www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

MIÑ ARTZEN OTE DUTE?

 

        Gudurat juan naiz eta bertzeri juanaraziz ari ote gara?

        Ala diote or eskuñ aldekoek, gu euskeldunak izatez edo oiturez, gudulari edo guduzaleak ote gara?

        Ez bat eta ez bertze, Jainkoaren izenean billazkizue non ta nola errana dugun nacionalista vasco delakoak gudunaietan girela eta gudurat bulkatu naiz ari garela.

        Betidanik, baketzaleak gara, eta Oroituriak erakusten digun aldiro: errialde batek bertzeari indarrez nagusitu duela beñere ez dugu onetsi; nola Fernando, Españako Erregea Naparruaz nausitu zelarik, ziñezko napartarrak, ordukoak eta oraikoek, ez dute onesten.

        Gisa beraz, Euzkadiko errialdeak, beren arteko borrokak eta elkar ekentzeak ez ditugu onetsi.

        Nolaz nai duzue orai untan bertze gisaz izan gaiten?

        Zer? gudu untan mendiz araindiko euskeldun gure anaiak gudu bortitzian sartuak dagozilakotz, eken alde emanak bagara eta eken laguntzeagatik egin aalak eginen ditugula eta zer?

        Zer? erresuma tipi batzu leertuak izan direlakotz; nola Belgica, Servia, Polonia, etc., etc., eken aldez ematea, zer?

        Ori da borrokan sartu naiz ibiltzea?

        Katolikoak, eskuñ aldekoak; beti alemanaren aldez leer egin artio, gogoak eta biotzak berotuaziz alamanen aldez beti borrokan eta orai etxerat, etxerat? zuek baño leenago etxean ginauden.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa