ez da eldu gaitz batetik, baditu grippe delakoa baño geiago, sukar beltzaren kutsua ere baderama.

        Zinez, eri gazteenetan sukar-beltzaren antza baduke, eta zendu diren gazte geienak itxurez sukar-beltzak eraman ditu. Ala diote segurik eta ni oriekin batean nago, dela sukar-beltzaren kutsu berbera edo bertze bat beltua gauza bera da.

        Sukar beltzaren antza du gazteri eta sendoeneri jotzea; grippe delakoarena ez da ori, unek aulenekin nagusitzen da.

        Betidanik udazkeneko gaitza sukar beltza dugu gure bazterretan. Grippe delakoa berriz neguko eta udaberriko gaitza.

        Dena den elderi untan grippe zikina dugula gure artean ez daiteke ukatu; baño bada bertzerik ere.

        Laño beltz baten pare zoko guziak bete ditu izugarrizko gaitz tzar unek.

        Gaitz untarik begiratzeko, ez ote dute sendagilek xerto berarizko bat edo?

        Ez omen dute, baña; ortarik nola bertzetarik begiratzeko badakizkigu zerbeit onik.

        Jan edanean kontuz; gizon bilkuretarat (café-batzoki-zine-teatro-ardangela etarat) ez urbildu; astia duzuelarik, erritik ate, karriketatik ate, mendira jo; aize garbiz atsetzera.

        Arratsean, illunabarrean etxerat bildu eta tenorez oatzeratu.

        Guzien buruan (ante todo) garbitasun andia eskuetan, maiz garbitu, bereziki janotordu aurretik. Aoa eta sudurrak gisa beraz maiz garbitu, ur beroaikin aski da.

        Baldin baduzue iturriko ura edo ur iragazia (filtrada) edo ur egosia, etarik artu.

        Baldin kontuz ibili eta gaitza biltzen baduzue, oatzeratu lenbailen, ur utsean egon, urdalla eta sabela garbitzeko purga bat artu, ur utsean (egosia obe) jarrai geldi-geldia oatzean eta sendagilea deitu.

        Leendanik artatuak gisa untan, bospasei egunez kito.

        Jainkoak begira gitzala eta Aren naiari so egon gaitzan. Ala biz.

        Buruzuri

 

aurrekoa hurrengoa