www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKALERRIKO IRAKASLERI
ETA OKEN LAGUNTZALERI

 

        Betidanik, orotakoa eta egundainokoa, euskararen etsaia bizkorrena izandu da irakaslea edo maistrua: barkatu jaunak, baña ala da.

        Euskalerriko maistruak, edo gaixtoak euskarari buruz edo astaputzak, nai zutelarik euskara zokoetarat baztertu eta bortxaka irakaskintza guziak erdaraz egin euskaraz baizik etzakiten umei.

        Zer erokeria edo bertze gisaz!

        Euskaraz baizik eztakiten umei euskara debekatu jakin bear duten gauzak ikasteko!

        Biotzik ezpadugu gure itzkuntza maitatzeko eta guzien buruan ikas bidetzat artzeko.

        Non dute burua jakintsu oriek, beren ikaslei bear den bezala irakasteko?

        Non ikusi dute edo nondik entzuna dute, aur tipieri irakasteko bide egokia dela, ezautzen ez duten elez egitea?

        Zer astokeria eta zein astaputzak izan garen euskeldunak!

        Ortaz landa. Norarañokoa da zuen jakinduria?

        Ain aundia balin bada, zer da errezago, zuek dituzuen aur guziei itzkuntza berri bat irakasarazi edo zuek, jakintsuak, ekena ikasi?

        Ori bai dela polita! Zuek jakinduriz arrotuak edo anpatuak ezarezte gai euskaraz adirazteko zuen ikaslei: eta nai duzue bospasei urteko aur batek ikasi dezan bat-batean ele berri bat eta unen bidez ikastaroa egin?

        Burupen auek etorri zaizkit oroituz nola dauden aur euskeldunak zenbeit errietan; ezta arritzeko aur otaz erraitea, zozoak edo basak direla. Ezta ere aur oriek bortxaz goaten direla ikastolara eta geienak beldurrez ikaratuak naiago dutela artzain egotea.

        Eta etzazuela uste, irakasleak bakarrik direla iritzi ortakoak ez, eken laguntzaleak dire apez euskeldun aunitz, buruzagi geienak edo guziak; itz batean euskeldun letradun kasik geienak.

        Jakingabeak!

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa