www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

JENDE TARTEKO OSASUNGARRIAK

 

        Ama batek bere bularreko esnearekin bakarrik, edo unideari emanez, bear du azi bere umea; ezinbertzezko gauza da, mamona edo gomazko titiaz baliatzea.

        Mamona gauza ona eta gaixtoa da; ona garbitasun ezin geiagokoarekin ibiltzen denean, eta pozoñaren pare, ongi eta maiz garbitzen ez bada.

        Sortu berriari, zenbait orduen buruan, lenbiziko eman bear zaiona da bere amaren bularra, bertze edozein edari baño lenago.

        Garbitu aurra egunero eta unen burua, egin ez dakion «crisma» deitzen den azala, zein ez baita zolda gogortua baizik.

        Litainak ateratu aitzinean beñere etzaio eman bear aur bati jatera edo edatera, bularreko esnea baizik.

        Jana bezain bear du aurrak aize garbi eta sanoan atsartu, eraman bada kanpora, bañan gauaz ez, uda izanagatik ere.

        Urtez azpiko aurrarentzat anbat gaixto da jatea, gero ere bearretan bada ez edozein gauza eman, baizik esne-zopak edo ura eta gatzean bustiak. Iru urtez peko aurrak bere kaltetan ditu aragia, ardoa, kafea eta frutak.

        Aur bat xertatu bear litzake iru illabetetan, leenago nabarreria dabillenean; xertotik ez da nabarreria sortzen.

        Noizean bein xertatzen denari etzaio nabarreria lotzen, eta denak xertatzen diren errian ez da gaitz kutsakor ori edatzen.

        Gorputza garbi eta eskuak garbiago dauzkanak segur ez du izein zizaririk, eta zain dezake bere burua bertze aunitz eritasunetarik.

        Udan maiz mañatuz garbitu gorputza, neguan ere bai noizean bein; aunitz eritasunen ama da zikintasuna.

        Birikak galtzeko edo betiko izateko bidetan da janean sobera ari eta edana maite duena, bai eta ere aire erreberritu gabean leku illunean, ian txarra eta eskasarekin, aztura tzar edo zikintasunean bizi dena. Eritasun orri ateak esten zaizko: gaitz ori izan dutenen soñekoak eta ek ibilli gauzak bazterrerat utziz; sorallua garbituz, ez isetsaz, baizik trapu edo egunki arron eta urantuarekin; listua sorallura ez emanez; aragia erosteko bear litaken dirua, kafe, ardangela edo taberna eta pipa-belarrean ez ondatuz; eta etxe barnetako bilgurak baño kanpoko jostetan maitego izanez.

        Biriketako gaitza sendatzen da denbora dela kasu eginez; geroago arras nekez.

        Edan soberakinetik sortzen denean, gutitan sendatzen da.

        Tifus lotzea nai eztuena, izan bedi garbia gorputzean, jauntzian eta ianedanean; edatean eta garbitzean gasta dezala iturritik edo bertzela ur idakin eta idazkia. Ardo eta edari xuriari emana den aren azken etxea izaten da presondegia, erotegia edo eritegia.

        Goizetan eta bazkal ondoan kopak artzeko oitura duena denbora gabe zagartzen eta lasterrago iltzen da.

        Izpirituzko edariak indargabetzen du gizona, adimendua illundu eta ollotzen, eta egiten seme ero, zentzu eskaseko, biotzeko min edo biriagaldu batzuen buratso.

        Aztura ezin geiago itsusia zinez mozkorkeria; nagazten eta errekaratzen ditu familiak, berekin ditu alferkeria, bearkundea edo miseria; egiten du gizona eskelari, bere buru iltzalle edo gaixtagin; aztura ori duenak galtzen du gizontasuna, ez da bere buruaren jabe, ez daiteke izan sendiko buratso on ez eta ere jende tartean, erritar ona.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa