www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

APENDIZITIS ETA URDAIL ZULATZEA

 

        Jendarteko osasungarriak utziko ditugu aldi untan eta mintzatuko nazaitzue Jainkoa lagun, gaitza tzar orietaz.

        Leen, sendakinen artean eta jenden artean, bi gaitzak etziren izen oiekin berexten.

        Unelako beste gaitza batzuekin, etzituzten orai bezala berexten baizik eta cólico miserere izenarekin deitzen.

        On da guztiek ikasi dezagun, zerika den bi gaitza orien gora bera, eta nola leen bai leen sendakinek bear duten berexi, eken ondorio tzarretarik begiratzeko.

        Este itsuaren zolan, zortzi-amabi zentimetro luzeko buxtan bat badugu; buruen buru bide mehar bat, ondoan zabaltxago muturrean baño; azala lodi eta gogorra du, ezpaidu iduri barnetik biderik baduenik.

        Bide ortan dago, gaitzaren sorlekua; esteak barnetik duen mintza berbera buxtanak ere.

        Estetan edo este itsuaren barnean dagonetik sar-atera dabila buxtanetik ere: baño muturrean etsia bai dago, eragozpen guti aski du barnetik trabatzeko; dela k... pikor tipi bat, dela azi edo zizari, guti aski bidea esteko eta mutur aldera gelditzen dena gaiztatzeko, suartzeko eta buxtanaren azala xulatzeko, usteltzeko eta pozoña sabel barnera ixurtzeko; baldin xulatu edo gangrenatu baño leen, operatzen ezpada, arrixko andiago da gangrenatu gabe delarik operatzea baiño.

        Geienetan, bat batean gaxotzen da, sabel min andi batekin, gero goitigale edo goragale zenbeitekin, eta sukar zerbeitekin; gaxoak sabela minbera dauka; ezin ukitu, bereziki sabel zolako eskuñeko aldean.

        Edozein edari arrazten badiote berehala goiti eldu zaio; beerakorik ezin, aizerik ere ez.

        Unela dagonari Jainkoaz, ez purgarik eman eta berehala sendakinari otsegin eta deitu.

        Oraiko aldi untan, sendakinek laster aski gaitza berexten dute eta leen bai leen, operazio-egileari ikusazi bear zaio; baldin, gaitza ori denean berehala operatzeko.

        Bat-bateko sabel miña eta miñandi denean; geienetan apendizitis eta urdail zulatzea gogoratzen zaigulakoz, esan dezagun itz batzu perforación delako urdail zulatzeaz.

        Edozein tenorez eta garaiez, oean, lanean, bazkal aitzinean, edo bazkal ondoan; noiz nai eta bat batean nabal ukaldi bat bezalako oñaze andi batekin asten da geienetan; ezin da sabela ukitu; ahalik eta gutienik sabela igitzeko atsa ere llabur egiten du.

        Sabel miñ andi delarik aurpegitik ezagutzen da eri-andi dela.

        Batzuetan, goiti-galea ere izaten da eta bai aldika txopina ere; beerako aldetik, ezerrez, deusik ere.

        Geienetan gizonezkoak dire leertzen direnak; bakan baizik ez, emakumetan.

        Askotan, urdalletik kexu eta ikustekorik izan dutenak dira zulatzen direnak.

        Baño, gertatzen oi da, urdalletik arrankurik ez beñere, eta zauriaren leenengo berri, aren zulatzea.

        Geienetan, medikuketan eta erremediotan ibiliak direnetan gertatzen oi da urdail zulatzea.

        Unela bada, edo ala ezpada; bat-bateko sabel miñ andia; sabel biltzea eta gogortzea, zurezkoa baliz bezala somatzean, azkar sendakiña deitu, azkar ibili eta leen bai leen operatu.

        Baldin operazioa laster egiten ezpada, gero ta eri-andiago, gero ta ustekida gutiago operatuagatik ere.

        Emen esan datzuetena gogoan idukirik; unelako gaxo bat gertatzen bazaitzue, nik bezenbat badakikezue eta berehala bideraturik, eri-andienak sendatu dezazkezue.

        Gaitza oriek, geienetan eta leenengo orduetan ere argi eta garbi berexten ditugulakoz, azkar medikuketan ibili bear dugu.

        Gaxoari ezer ez arrazi gabe, kaltegarri-andi daitekelakotz.

 

aurrekoa hurrengoa