www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ONGI ETORRI BEDI

 

        Gure astekari maite kukutua, piztu daukute.

        Beldur nintzan betikotz itzali ote zen.

        Baño ez, atorra aunditurik agertu da, orain papera kariotu dutelarik, zer aginean eldu dena!

        Ni beti galdeka ai nintzaioten noizko eta nola piztu bearra zen; beti iardeste berbera, eldu den illeko edo lasterrago or dukezue apainduki eta leen baño gotortuago eta nausiago.

        Geroztik aren berpiztea bertzelatuago dukegu?

        Ala da egiaki. Jainkoak detzala aunitz urtez.

        Baño, (gu beti bañoka) esan didatenez, euskar lanak xuurkiago eman gogo omen dituzte.

        Geiegi ari ote ginen iragan aldian!

        Nola nai den, gu gure arira; nik segurik euskaraz. Kastillanoz trebe direnak gu baño aunitzago dira eta untaz landa, euskar lanetan alferkeriarat laster lerratzen da bat, eta guk euskeldunak ori egiten bagenu, noizko euskeldundu gure aurrideak?

        Ori gerta ez dadin, llabur bada llabur gu beti aintzinat, Jainkoak ala nai duelarik.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa