www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ZER OTE GARA GU?

 

        Biligarro onak gaude zinez; ez ginakien, ez gogoan pasten ere, Euskeria edo Euskelerria edo Euzkadi bertze errialde guziak baño geiago maite dugulakotz eta gure biotz osoa ortara edatua dugulakotz, eta haren bidez Jainkoaganat eraman nai dugulakotz; badakizue jadanik ezkerraldekoetarat bota gaituztela? ifernu alderat emanak.

        Nonbait, izatez, erri alde bat kiristinoa, baldin bada, hura da Euskelerria.

        Nonbait alderdi baten ikurritza burutik buru kiristinoa bada hura da Jainkoa eta Lege zarra.

        Ongi, ongi; jo ortarik, Jainkoaren naiara gaudenok; berdin zaigu. Oituak gaude entzutera au ta hura; leendanik abertzaleak bereak eta asto beltxarenak adituak dagozi.

        Baña, guzien buruan, neri miñ geiago egiten didan arrazoña auxe da.

        Iragan egun batez zion jauntxo batek euskaraz. Zer deabru dabiltza or Euskelerria gora ta bera, euskera gure mintzoaz goiti ta beiti eta berek euskar itzik ez jakinki ta! Alde bat arrazoñ duzu, baño euskal abertzaletasuna ez dago ortan bakarrik, baditu bertze zaña sendoak ere; ez dago gure izate guzia mintzoan bakarrik; odolean, kondairan, oituretan eta betidanik izan duen esku ta zuzenetan.

        Euskaraz ikasiago eta etsaiak tipitutzenago; or adar bat moztu bearra. Jo aintzinat euskaraz ikasten!

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa