www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA IDATZI?

 

        Orai duela ilabeten bat onetsi gintuen Iruñarraren erranak eta azkenik unekin batean X Jaunarenak: berriki agertu zaiku Amillanagaray'tar Kepa, idazle bizkorra, leen gai uni buruz Eleizalde'tar Jaunarekin izanak ziren elkar ezin aditu batean, gai untaz mintzo zirelarik.

        Jakintsuenak elkar ezin bateratu direlarik, zer egin bear dugu larrekoak?

        Nik beñipein nere bidea artua dut eta bide egin bizkitartean aoa zabalik eta gogoa erne aditzen ditut yakintsuen erran argiak: baña, azketsi edo barkatu jaunak, gai unek izan bear ditu itzalguneak edo ilunak eta leku itzal orietan ibiltzeko argirik eztugunek zearka bear dugu nai dugun burupidera yotzeko.

        Zer burupide dugu ori? Euskaraz idatzi ongienik eta euskeldun guziek aditu gisaz.

        Euskaraz idazteko oitura, nondik eldu zaiku? Baionatik.

        Eta oitura unek bear ditu gure eztabaiak argitu: ezen gauz oketan gogoketak baño argitzenago dute egiteak eta egipenak.

        Ala ba, oitura uni jarrai, bakotxak bere itzkelgiz; elkar argituz eginen dugu bide, anartean Jainkoak agian bialiko daku idazle bikañen bat eta unen idazti bidez elkartuko gara, Jainkoak nai badu.

        Ez uste gero bat batean sortuko zaikula guk bear duguna grafia delakoari buruz, ez; izan diteke, gerta liteke; baña, beldur naiz, orai gai untaz mintzo garenak ezautu ez dezagun unificación delako ori.

        Ordua bizkitartean goazen aitzinat artua dugun bidetik: untarik edo bertze batetik, ibili ditezke lasterrago, ondotik eldu direnak; eta agian gure gañetik iragaitean yo dezakete uste baño leen elburuko arri urre borobila.

Larrekoa

 

        Ondotik, itz bat zuri Amillanagarai'tar jaun idazlea.

        Zuk uste duzuna dela X jaun ori ezta; ez naizela ni agerian dago, apur bateko gai dena ez diteke lan aundi baten egile.

        Ala ere, ausartzen banaiz eztabai uni bazterretik begiratzea, adirazi nai dietet gai uni so daudeneri, ez dugula oraia untan garmendu aunitzik aterako, bakarrik erdietsi dezakegu elkar ezin entzun batean gelditzea eta au liteke makurrena.

        X jauna berak autatuko du zure idazti politaren iardesteko garaia.

        Orai ta beti Jainkoa baitan agindu.

 

aurrekoa hurrengoa