GOAZEN JAINKOAREN ITZA GOGOZ ADITZERA!
Atzo asiak ditugu gizonentzat misioak, Done Nikolaren elizan. Euskeldunen oitura zarra bezain ederra da urtero misio bat aditzea, maizenik garizuman; arte edo garai egokiena dalakotz.
Guk, Bilbaon eta Donostian dituzten bezala, naiago genuke euskaraz; baño orañik ortako gibelegi gagozi, elduko ote da ortarako garaia? Jainkoak daki!
Naparrako zinezko semeak baldin bagara eta eldu direnak guk baño zintzoak azitzen baditugu bai; bertzenaz agur betiko euskara maiteari.
Aukera maukeraren lanak eta ondorioak iraganak dira; ez gara ain gaizki gelditu, obekiago ere atera gineizken; baño Jainkoari esker baditugu gizon argi bezain zintzoak gure aberriaren zuzen eta eskuak zaitzeko, Jainkoak ala nai duela.
Badakizue, Jainkoa dugula gauza guzien elburu eta guk maite ditugunak harenganatzen badigute, ditugu ongi maitatzen eta Arengandik aldetzen bagaituzte bide tzarrak ditugu.
Jainkoaren agindua da aberria maitatzeko eta aren bidez Jainkoaganat eltzeko, hura baita gu eta gauza guzien azkentza edo elburua.
Orgatik Arana Goiri'tar Sabinen ikurritza ez diteke ukatu buruan buru katolikoa dela
Goazen ba misioetara eta izan gaiten bakotxa gure arteko eta bertzen on bidari.
Nacionalista vasco, zinezkoa izateko bear-bearrena dugu giristino zintzoak leenik, biozdunak, argituak eta gero euskeldunak.
Bertze gauza anitzekin egin daiteke asots baño ez da aski; azaletik ateratzen diralakotz ez dute zañak barnetik egiten eta nola etorri ala iragaten dira biotza guti baizik ukitu gabe.
Larrekoa
|