www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

RAMIRO DE MAEZTU IRUñEN

 

        Azierako jarraibidetzat

        «Gayarre» delako teatroan koka ala bete zagonean Maeztu egunkarilaria asi zen esaten, bera ere gutarra zela; jaiotzez gazteiztarra eta arbasoez arabarra eta naparra.

        Esan zuen; gizaki eta gizadiaren azierako eta oraiko aldi untan bearrezkoa dugula jarraibide edo elburu bat.

        Aren irizpideko, azierako edo gizakiaren azaroa, iru zatitan berexi ginezakela, adina arau: aurzarokoa, gaztarokoa eta gizontarokoa. Aurzaroko azieraren erakaspena, anglesarena autatu eta berexi bear dugula: aziera unek ditu obekienik aurrak azten, eken biotzetan sortuazi eta landatuz on alderako biozketak eta gutiziak.

        Aldiz, gaitz alderakoak gaizestuz eta gorrotatuz; aziera untan bidatzeko emakumeak direla geienak.

        Gaztaroarena berriz, autatu eta berexi bearr dugula frantzesaren bigarren mallako ikastaroa, Liceo delakoa edo Humanidades; bide untarik geienik, gazteek erdiesten dutela bear duten ura ikasgaietan nagusitzeko.

        Ikastetxe nagusietako ikastaroa berriz alemana, bearr dugula autatu.

        Iru ikastaro oriek osotu dezaketela, gizakiaren elburu ederra edo ideal bat; letraduntzeko, jakintsuntzeko eta zintzotzeko.

        Argi eta garbi adierazi digu zergatik aroaren arabera, obea den leenik anglesa, bigarren mallarako berriz frantzesa eta irugarren edo nagusienen azierako alemana.

        Aurzarokoan, biotza billatzen duela, aren baitan biozketa onak landatzeko, ots, sentimentu onak aurren biotz barnean tinkatzeko.

        Bigarren mallakoetan berriz, adimena trebatuz; gauza bakotxean nola jokatu bear dan zintzoki billatuz: Liceoko ikastaroa dela ortarako autena.

        Irugarrenekoan; bakotxari utziz bere baitarik egiñ dezan lan berezi bat, berak asma dezaken arabera; au egiteko alemanen ikastetxe nagusietako aziera dela oberena.

        Batek, gai bat bere gain artuz artan aal duen bezain ondo lan eginik ager dadin zertarañoko gai den.

        Iru elburu edo xedek osotu bearr dira, azieraren jarraibidetzat, iruek bat egiten dutela.

        Iru elburu oriek dira: almena edo indarra (poder); jakinduria (ciencia) eta maitetasuna (amor).

        Banazka arrtuz gaizkira emanen dugu: iturburu oken egon-leku edo sor-leku bezala, emagun; indarrarena Roma; jakinduriarena, Atenas; maitetasunarena Jerusalen.

        Iruek bateratu eta emanen dute aziera ona; banazka txarra. Oroituriak erakusten duen bezala.

        Baten baitako elburua indarra baldin badu, Romara urbildu eta Atenas, Jerusalenetik, urruti geldituko da. Gisa beraz jakinduria baldin badu Atenasa urbildu eta bertzeenganik urruti eta ala.

        Ortarako bearr ditugu iru elburuak bateratu eta izanen dugu, azierako jarraibide ona.

        Guztiz, mintzaldi ederra entzunik atera ginen.

        Badaiteke; bat edo batek esan dezake, Relijioa doi-doia aipatu bezik egin etzuela.

        Baño, egia da izendatu etzuela erakaspenik, eta nik uste, naiz ez erranik, gauza guzien leen daukala Maeztu jaunak ere Errelijioa.

        Jainkoak ala nai duela.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa