www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

APAL-APALAK, EZ APALEGIAK

 

        Beti orixe izan da euskeldun gizajoen aztura, beren burua deusetzat artu, deus ere eztakigula erran, apal-apalak garela gaur, biar ta beti, ala egon besoak uzkaldurik, egon, solas ederra aiton zarrentzat!

        Apaltasuna edo bakotxak bere burua deusetzat idukitzea, gauza ederra, ala baikara ziñez Jainkoari buruz eta Jainkoa baitan bakarrik ongileak eta onirauleak (persevenantes).

        Baña, Jainkoaren izenean, ez apalegiak; euskeldun geieneri galda ezazue zertako eta zenbaterañoko gai diren eta bere bizibideko lanez landa deustako ez omen dira, yardetsiko datzuete. Andre euskaldun bati —letraduna bera— bein galdetu nion:

        Zertako ez duzue zuen irakur gaiak euskaraz egiten? Eztakigulakotz. Unela iardetsi zatan eta erran nion:

        Aski duzu idatzi mintzo zaren bezala; euskara garbiz ari zara, naiago nuke zuk bezain ongi mintza baneza!

        Zuk ez duzuna da euskaraz idazteko oitura, baña, oitura guziak bezala eginez eta eginez jarriko zara.

        Euskeldun gizajoak beti diren baño apalago lan bide guzieri buruz, apur bat ezpada bakotxak bere bizipidez.

        Uste dugun baño geiagoko gai dugu gure barnetan, bertzenaz, nola iraun bertze errialde guziak baño mende geiago?

        Beingoan ezautuez keroz gure izaite unen indarra, eta unen bidez dezakeguna edozein gairi buruz, eztugu bertze biderik lanari lotu baizik.

        Euskaraz egin eztaikenik ezta. Gizonak dagikedan gogoketa guziak idatzi ditezke. Irakasle batek irakasi dezaken guzia, euskaraz egin diteke.

        Leendanik eginak litezke ikaskuntza oriek ezpagine euskeldunak betidanik soraioak izan.

        Baña, gure izaite apalegiaren ondorioak ditugu ordaindu bear orai edozein lanari lotuz.

        Beti, beti gure iritzi ustela izan da erdaldunak gu baño abilak eta yakintsuak!

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa