www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

GORA «EUSKELTZALE BAZKUNA»KOAK!

 

        Aspalditik gogapena bat itzul-mitzulka dabillena nere gogoan, adirazi digute oraintxe batza unen bazkideak.

        Betidanik uste izan dut, euskarari buruz ez ginezakela aurrerapen aundirik egin, baldin ezpadugu euskel ikastolik.

        Gure Euskalerria il urran ikusita, epe labur baten bizitza baizik ezpadiogu atzemaiten, gure erria ala ikusi, ta gu geldirik, ixilik egoten lotsa gabeko egotea eta biotz gabeko ixiltasuna!

        Zorionez badire lanari lotuak, batere aspertu gabe gure izaite osoa borobildu nai dutenak, batean euskar edestiak bilduz eta banatuz, bertzean Eusko Deya irasiz eta alde guzietara edatuz.

        Atzo Pizkundia, Euzko Argitaldaria euskaraz egiten diren lanak argitaltzeko saria biltzeko.

        Orai berriz, oiu miñ baten bidez deitzen digute euskeldun burasoeri, galdetzen gaituztela gure izenak.

        Gu guzien izenean Batza unek erdietsi nai du Euskalerrian ditugun ikastetxengandik ezarri dezaten beren baitan euskel ikastolak, ikasi dezaketen euskaraz gure umeek, guk ikasi dugun baño obeki.

        Izain ote da Euskalerrian guraso bat asmo au onesten ez duenik?

        Bat edo bertze izan diteke, baño biotza bere lekuan duenak beretuko du biotz osoaz asmo eder ori.

        Nere zorion agurra eta esker berexi bat koeri.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa