www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

EZTA ORAIKOA

 

        Emen gabiltza edo dabiltza euskar idazleak nolaz bear ditugun euskarazko lanak egin eta orai irureun urte, eztabai untaz mintzo zen Axular bera, erraiten zuela:

        «Bainan zeren komuzki, ala eskiribatzea nola mintzatzea, nori berea iduritzen baitzaika oberenik eta ederrenik; eta ene aur ezpada zurea bezala, ez otoi argatik arbuia eta ez gaitz erran. Unetzaz kontent ezpazara, egizu zuk zeure moldera, eta zure errian usatzen den bezala. Zeren ez naiz ni argatik bekaiztuko, eta ez muturturik gaitzez iarriko. Aitzitik aur da nik nai nukeien gauzetarik bat, ene enseiu apur unek kilika zinitzan eta gutizia, bertze enseiu obeago baten egitera eta ene emengo falten ere erremediatzera».

        «Zeren alatan, ez litzateke euskara ain labur, eskas eta ez ertsi, nola munduak uste baitu eta baitaduka dela».

        «Orai badirudi euskarak aalke dela, arrotz dela, eztela iend'artean ausart, erregu, bitore eta ez trebe».

        «Zeren are bere errikoen artean ere, ezpaitakite batzuek nola eskiriba eta ez nola irakur».

        «Baldin egin baliz euskaraz anbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez edo bertze erdaraz eta itzkuntzaz, ek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin ala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak.

        «Ez eta eztitut betiere Escritura Saindua eta doctoren erranak ere, itzez itz euskarara biurtzen; zeren euskara eta bertze itzkuntzak different baitira. Ordea ezta ez andik segitzen gaixtoago dela euskara. Aitzitik badirudi ezen bertze itzkuntza eta lengoaia comun guztiak, bata bertzearekin naasiak direla, baina euskara bere leenbiziko astean eta garbitasunean dagoela».

        Ala ba, egin zagun aalik obekiena, Nafarroa garaiko edo berekoa, gipuzkoarra edo bizkaitarra, bat bederak bere gisara, anzora eta moldera.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa