www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ESKUALDUNA-TIK NAPARTARRA-RI

 

        Iruñan aste oroz agertzen da kaseta bat bihotzez gure Eskualdunaren idurikoa eta nonbeit han mintzoeraz ere.

        Askotan gure gerlarien berriak hedatzen ditu mendiaz bertze aldeko eskualduner eta orhoitzapen minena badauka bethi gudukarientzat.

        Hots iruñarra izanagatik hitz dauzuet ez dela doixtarra (alamanen kidekoa).

        Aste huntan Eskualduna-k zor diozka eskerrik hoberenak, harek Eskualduna goretsi duelakotz.

        Bilbaon, B. tar P. jaunak agerturik idaztiño bat: La unificación del euzkera irakurtua duguna, bainan guhauk oraino aiphatzekoa, hartaz solas egitearekin, huna zer dion gure adixkideak:

        «Uts bat oartu natzaio. Euzkaraz idazteko oitura Baionatik eldua dugunezkeroz, uni ez diozu ordaindu zor zaiona. Untaz landa, ikus ezazu 30 urteko Eskualduna astekaria, euskaraz egina, eta ez ote ongi? Ez ote irakurle multso eder batek onetsia?

        »Goresteak hel ditela hogoita hamar urtez Eskualduna moldaturik, Jainkoak berrikitan bereganatuak, bakean dauden langile onetaraino.

        »Eta zuri, Larrekoa, eskerrik asko».

        Ezta zeren; ezta or egia baizik; nik dakitan euskar apurra Eskualdunari zor diot eta ura irakurtzen asiez geroz geroago eta maiteago dut.

        Yinkoari esker orai duela ogei bat urte, elkar ezautu genuen Eskualduna goxoa eta ni, tutik euskaraz ez nakielarik; baño ala ere, nik eztakit aren eztitasun goxoak edo aren mintzairea eta nerea batu bearrak, ordutik dut biziki maite Baionako Eskualduna.

        Gero azken urte otan, argi-argia ikusi nuenez geroz, betidanik euskara izan bearra Euskalerriko aurriden mintzaire berexia eta bakarra etzela neretzat ala, orduan asi nintzaion Eskualdunari balakuz eta nere yanari goxoena bezala artuz, zenbaki bat ere uts egin gabe.

        Eta zenbat aldiz nere baitan errana ere. Nere pozaren aundia aren egilek bezain ongi mintza baneza!

        Barka dizadazue eta Jinkoak lagun dizuela oraiko beltz untan.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa