www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ARANA GOIRI'TAR SABIN

 

        Illa unen 26 garrenean betetzen dira amairur urte zendu zela Euskerian izan dugun gizonik argituena, gure Aberriaren esku ta zuzenak borobiltzeko eta bertze aberkide guzieri adiarazteko.

        Euskeriako gizon omentsuena izan denez keroz, biotzik baldin badugu, beartuak gaude ari ordaintzera zor dioguna.

        Ainbertze urtez eta mendez geuren buruak ongi ezagutu gabe egonak gara ustez Espainiako azken xokoa betetzeko gai ez ginela.

        Egiaki, betidanik, mintzoaz berexten ginen, erdaldun arrotzak deituz euskeldun etzirenak: baña mintzoa zokoratuez geroz gero ta geiago erdaldunagotu ginen zoritxarrez.

        Baña ortaz landa, sorlekuz, oiturez, oroituriaz, lege zaarrez, odolez; inguruetako bertze errialdetarik berexten gaituzten nota guziak bildu zituen Arana Goiri'tar Sabinek eta bateratu ondoan zimendu gisaz, unen gañean ezarri zuen Nacionalismo vasco delakoaren alderdia, gure izaite osoa borobiltzen duena eta bere gain artuz ren esku ta zuzenak zaintzeko.

        Ortaz zor diogu oroitzapen berexi bat.

        Burupide uni buruz lotu bai zen biotz beroz, gogo argiz eragozpenik ezautzen etzuela bere osasuna galdu artio, zor diogu eskarpen bizia eta oroitzapena.

        Lan aundi oketan eta etsaiengandik eraman zituen nekeak eta biozminak laburtu zioten biziaz oroitzapen berezi bat.

        Bere lan guziak Aberriaren bitartez Jainkoari eskeini bai zituen, oroitzapen unen bidez gu ere aren yarraitzaleak izan gaitezen «Gu Euskadirentzat eta Euzkadi Jainkoarentzat».

        Guzien buruan, euskeldun zintzo gisaz, otoiz bero-bero bat Sabinen arimaren alde Jainkoak detzala bere baitan. Ala biz.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa