www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARRENGO PRANTZISKOTARRA
ETA JESUSEN BIOTZAREN DEYA

 

        Orain duela lau urte, gutiz gora bera, sortu zen emen Iruñan bertan, kaputxinoen konbentuan Irugarrengo Prantziskotarra illekari polita, kaputxinoek argitalduz.

        Guziek dakizue nolako euskara txukuna eta erraza erabiltzen duen orok aditzeko gisaz.

        Frankotan eta bozik, ementxe lekurik bagenu «birlandatuko» gintuzke, gutun yori orien lan mamitsuak; ain onak eta errazak dira.

        Oartu natzaio leenbizian baño errazago argitaltzen dutela orain, irakurle geiago ote dute ala edo.

        Gure zorion agurra euskeldun Aita kaputxinoeri, bereziki, illekari maite unen zuzentzale den Inza'tar Dámaso Aita on puskari.

        Orain berriz, josulaunek edo jesuitek, eldu den urtarrilla edo ilbeltzatik asi ta, argitalduko omen dute bertze illekari bat euskaraz (bikoa bizkai euskeraz bat eta bertzea Gipuzkoako euskeraz) Jesusen Biotzaren Deya (Mensajero del C. de Jesús) «Otoitzekzko Apostolauaren Zabaltzallea». Jainkoak dizutela esker on baten bidez Bere laguntzak etortzeko den illekaria izan dadin euskeldun apostolautar guzien irakurgai berexia, nola den gisa beraz irugarrengotarren artean aixtekoa. Ala biz.

        Bozez dariela nago, ikusiz bi illekari orien bidez, gure euskara maitearen aurrerapena.

        Betidanik, Euskeriako misiolariak asistarrak edo jesuitak izan direlakoz eta euskeldun geienengandik ain begikoak eta begiratuak, ortaz aspalditik, lan orien begira ginauden gure baitan; baten argitaltzea eder-ederki zitzaigun, baña orain bigarren unenak biotza betetzen daku.

        Jainkoaz eta euzkaraz, aniz urtez.

Larrekoa

 

        Illekari oken artzeko eskudun egin diteke.

        Irugarrengo Prantziskotarra Iruñako kaputxinoen konbentuan, urtebeteko saria 0,50 pezeta.

        Jesusen Biotzaren Deya. Admon de «El Mensagero del C. De Jesús».

        Bilbao, urtebeteko saria 2 pezeta.

 

aurrekoa hurrengoa